Sagardotegia

Tximista

Ordiziako erdigunean 30 urtez sagardotegi menua eskeini ostean, Tximista sagardotegian gure sagardo naturala ekoizutu dugu. 3 hektareako lur eremuan landatutako sagarrondoek eman dizkigun fruituak eta gipuzkoako sagarrarekin osatuz, karakter desberdina duten sagardoak egin ditugu eta txotxean gure 15 kupeletan edo 4.000 Euskal Jatorri Deiturako botiletan dastatu ahal izango duzu. 
Datu bitxi bezala, sagardoa ekoizteko erabiltzen diren tresna eta makina guztiak jetetxetik ikusi daitezkeela aipatu beharra dago.

Bisita gidatuak egiten dira.
Sagardotegiko menuaz gain, kostilla menua, menu infantila, menu bereziak, menu begetarianoak eta zeliakoentzat menuak aldez aurretik eskatuta.
Sagardotegiak berogailua, Wi-Fia eta lorategi eremuak dauzka.
RENFE geltokitik 200 metrora gaude eta Ordiziako azokatik 2 pausura.

Sagardotegi menua: 31€
Txuleta menua: 26€
Kostilla menua: 21€
Menu infantila: 10€
Ordutegia: astelehena – ostirala 12:30-16:00 | larunbata – igandea 13:00 – 16:00 | osteguna – larunbata 20:00-1:30
Helbidea: Gudarien Etorbidea 2, Ordizia

1) BISITA GIDATUA TXIMISTA SAGARDOTEGIAN

GAZTA ETA SAGARDOA, EZKONTZA PERFEKTUA
Ezagutu ezazu nola egiten den sagardoa eta dastatu ezazu bertako sagardoa Idiazabal gaztarekin. Nahi baduzu eta esperientzia osatzeko, sagardotegi menua jan dezakezu:

  • Euskolabel arraultzekin egindako bakailu tortila, bakailu frigitua piper berdeekin eta tipularekin, txuleta parrillan errea, Idiazabal gazta, bertako intxaurrak, etxeko membrilloa eta etxeko tartak. Ogia, TXOTX eta ura.

Bisitaren iraupena: 30 minutu
Gutxieneko taldea: 6 pertsona
Salneurria pertsonako:
Bisita + sagardo dastaketa + pintxoa: 8€/pertsona
Bisita + sagardo dastaketa + pintxoa + sagardotegi menua: 34€/pertsona

2) SAGARDOAREN IBILBIDEA ETA IDIAZABAL GAZTA 

Idiazabal Gaztaren museoa + Sagardotekian bazkaria

IBILBIDEA 
11:30. Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroan bisita + gazta dastaketa, sagardoarekin.
13:00. Tximista sagardotegiaren bisita gidatua. Bertan bere sagardoa artisau erara nola ekoizten duten azalduko digute. Sagardo dastaketa.
14:00 Sagardotegiko menu bazkaria, Tximista sagardotegian.

  • Euskolabel arraultzekin egindako bakailu tortila, bakailu frigitua piper berdeekin eta tipularekin, txuleta parrillan errea, Idiazabal gazta, bertako intxaurrak, etxeko membrilloa eta etxeko tartak. Ogia, TXOTX eta ura.

Bisitaren iraupena: 4 ordu
Grupo mínimo: 6 personas

Precio por persona: 39 €/persona
Salneurrian eskainitako gauzak:  Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroan bisita+ gazta dastaketa edariarekin + sagardotegian bisita gidatua + sagardotegi menua

Herria: Ordizia
Edukiera: 140 pax
GPS: 43.053406,-2.175795
Tel: 943 88 11 28/ 656 75 68 37
E-mail: tximistasagardotegia@gmail.com
Webgunea: www.tximistasagardotegia.com

non jan

sagardotegiak

Olagi Sagardotegia

Altzagan kokaturik dagoen sagardotegia da eta urte osoan zehar sagardotegi menua nahiz sagardoa eskaintzen dute.

Aulia Sagardotegia

Legorretan kokaturik dagoen sagardotegia da eta abendutik maiatza bukaera arte irekita dago.

Urbitarte sagardotegia

Ataungo Elbarrena auzoan kokaturik dagoen sagardotegia dugu hau. Urtarriletik abendua arte, sagardotegiko menua eskaintzen dute; maiatzetik abendura ere, erretegi bezala egiten dute lan, arraiak eta baserriko oilaskoak parrilara eskainiz eta …

Tximista Sagardotegia-Bisitak

Ordiziako erdigunean 30 urtez sagardotegi menua eskaini ostean, Tximista sagardotegian sagardo naturala ekoizten dute.

Etxezuri Sagardotegia

Euskal Herriko bihotzean, aukera zabala eskaintzen dizu Olaberriako Etxe Zuri sagardotegi-erretegiak...

Oiharte sagardotegia

Oiharte sagardotegian urte guztian kupeletatik sagardoa, txuleta paregabeak, Idiazabal jatorri izendapeneko gazta eta beste zenbait gutizi dastatzeko aukera dago.

Otatza sagardotegia

Zerainen kokaturik dagoen sagardotegia da eta abendutik maiatza bukaera arte irekita dago.