Sagardotegia

Etxezuri

Euskal Herriko bihotzean, aukera zabala eskaintzen dizu Olaberriako Etxe Zuri sagardotegi-erretegiak:
– Eguneko menua eta karta.
– Asteburuko menu beerzia.
– Sagardotegiko menua eta, urte osoan, sagardoa txotx erara bertan egindako sagardoarekin.
– Sukaldaritza tradizionala.
– Txuletoia eta arrainak parrillan.
– Menu berezia eta karta.
– Arkumeak, antxumeak, oilaskoak eta txerrikumeak, enkarguz.
– Etxeko postreak.
– Gure baratzeko produktuak.
Bi jantoki ditugu: sagardotegia 75 lagunentzako tokiarekin, eta erretegia 40 pertsonentzako tokiarekin.
Era berean, taberna terrazarekin, portxea, haurrentzako parkea eta aparkaleku zabala du, autobusentzako sarbidearekin.
Oporrak: Abuztuaren hirugarren eta laugarren asteak, eta abenduaren 24tik urtarrilaren 2ra. Atseden eguna: astelehena.

Eguneko menua:11€ eta 12€ kafearekin
Menua:
txuletaren pisuaren arabera, 30€tik aurrera
Karta: prezio ertaina 30-35€
Ordutegia: asteartetik igandera irekita
Helbidea: Etxe Zuri Baserria, Olaberria
Herria: Olaberria
Edukiera: 75+40 pertsona
GPS: 43.0253,-2.1938
Tel: 943 88 20 49
Webgunea: www.etxezurisagardotegia.net

non jan

sagardotegiak

Otatza sagardotegia

Zerainen kokaturik dagoen sagardotegia da eta abendutik maiatza bukaera arte irekita dago.

Oiharte sagardotegia

Oiharte sagardotegian urte guztian kupeletatik sagardoa, txuleta paregabeak, Idiazabal jatorri izendapeneko gazta eta beste zenbait gutizi dastatzeko aukera dago.

Tximista Sagardotegia-Bisitak

Ordiziako erdigunean 30 urtez sagardotegi menua eskaini ostean, Tximista sagardotegian sagardo naturala ekoizten dute.

Olagi Sagardotegia

Altzagan kokaturik dagoen sagardotegia da eta urte osoan zehar sagardotegi menua nahiz sagardoa eskaintzen dute.

Urbitarte sagardotegia

Ataungo Elbarrena auzoan kokaturik dagoen sagardotegia dugu hau. Urtarriletik abendua arte, sagardotegiko menua eskaintzen dute; maiatzetik abendura ere, erretegi bezala egiten dute lan, arraiak eta baserriko oilaskoak parrilara eskainiz eta …

Aulia Sagardotegia

Legorretan kokaturik dagoen sagardotegia da eta abendutik maiatza bukaera arte irekita dago.

Etxezuri Sagardotegia

Euskal Herriko bihotzean, aukera zabala eskaintzen dizu Olaberriako Etxe Zuri sagardotegi-erretegiak...