Deporte

BTT

Goierri mendi bizikleta maite dutenentzat leku paregabea da. Gure landa eremu eta mendiak zure zain daude: hartu zure mendiko bizikleta eta sar zaitez Aizkorri-Aratz eta Aralarreko Parke Naturaletan barrena proposatzen dizugun ibilbideak egitera. Luzera eta zailtasun ezberdineko ibilbideak dituzu Euskadiko landa eremua beste modu batera ezagutzeko.

Desnibela: 843 m
Debora: 2 ordu
Luzera: 20,2 Km

Beasaingo Nafarroa etorbidean hasiko dugu ibilbidea, tren geltokiaren aurrean dagoen kaletik zehazki. Bertatik Beasainmendi auzorantz igoko gara GI-3191 errepidetik, non igoeraren amaiera partean errepidea pista bihurtzen den. Bideari jarraituz Usurbe mendira iritsiko gara. Igo ondoren igoeraren azken 500 metrotatik jaitsiko gara, non bertan dagoen bidegurutzean ezkerrerantz egingo dugun xenda bide batetik Pagamea alderantz joateko. Bertatik ibilbideak beherantz egingo du Lupesketa baserritik barrena eta Arriarango urtegira jaitsiko gara. Bertan urtegiari bira emango diogu eta Arriaran auzotik igaroz Beasainera iritsiko gara.

Desnibela: 822 m
Debora: 3 ordu
Luzera: 28,17 Km

Ataungo San Martin auzotik irteten da ibilbide hau eta Lizarrusti alderantz doan errepidea hartuko dugu.

Kilometro exkas bat egin ondoren ezkerrerantz hartuko dugu Urkillagako mendaterantz. Gorantz 4 km. egin eta gero, mendatearen gainean, ibilbidearekin jarraitzeko ezkerrerantz hartuko dugu pista batean sartuko garelarik. Pistari jarraituta Lareoko urtegira iritsiko gara eta bertatik pasa eta aurrerantz 500 m. egin eta gero ezkerrerantz hartuko dugu Enirioko pista nagusirantz. Bertan Uiduiko bordetatik pasako gara eta Jentillarri trikuharria ere pasako dugu. Bertatik pasaz eta ibilbideari jarraituz Lazkaomendiko pistarantz aterako gara eta bertatik Ataunerantz jaitsiko gara.

Desnibela: 737 m
Debora: 3 ordu
Luzera: 38,3 Km

Ibilbide zirkular hau Ordiziako herrigunean hasi eta amaituko dugu. Ordiziatik Lazkaomendira abiatuko gara Lazkaoko bidetik; Lazkaomendin, eskola zaharra dagoen ingurutik, Aralar eta Aizkorri mendizerren bista bikainak ditugu. Eskola zaharretik ezkerrera joko dugu baserri arteko bide batetik: pista batean bihurtzen den bide honetan lau iturri aurkituko ditugu; laugarrena Intxusti Iturrira izango da. Intxusti iturritik aurrera Aralarreko Mendizerraren ingurunean barneratuko gara kota altuenak gure begien aurrean ditugularik. Kilometro hauek dira ibilbideko kotarik altuenak, izan ere, Errekabeltzetik aurrera berehala Lareoko urtegi ingurura jaisten hasiko gara eta. Zati honetan bizikleta eskuan eraman beharko dugu tarteka harri ugari baitaude. Lareoko urtegiko urek Ataungo herria hornitzeko balio dute eta gure ibilbideak Ataunerantz jarraituko du bost kilometroko pista batetik; pista amaitzean Ataungo Aia auzora jaitsiko gara errepidetik eta bertatik beherantz jarraituko dugu Lizarrustiko portu hasierara arte. Ibilbidearen azken kilometroetan Ataun San Gregorio, Ataun San Martin eta Lazkaotik igaroko gara. Azkenik, Ordiziara iritsiko gara zirkulua itxiz.

Desnibela: 1033 m
Debora: 2-2:30 ordu
Luzera: 16 Km

Zaldibiako plazatik hasiko dugu ibilbide hau, bertatik pasatzen den Santa Fe kaletik barna gorantz eginez. Arrese jatetxea pasa eta hurrengo bidegurutzean ezkerretara joko dugu, Egileor auzorantz, non baserri bidean barna 3km. egin eta gero Olakosaroi-ko parkera iritsiko garen. Bertan pistari eskuinetara jarraituko diogu eta bideari jarraituz Pikoetako bidegurutzea markatzen duen seinalera arte. Bertan Auza Gaztelu alderantz joko dugu, Ausokoiko trikuharria pasaz; hau pasa eta segituan bideak ezkerrerantz egingo du eta segituan Ausokoiko babeslekura helduko gara. Hemendik aurrera pistari jarraituko diogu beherantz, 2,5km. egin eta gero berriz ere Olakosaroi-ko parkera iritsi arte, eta bertatik Zaldibiara jaitsiko gara hasieran igotako bide beretik baina kontrako noranzkoan. Ibilbide hau nahiko teknikoa da eta bakoitzaren teknika mailaren arabera bizikleta bizkar gainera gutxitan edo gehiagotan hartuko dugu.

