Jatetxea

Alai

Etzegarate gainean kokatzen den jatetxe eta hotela. Tabernan era guztietako pintxo, ogitartekoak, razioak, etab. eskaintzen dira eguneko 24 ordutan.

Karta: prezio ertaina 30 €
Menua: 14,5 € / 15,5 € / 23 €
Jantokia: 165 pertsona
Herria: Idiazabal
Edukiera: 165
GPS: 42.9494, -2.2276
Tel: 943 187 655
E-mail: etxegarate2@hotmail.com
Webgunea: www.casaalai.com

non jan

jatetxe

Zeraingo Ostatua Jatetxea

1711. urtean Udaletxearekin batera ireki zen Ostatu hau. Garai horretako kartzela gaur egun oraindik bisita liteke. Euskal sukaldaritza tradizionala gaurkora egokitzen jakin dute. Karta zabala eskaintzen dute bertako produktuekin.

Zezilionea Jatetxea

Olaberriako plazan kokaturik dago Zezilionea jatetxea eta sasoiko produktuekin egindako euskal sukaldaritza eskaintzen dute.

Dolarea Jatetxea

Beasaingo Dolarea hotelean kokaturik dagoen jatetxea da, oinarri klasikoa duen egile sukaldaritza. Era guztietako ospakizunetarako, 200 pertsonentzako jantokia du.

Bartzelona Jatetxea

Legorretako Bartzelona nekazalturismoan kokatuta dagoen jatetxea. Euskal sukaldaritza tradizionala eskaintzen dute, etxeko postreak eta beraiek ekoiztutako haragia izanik beraien berezitasun nagusienak.

Martinez Jatetxea

Ordiziako plazatik metro gutxira kokatzen da jatetxe hau eta merkatuko sukaldaritza eskaintzen du, sukaldariaren ukituekin.

Mandioa Jatetxea

Zeraingo plazan kokaturik dago jatetxea eta euskal sukaldaritza klasikoa eskaintzen du.

Kikara Taberna-Jatetxea

Beasain herrian kokaturik dagoen jatetxe-taberna da Kikara. Landutako egile sukaldaritzako platerak eskaintzen dira. Etxeko berezitasunak eskaintzen dituzten menu bereziak jan ditzakezu asteburuetan.

Mujika Jatetxea

Mutiloako Liernia auzoan kokaturik dagoen jatetxea da. Ukitu berritzaileak dituen euskal sukaldaritza tradizionala eskaintzen dute.

Otzaurteko Benta Jatetxea

Otzaurteko gainean kokaturik dago jatetxe hau, Zegama herrian. Euskal sukaldaritza klasikoa eskaintzen da. Babarruna jana eta arkumea erreta dira berezitasunak.

Artzai-Enea Jatetxea

XX. mendeko baserri bat, XXI. mendera egokituta, sukaldaritza berri, zaporetsu eta indartsu batetaz gozatzeko; baina batez ere, kalitatezko sukaldaritza bat gozatzeko.

Mandubiko Benta Jatetxea

Etxeko euskal sukaldaritza eskaintzen duen jatetxea, Beasaingo Mandubiko mendatearen gainean kokatuta. Haragia, arkumea, potajeak eta babarrunak dira hemengo berezitasunak.

Pilarrenea Jatetxea

Euskal sukaldaritza eskaintzen duen jatetxea, Idiazabal herrian kokatuta. Aldez aurretik eskatuta, era guztietako menuak eskaintzen dira. Plater konbinatuak, ogitartekoak, razioak, pintxoak, etab.

Xerbera Jatetxea

Beasain herrian dago Xerbera jatetxea eta eguneratutako sukaldaritza tradizionala eskaintzen du. Ogitartekoak, pintxoak, razioak etab. eskaintzen dira.

Korta Jatetxea

Eguneratutako sukaldaritza tradizionala eta parrilla sukaldaritza eskaintzen duen jatetxe-mariskeria.

Kuko Jatetxea

Ormaiztegi herrian kokaturik dago Kuko jatetxea eta merkatuko sukaldaritza berritua eskaintzen du.

Salbatoreh! Jatetxea

Salbatoreh! hotelean kokaturik dago, Beasain herrian eta ohiko Euskal sukaldaritza eskaintzen du.

Guregas Jatetxea

Guregas hotelean dagoen jatetxea da, Guregas gasolindegiaren aldamenean. Pintxoak eta ogitartekoak eskaintzen dira eguneko 24 ordutan zehar.

Alai Jatetxea

Etzegarate gainean kokatzen den jatetxe eta hotela. Tabernan era guztietako pintxo, ogitartekoak, razioak, etab. eskaintzen dira eguneko 24 ordutan.

Kixkurgune Jatetxea

Goierriko nahiz Euskal Herriko baserritarren produktuak ezagutarazteko eta saltzeko, Goierriko Nekazal Kooperatibak irekitako denda-jatetxea da.

Lazkao-Etxe Jatetxea

Lazkaoetxe nekazalturismoan kokaturik dago jatetxea. Oinarri klasikoa duen egile sukaldaritza aparta eskaintzen duen jatetxea da.