GURE PROPOSAMEN

GUZTIAK MIATU

Gure eskualdea dinamikoa eta aktiboa da. Egiten ditugun ekintza, festa eta ekitaldien parte izatea nahi dugu. Barrualdeko euskal kultura nolakoa den eta bere jendearen izaera ezagutuko dituzu, beti irripare batekin hartzeko prest. Gastronomia, kultura eta natura dira gure erakargarri nagusia….zeren bila zaude zu?

Aktibatu: familiartean abentura

Orientazioaren mundua ezagutu eta probatu nahi baduzu, zatoz Zegamara: orientazio ibilbide finkoak jarri dituzte zailtasun ezberdinarekin eta edonork egiteko pentsatuta. Guztiak Anduetza Parketxean hasi eta bukatzen dira eta bertan mapak har ditzakezu.

Bidegorriak

Haranetako herriak bidegorri sare batez elkarturik daude. Baita ere pedalei emanez igo zaitezke mendietan barneratzen diren bideetatik. Goierrin txirrindularitza munduan dagoen afizioak harritu egingo zaitu!

BTT Bideak

Bizikleta maite duzuenontzat, bi gurpilen gainean egiteko ibilbide mordoa dago Goierrin. Mendiko bizikleta gustuko baduzu, Aizkorri-Aratz eta Aralar Parke Naturaleetan murgilduko zara proposatutako ibilbideekin.

Erdi Aroko hiribilduak: Segura eta Ordizia

Segura Alfonso X Jakintsua Gaztelako erregeak 1256 urtean sortu zuen, gaztelatik Pirinioen beste aldera zihoazen bideak babesteko intentzioarekin. Pena merezi du herria ezagutzea ederki mantentzen duen almendra foma duen hiribildua bait da eta Donostiatik 37 minutura bakarrik dago. Almendra egitura duen hiribilduaren panoramika Segura Gaztela eta Frantziaren arteko beharrezko pasagune

Eskalada

Goierrin hainbat leku daude, Ataungo eremuetan kirol eskalada egiteko haitz egokiekin. Badira kirol eskalada egiteko erabat ekipaturik dauden hainbat eskola. Guztira zailtasun mota guztiko 250 bide inguru daude irekita.

Estación de Trail

Euskaldunok mendiarekiko zaletasun haundia dugu eta Goierrin 2 lasterketa ditugu mundu mailan erreferente: Zegama-Aizkorri maratoia eta Ehunmilak Ultra-Trail (asteburu berean g2h trail eta mmm maratoia ospatzen dira).

Euskadiko Mendi Garaiena

Edurne Pasaban mendian hasi zeneko mendiarekin ausartzen zara? 14 zortzimilakoak munduan igo zituen lehenengo emakumeak Goierrin eman zituen bere lehen pausoak. Aizkorrik eta baita Txindokik ere, aire garbi, natura berri eta harrera goxoa eskaintzen dute eta horregatik aukeratzen du ohiko entrenamendu leku bezala.

GR-283 ibilbidea ezagutzen duzu?

Egundoko konbinazioaz gozatzeko ibilbide zirkularra da: mendia eta Idiazabal gazta. Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa garapen eta Turismo sailak sustatua izan da eta Gipuzkoako Mendizale Federazioak homologatu du.

hasiberrientzako senderimoa

Ibilbide zirkular hau egiteko gomendioa Gaintzatik irtetea da Txindokiko bista eder batzuk ikusi eta herritik buelta bat emateko bere baserriak ikusiz.

Ibur Hipika

Ibur hipika klubak maila ezberdinetako kurtsoak eskaintzen ditu, irteerak antolatzen ditu, galopa azterketak, gymkhanas…

igo aizkorrira

Euskal Herriko tontor ospetsuena ezagutu ezazu: Aizkorri. Igotzeko San Adrian kobaren azpian dagoen parkingetik hastea gomendatzen dizugu. San Adriango tunela zeharkatuko duzu, Erdi Aroko galtzada zapaldu eta Arabarren bidetik igoko zara tontorrera.

mapa-descargas-goierri-guipuzcoa

Material jaitsiera

¿Quieres llevar nuestros mapas en el bolsillo? Adelante, descárgate lo que necesites y tenlo a mano en tu teléfono durante tu estancia en el Goierri.

Monumentu Multzoa: Igartza

Igartzako Jaunak Erdi Aroko familia boteretsua izan zen eta Oria ibaiaren aldamenean, Beasainen, egur eta harriz eraiki zuten beraien jauregia.

Ordiziako azoka

Ordiziako azoka nekazaritza produktuen erreferentea da Euskadin. Asteazkenero, -duela 500 urte baina gehiago!- baserritar eta 0 km produktu erosleen topaleku bilakatzen da.

Santiago Bidea (Zegama – San Adriago tunela)

Iparraldeko Santiago Bidea San Adriango tunelarekin batera, Gizateriaren Ondare bilakatu zuen UNESCO-k 2015. urtean. Ezagutu zergatik den San Adriango tunela erromesen mito, bertan beti aurkitu izan bait dute babesa.

SARI IRABAZLEA! Idiazabal gazta

Euskal Herria bezain zaharra, bere bizimodua bezain zaharra, bere gizon-emakumeak bezain eskuzabala”. Gazta onen elaborazioa duela 30 urtetik Jatorrizko Izendapena duen antzinako ohitura da.

Umeekin Ibilbideak: San Adriango begiratokia SL Gi-3003

Gure eskualdea leku paregabea da umeekin ihesaldi dibertigarri eta hezigarriak antolatzeko. Aizkorri-Aratz eta Aralar Parke Naturalak erreferentzi bat dira Euskal Herriko landa turismoan. Gure mendietako aire garbia arnastu eta askatasunaz gozatzeko ingurune ezin hobea osatzen dute.

Zegama-Aizkorri Maratoia

Goierrin kirola eta natura nahastu egiten dira. Bere izena mundu mailan garrantzia duten frogetan entzuten da: Zegama-Aizkorri maratoia, mundu koparako puntuagarria…

BESTE EKINTZA BATZUK MIATU

goierrin