Sagardotegia

Oiharte

Oiharte sagardotegian urte guztian kupeletatik sagardoa, txuleta paregabeak, Idiazabal jatorri izendapeneko gazta eta beste zenbait gutizi dastatzeko aukera dago. Ezinduentzat egokitua, aparkaleku erosoa, kafetegia, wifi… eta beste hainbat zerbitzu eskaintzen ditugu bezeroa eroso senti dadin.
Bisita gidatuak egiten dira sagardotegiko instalazioetan, maila guztietako katak egiten dira eta sagardoa nola egiten den azaltzen da.
Edozein festa, bazkari edo ekitaldira eramateko txotx mugikorra daukagu, gure sagardoa nahi duzun lekuan dastatu ahal izateko.

Menua: sagardotegiko menua 28 €-tik aurrera / umeentzako menua 12 €
Karta:
prezio ertaina 30 € / Sagardotegiko sasoitik kanpo, menua bereziak
Ordutegia:

-Urtarrilaren 16tik maiatzeko lehenengo igande arte:

• Afariak asteartetik larunbatera.
• Bazkariak larunbata eta igandeetan.

-Maiatzeko bigarren asteburutik aurrera eta urriko bigarren asteburu arte:

• Afariak ostirala eta larunbatean.
• Bazkariak larunbata eta igandean.

Beste egunetan enkarguz irekitzen da gutxienez 15 pertsonentzako taldeentzat.
Helbidea: Hirukarate-gain, Zerain
Localidad: Zerain
Edukiera: 100 pertsona
GPS: 43.018192,-2.269691
Tel: 686 29 91 58
E-mail: sagardotegia@oiharte.com
Webgunea: www.oiharte.com

non jan

sagardotegiak

Urbitarte sagardotegia

Ataungo Elbarrena auzoan kokaturik dagoen sagardotegia dugu hau. Urtarriletik abendua arte, sagardotegiko menua eskaintzen dute; maiatzetik abendura ere, erretegi bezala egiten dute lan, arraiak eta baserriko oilaskoak parrilara eskainiz eta …

Etxezuri Sagardotegia

Euskal Herriko bihotzean, aukera zabala eskaintzen dizu Olaberriako Etxe Zuri sagardotegi-erretegiak...

Tximista Sagardotegia-Bisitak

Ordiziako erdigunean 30 urtez sagardotegi menua eskaini ostean, Tximista sagardotegian sagardo naturala ekoizten dute.

Olagi Sagardotegia

Altzagan kokaturik dagoen sagardotegia da eta urte osoan zehar sagardotegi menua nahiz sagardoa eskaintzen dute.

Otatza sagardotegia

Zerainen kokaturik dagoen sagardotegia da eta abendutik maiatza bukaera arte irekita dago.

Aulia Sagardotegia

Legorretan kokaturik dagoen sagardotegia da eta abendutik maiatza bukaera arte irekita dago.

Oiharte sagardotegia

Oiharte sagardotegian urte guztian kupeletatik sagardoa, txuleta paregabeak, Idiazabal jatorri izendapeneko gazta eta beste zenbait gutizi dastatzeko aukera dago.