Desnibela: 1619 m
Debora: 4-5 ordu
Luzera: 55,49 Km

Beasaindik irteten da ibilbide hau eta Lazkaomendirantz doa hasieran; ondoren Enirio ingurutik pasatzen da Aralar Parke Naturalean sartuz. Igoera gorra eta luzea da, batez ere Igaratza ingurura iristen ari garenean; hortik aurrera, jaitsiera eder bat izango dugu Lareoko urtegira iristeko. Lareotik Ataun aldera jaitsiko gara errepidez eta hemendik Olaberrira igotzeko aldapa motz baina handia igoko dugu. Olaberriatik Beasain aldera joko dugu inguruko baserrietatik igaroz, Indar enpresaraino jaitsiko gara eta Igartzako Monumentu multzotik pasako gara.

Desnibela: 1.146 m
Debora: 4-5 ordu
Luzera: 37 Km

Aizkorri Aratz parke naturalaren barruan kokaturik dagoen ibilbide zirkular honek Urdalurreko urtegian izango du bere abiapuntu eta baita helmuga ere. Ibilbidea urtegiaren albotik doan bidetik hasiko dugu, non 3 kilometro egin eta gero lehen bidegurutzean eskuinetara hartu beharko dugun, Txaradigorrirantz igoera hasiz. Bertatik pistari jarraituz Beundeko aisiagunera iritsiko gara: aisiagunea pasa eta beste pista batera aterako gara, bertan kilometro bat inguru egin eta gero bidegurutzean ezkerrerantz hartuko dugu, Iramendiko tontor alderantz, non bidean dagoen bidegurutzean eskuinerantz hartu beharko dugun. Iramendiko tontorra pasa ostean bidezidor batean aurrerantz jarraituko dugu pistara iritsi arte, non Larrebilgo bidegurutzera iritsiko garen eta bertan eskuinetara egingo dugu; handik aurrera joanda Allarteko mendilepora igoko gara, non igoeraren azken partean bizikleta bizkar gainera igo beharko dugun. Igo ondoren jaitsierari ekingo diogu non hasierako zatia nahiko teknikoa den; bidean Martinen txabola pasako dugu eta bidean topatzen ditugun bi bidegurutzetan ezkerrerantz egin eta gero Arbarraingo gainera helduko gara. Bertatik ibilbideak behera egingo du Urdalurreko urtegira iritsi arte, non ibilbidearen amaierara iritsiko garen.

Urdalurreko urtegia Nafarroa eta Gipuzkoako mugan kokaturik dago: bertara joateko, Goierri aldetik joaten bagara, Etzegarateko mendatea pasa ondoren Altsasuko norabidean Zegamara joateko irteeran aterako gara, non Otzaurte eta Zegama lotzen dituen errepidera aterako garen. Bertan ezkerretara jo eta segidan eskuinera egingo dugu trenbideko zubiaren azpitik pasaz. Bertatik 3 kilometroko bidea egin ondoren urtegiraino iritsiko gara.

EZAGUTU EUSKADIKO LUR GARAIAK

Basque Highlands

Zegama-Aizkorri Maratoia

Goierrin kirola eta natura nahastu egiten dira. Bere izena mundu mailan garrantzia duten frogetan entzuten da: Zegama-Aizkorri maratoia, mundu koparako puntuagarria...

Ibur Hipika

Ibur hipika klubak maila ezberdinetako kurtsoak eskaintzen ditu, irteerak antolatzen ditu, galopa azterketak, gymkhanas...

GR-283 ibilbidea ezagutzen duzu?

Egundoko konbinazioaz gozatzeko ibilbide zirkularra da: mendia eta Idiazabal gazta. Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa garapen eta Turismo sailak sustatua izan da eta Gipuzkoako Mendizale Federazioak homologatu du.

Rutas BTT

La tradición del juego de los bolos está muy extendida en todo el País Vasco, aunque muchas modalidades están en declive y a punto de desaparecer. Sin embargo, en el …

Bidegorriak

Haranetako herriak bidegorri sare batez elkarturik daude. Baita ere pedalei emanez igo zaitezke mendietan barneratzen diren bideetatik. Goierrin txirrindularitza munduan dagoen afizioak harritu egingo zaitu!

Bolo jolasa

Bolo jolasa Goierrin oso errotua dagoen ohitura da eta bertan ezagutu eta gozatzeko aukera izango duzu.

Eskalada

Goierrin hainbat leku daude, Ataungo eremuetan kirol eskalada egiteko haitz egokiekin. Badira kirol eskalada egiteko erabat ekipaturik dauden hainbat eskola. Guztira zailtasun mota guztiko 250 bide inguru daude irekita.

Categories: Sin categorizar

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *