Jatetxea

Kixkurgune

Goierriko nahiz Euskal Herriko baserritarren produktuak ezagutarazteko eta saltzeko, Goierriko Nekazal Kooperatiba irekitako denda-jatetxea da.

Momentuan Orendaingo errotan errotutako irinarekin egindako 6 talo mota dasta ditzakegu Basatxerri txistorrarekin, Nafarroako txokolatearekin, Idiazabal gaztarekin….pintxo hotz nahiz beroak eskaintzen dira, gazta eta enbutido taulak, plater konbinatuak eta astearte eguerditik ostiral eguerdiarte, Basatxerri produktuekin, Euskaber arrautzekin, Pirenaica haragiarekin, Lumagorri oilaskoarekin….eginiko eguneko platera eskaintzen da. Ostiral eta larunbatetan afariak eskaintzen dira gaueko 12ak arte eta aldez aurretik eskatutako menuak eskaintzen dira taldeentzat.

Eguneko menua: 12€ /Asteburuan karta
Ordutegia: egunero irekia jaiegunetan ezik, 10:00etatik, 18:00 arte.
Helbidea: Olaeta Agroaldea 6, Zaldibia
Herria: Zaldibia
Edukiera: 45 pertsona
GPS: 43.029655,-2.132856
Tel: 943 50 10 86
E-mail: kixkurgune@gmail.com
Webgunea: www.kixkurre.com