Edurne Pasaban, goierriko JARRAITZAILE
Eskalada
Goierrin hainbat leku daude, Ataungo eremuetan kirol eskalada egiteko haitz egokiekin. Badira kirol eskalada egiteko erabat ekipaturik dauden hainbat eskola. Guztira zailtasun mota guztiko 250 bide inguru daude irekita.
Eskola eskaladak Jentilbaratza, Aizkorrandi, Haitzartea eta Lizarrustin daude. Aizkorrandin uztailetik azarora arte bakarrik da posible ibiltzea, bertako paretetan putre eta beste txori motak habiak egiten baitituzte.
Eskaladako gida zerbitzua kontratatu daiteke bai kirol eskaladan hastapeneko zerbitzurako bai kirol eskaladan edo mendian aktibitateak egiteko.Kontaktua.
Eskola txiki hau Zaldibiako herri eremuan dago, ingurune eder batean. Hegoalderuntz dago orientatuta eta udaberri eta udazkenerako eskola ona da.
Zaldibiatik iristeko Olakosail-eko (Akapulko) aisia gunera doan bidea hartu behar da; hemendik aurrera, deposituetara iritsi, ibilgailuentzat bidea amaitzen den lekuraino; presara eta ur bidera doan bidea jarraitu eta 10 minututan Haitzartean izango zara.
Bi eskalada eremu desberdin daude: eskalada material zaharra dago gune batean hala nola, iltzeak, kordinoak…Lehen ekipamendu lanak kirol eskalada egiteko, goiko eremuan ireki ziren 3 bide izan ziren. Bide hauek berrekipatuak izan dira bertan eskalatu ahal izateko. Beranduago beheko eremuan 4 bide berri ireki ziren. Bide gehiago irekitzeko aukera dago eskola honetan.
Eskalada eskola hau Ataun herrian kokatzen da. Bere tontorrean antzinako dorre baten arrastoak ikus daitezke. Historiak dioenez, bertatik Nafarroatik zetozen soldaduak zaintzen zituzten; mitologiaren arabera, hemen jentilen gorputzak lurperatzen ziren.
Eskola honen historia 80. hamarkadan hasten da, Goierriko koadrila bat bideak behetik ekipatzen hasten denean. 90eko hamarkadan, kirol eskaladaren ikuspegia duen beste koadrila bat hasten da bideak goitik ekipatzen eta urte hauetan egiten dira bide onenak. Gaur egun maila baxu-erdiko eskola bat da.
Eskola berri honek, kotxea gertu dagoen parkinean uzteko aukera ematen du: bide labur eta eder bat du iristeko, bide eremu erosoa eta arroka ona. Oraindik asko dago ekipatzeko pareta hauetan.
Kotxea Lizarrustiko Interpretazio Zentroko parkinean utziz, 15 minututan iristen da bideetara xenda segituz. Eskola hau udaran ibiltzeko aukera ona da.
Lehena
Bekoa
Goikoa
Ataun-en bertako Domoa ikusi dezakezu: honen sorrera, dentsitate txikiagoa duen harri batek dentsitate handiagoko beste arroka geruza batzuk puskatzen dituenean gertatzen da, domo edo kupula itxura duen estruktura bat sortuz. Ataungo Domoak Jentilbaratza, Aizkoate, Aizkorrandi, Arastortz, Agautz, Leizadi, Asundi, Loibideko Mailoak eta Ikarandieta, Aitzarte bezala ezagutzen dena, mendiez osaturik dago.
Bere osotasunean ikusi nahi baduzu Arantzazumendi mendia izan daiteke lekurik onena, Ataun eta Idiazabal herrien arteko mugan kokatzen dena.
Bertako flora eta fauna babesteko, eskalada debekaturik dago urteko zenbait hilabete eta lekuetan. Ezin da eskalatu Sastarri, Aizkoate, Intzartzu, Artzateaitza ezta Ataungo Domoan, Aitzarteko eskalada eskolan ezik.
nola iritsi?
BESTE EKINTZA BATZUK MIATU
goierrin
GURE PROPOSAMENAK UMEEKIN Goierriko eskualdea paradisua da naturan jarduerak egiteko, eta horietako jarduera asko haurrekin egiteko aproposak dira. Batzuk proposatzen dizkizugu, baina aukera ugari dituzu eskualdean. Zer egin nahi duzue? BESTE EKINTZA BATZUK MIATU goierrin...
PRESTATU ZURE bidaia Zure familiarekin, bikotearekin, lagunekin edo bakarrik zatoz? Goierrin mota askotako bisitariak ditugu baina denak ados daude gauza batean: hemen bakarrik aurkitu daitekeen zerbaiten bila datoz. Mendi ibilbideak,...
ezagutu gure zalditegiak Gure eremu zabalak hainbat ekintza egiteko aukera ematen digu eta hauen artean, zaldian ibiltzea. Bai eremu itxi batean edo bai paseoak eta txangoak eginez, zaldigintzaz gozatzeko aukera...
EZAGUTU GURE ZALDITEGIAK Gure eremu zabalak hainbat ekintza egiteko aukera ematen digu eta hauen artean, zaldian ibiltzea. Bai eremu itxi batean edo bai paseoak eta txangoak eginez, zaldigintzaz gozatzeko aukera...
NATURALA ETA HARRIGARRIA BERE Gastronomia bezala Goierrin aurkituko dituzun produktuen aurrerapen bat emango dizugu: Idiazabal gazta, sagardoa, Beasaingo odolkia, Zaldibiako mondejua, txakolia eta bertako artisau gozogintza. Ezagutu IDIAZABAL LURRALDEA. Prestatu...
ZURE BIDAIA ANTOLATZEN
LAGUNDUKO ZAITUGU
EZAGUTU EUSKADIKO LUR GARAIAK
Basque Highlands
Alarpe zalditegian irteerak eta ikastaroak anotaltzen ditugu urte guztian zehar.
Gipuzkoan lehendabizi homologatu zen ibilbide honek, A-1 errepidearen aldamenetik abiatuta
Gure eskualdea leku paregabea da umeekin ihesaldi dibertigarri eta hezigarriak antolatzeko. Aizkorri-Aratz eta Aralar Parke Naturalak...
Otzaurteko portu ezagunaren inguruan egiteko ibilbide ederra, animaliak ikusteko aukera emango diguna
Otzaurteko portu ezagunaren inguruan egiteko ibilbide ederra, animaliak ikusteko aukera emango diguna
Ibilbide honek Ausa-Gaztelu mendiaren puntan dauden gotorlekuaren aztarnetara gerturatuko gaitu
Mutiloa eta Ormaiztegi arteko bide berdean, orientazio jolas didaktiko bat dago kirola, senderismoa eta dibertsioa nahasten...
Egundoko konbinazioaz gozatzeko ibilbide zirkularra da: mendia eta Idiazabal gazta. Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa garapen...
Ibur hipika klubak maila ezberdinetako kurtsoak eskaintzen ditu, irteerak antolatzen ditu, galopa azterketak, gymkhanas...
Agauntzaren ibilguan gora, uraren soinua entzunez eta errekaren freskotasunean, San Gregorioko herri-gunea utzi eta baserri eremu...
Burdinak ekarri zituen kanpotik ingelesak eta alemaniarrak Zeraingo Burdinaren Mendira. XX. mende erdi arte ustiatu ziren...
Aralar-en urarekin erlazioa duten gune garrantzitsuak igarotzen dituen ibilbidea
Gipuzkoako eta Arabako Partzoneria Orokorreko basoak zeharkatzen dituen ibilbidea
Euskal Herriko tontor ospetsuena ezagutu ezazu: Aizkorri. Igotzeko San Adrian kobaren azpian dagoen parkingetik hastea gomendatzen...
Bolo jolasa Goierrin oso errotua dagoen ohitura da eta bertan ezagutu eta gozatzeko aukera izango duzu.
Goierrin kirola eta natura nahastu egiten dira. Bere izena mundu mailan garrantzia duten frogetan entzuten da:...
La tradición del juego de los bolos está muy extendida en todo el País Vasco, aunque...
Ingurune hau Lizarrusti Parketxetik hurbil egonagatik ere, ezezaguna da; baina badu halako zera berezia
Ibilbide zirkular hau egiteko gomendioa Gaintzatik irtetea da Txindokiko bista eder batzuk ikusi eta herritik buelta...
Goierri errepideko bizikletan ibiltzeko leku paregabea da. Gure landa eremu eta mendiak, herri txikiak eta errepide...