SENDERISMOA

GR-283 ibilbidea ezagutzen duzu?

Denbora

6 egun

Zailtasuna

Ertaina

Luzera

95,7 km

Desnibela

+4920/-4857 m

Egundoko konbinazioaz gozatzeko ibilbide zirkularra da: mendia eta Idiazabal gazta. Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa garapen eta Turismo sailak sustatua izan da eta Gipuzkoako Mendizale Federazioak homologatu du.

GR-283 ibilbideak zailtasun ertaina du eta horregatik kirol pixka bat egiten duen edonorentzat egokia da. Ez da behar goi mendirako ez eskaladarako ekipamendurik. 95,7 kilometroko luzera du eta 6 etapatan dago banaturik aste betean egin ahal izateko, nahiz eta zure erara molda dezakezun.

Hemen duzu ibilbideari buruz ezagutu beharreko informazio tekniko guztia:

  • Desnibel metatua: 9.777m.
  • Desnibel positiboa: 4.920 m.
  • Desnibel negatiboa: 4.857 m.
  • Etapa motzena: 12 km
  • Etapa luzeena: 22,93 km
  • Itsasoarekiko altuera: 150 m. (baxuena) eta 1200 m. (altuena).

Ibilbide hau egiterakoan Idiazabal gaztaren elaborazio zikloa ikusiko duzu: latxa ardiak elikatzen diren Aralar eta Aizkorri-Aratz Parke Naturaleetatik hasi, gazta egiten den gaztandegietatik pasaz eta produktua saltzen den merkatuak ezagutuz, bereziki Ordiziako merkatua eskualdeko erdigune delako gazta eta kalitatezko beste produktuen salmentarako.

Zure izen ematearekin batera, iritsi bezain pronto eskuratuko duzun kit bat oparituko zaizu, ibilbidea osatzeko beharko duzuna. Kit honek bideko alojamendu guztietan zigilatzeko pasaporte bat dauka, kamiseta bat eta ibilbidearen mapa osoa, informazio eta garrantzizko puntu guztiekin. Bukatzerakoan bakoitzak bere saria jasoko du, Idiazabal gazta erdia eta sagardo botila bat. Abentura aste honetan ez duzu bakarrik kirola egingo, paradisu ezezagun baten lur berdeetan barneratuko zarelako baita ere: Goierriko lurretan barrena.

Etapa bakoitzean alojamendurako zenbait aukera dituzu zure egonaldia landa egonaldi bat izan dadin. Hotelak, nekazalturismoak eta aterpetxeak.

Non geldituko zara? http://www.rutadelquesoidiazabal.com/eu/alojamenduak-gr-283

Hemen dituzu salneurriak eta erreserbak nola egin: diseinatu zure ibilbidea: http://www.rutadelquesoidiazabal.com/eu/

BESTE EKINTZA BATZUK MIATU

goierrin

ZURE BIDAIA ANTOLATZEN

LAGUNDUKO ZAITUGU

Idatzi formularioan zer duzun gustokoen eta ibilbide bat antolatuko dizugu zure esperientzia bizitzeko Goierrin.

EZAGUTU EUSKADIKO LUR GARAIAK

Basque Highlands

Umeekin Ibilbideak: San Adriango begiratokia SL Gi-3003

Gure eskualdea leku paregabea da umeekin ihesaldi dibertigarri eta hezigarriak antolatzeko. Aizkorri-Aratz eta Aralar Parke Naturalak erreferentzi bat dira Euskal Herriko landa turismoan. Gure mendietako aire garbia arnastu eta askatasunaz …

Olaberria – Idiazabal

Ibilbide hau Olaberria eta Idiazabal artean dauden baserri guztien ondotik pasatzen da. Olaberria Goierriko balkoia bezala ezagutzen da, kasko batean kokaturik dagoen herria da eta XVII. mendeko San Juan Bautista …

Santiago Bidea (Zegama – San Adriago tunela)

Iparraldeko Santiago Bidea San Adriango tunelarekin batera, Gizateriaren Ondare bilakatu zuen UNESCO-k 2015. urtean. Ezagutu zergatik den San Adriango tunela erromesen mito, bertan beti aurkitu izan bait dute babesa.

Gaintza ibilbide zirkularra

Ibilbide zirkular hau egiteko gomendioa Gaintzatik irtetea da Txindokiko bista eder batzuk ikusi eta herritik buelta bat emateko bere baserriak ikusiz.

Categories: KirolaSenderismoa

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *