Herriak

Zerain

Aizkorri mendilerroaren magalean kokaturik, Zerainek nekazal ingurunean ibilaldi paregabeak egiteko aukera ezin hobea eskaintzen ditu. Herrian bertan, aintzinako Etxe multzoa, Herriko eliza, Museo Etnografikoa, XVIII. mendeko kartzela eta bolatokia ditugu ikusgai. Turismo bulegoaren ondoan, bertako produktuak saltzen dituen denda ere badugu: sagardoa, gazta, indabak, sagarrak, zeramika eta bestelakoak eros daitezkeelarik. Museoko gela batean, inguruko baserrietan ekoiztutako sagardo eta Idiazabal gaztaren arteko dastaketak egin daitezke. Inguruetan Larraondoko zerrategi hidraulikoa ikus dezakegu.

Zeraindik 5 minutura, Aizpeako Burdinaren mendia dugu; meatze gune honetan, XI. mendetik XX. mendeko erdialdera arte minerala ustiatu da. Guzti horren erakusgarri bezala, landa eremu eder batean kokaturik dagoen meategiaren instalazioak bisita daitezke.

Paisaia Kulturala

Zerain

Ordutegia:
• Urriaren 1a – Aste Santua:
Astelehena – igandea eta jaiegunak 10:00 – 14:00
• Aste Santua (barne) – Irailak 30
Astelehena – ostirala: 10:30 – 13:30 / 15:30 – 18:30
Larunbata, igande eta jaiegunak 11:00 – 14:00 / 16:00 – 19:00
Sarrera: ikusten denaren arabera
Helbidea: Herriko plaza z/g.
Telefonoa: 943 80 15 05
Emaila: turismobulegoa@zerain.eus
Webgunea: www.zerain.eus

Diaporama, herri museoa, gartzela, zerrategi hidraulikoa, aizpittako adieraztegia, artzain eta erlezainenganako bisitak, gazta eta sagardoaren mendia, natur ibilbide gidatuak…

Zeraingo turismo bulegoa

Burdinaren mendia

Ordutegia:
• Larunbata, igande eta jaiegunetan bisita gidatuak eskaintzen dira.
Eguerdiko 12:00tan turismo bulegotik hasita, Larraondoko zerrategi hidraulikoa eta Aizpeako meategia (Burdinaren Mendia) bisitatuko ditugu. Norberaren kotxea beharrezkoa da.
Hizkuntzak: Euskara, Erdera, Ingelesa, Frantsesa
Sarrera:
• Helduak 7€
• Umeak 4€ (5-14 urte bitartekoak)
• Taldean (15 pertsona baino gehiago), bisitari bakoitzaren sarrera 5€ -koa izango da
Helbidea: Aizpea auzoa
Telefonoa: 943 80 15 05
Emaila: turismobulegoa@zerain.eus
Webgunea: www.zerain.eus

Aizpittako adieraztegia, kiskalketa labeak, galeria, burdinaren mendian zehar ibilaldiak…

antolatu zure bidaia

alojamenduak eta non jan

Oiharte sagardotegia

Oiharte sagardotegian urte guztian kupeletatik sagardoa, txuleta paregabeak, Idiazabal jatorri izendapeneko gazta eta beste zenbait gutizi dastatzeko aukera dago.

Basazabal Gaztandegia

Artzaiaren laguntzarekin Idiazabal gaztaren ekoizpena nola den ikusi eta ezagutu dezakegun gaztandegi tradizionala.

Garoa Gaztandegia

Artzaiaren laguntzarekin Idiazabal gaztaren ekoizpena nola den ikusi eta ezagutu dezakegun gaztandegi tradizionala.

Harizti Erdi Aterpetxea

44 plaza ditu ohe anitzeko logelatan. Urte osoan zehar aisialdiari loturiko hainbat ekintza egiteko aukera eskaintzen du.

Aldabe

Zerain herrian kokaturik dagoen gida zerbitzua; gazta eta sagardoaren arteko loturak ezagutuko ditugu herri honetan. Era guztietako zerbitzuak eta bisitak eskaintzen dira.

Erro

Ordizia herrian kokaturik dagoen gida zerbitzua eta 1512. urtetik ospatzen den Ordiziako azokaren inguruan zerbitzuak eskaintzen dituzte. Era guztietako zerbitzuak eta bisitak eskaintzen dira.

ezagutu Euskadiko lur garaiak

goierriko herriak

Olaberria

Olaberria “Goierriko balkoia” ezizenez ezagutzen dugu. Donostia-San Sebastián hiritik 32 minutura dagoen landa herria da eta Aizkorri-Aratz eta Aralar Parke Naturalen bista ederrak ikus daitezke bertatik.

Mutiloa

Donostia hiritik 37 minutura dagoen landa herrixka bat da Mutiloa. Herri honetako baliabide ekonomikoa, Erdi Arotik gaur egun arte, meatzaritza jarduera izan da.

Altzaga

Aralar Parke Naturaleko, Gipuzkoako mendi esanguratsuena den Txindokiko eta beste hainbat mendi tontorren bista paregabeak eskaintzen dituen landa eremuko herri txiki bat da eta Donostiatik 28 minutura bakarrik kokatzen da.

Segura

Gipuzkoan hoberen mantenduta dagoen almendra itxurako kaskoa duen Erdi Aroko hiribildua da Segura. A1 errepidetik 5 minutura dago eta Donostiatik 37 minutu behar dira bertara iristeko. Aizkorri eta Txindoki mendiak …

Arama

Goierriko erdigunean kokaturik Gipuzkoako herri txikienetarikoa da, 1,3 kilometro karratuko eremuarekin eta 200 biztanlerekin. Bere ondare arkitektonikoa ezagutzen duzu?

Gaintza

Txindoki mendiko magalean dagoen nekazal giroko herri txikia da eta Donostiatik 30 minutura dago. Bere paisaien edertasunarengatik bereizten da: begira ezazu hemendik Euskadiko mendi ederrenetako bat bere osotasunean!

Ataun

Gipuzkoako herririk luzeena izateaz gain, azalera handienetarikoa duena da. Mitologiaz beterik, Nafarroarekin eta Aralarko basoekin muga egiten du eta Ataungo Domoa deritzon fenomeno geologiko bat dago bertan.

Legorreta

Donostia-San Sebastián-etik 25 minutura kokatuta dagoen herri txiki bat da Legorreta. Salbatore izeneko Parrokia, inguruetako ederrenetarikoa da: bere hormak, altuak eta harri landukoak dira; barnekaldean, aipatzekoa da Ezeizaren artelana; berau, …

Zaldibia

Txindoki mendiaren magalean dagoen landa herria da eta Donostiatik 33 minutura kokatzen da. Oinezko ibilaldi paregabeak egin daitezke Erdi Aroko galtzada erromanikoan zehar eta Auza Gaztelu eta Aralar mendilerrora besteak …

Ordizia

Ordizia Ertaroko hiribildu bat da, eta Donostiatik hain gertu egoteak, 30 minutu, derrigorrezkoa egiten du herria ezagutzea. Ezagutu bere azoka ezaguna, bere azoka gastronomikoak eta bere alde zaharreko arkitektura.

Itsaso

Itsaso eremu menditsu batean aurkitzen da, Izazpi mendiaren magalean eta paisaia ederra osatzen duten baserriz inguraturik.

Lazkao

Lazkao herria landa eremu eder batean kokatzen da baina aldi berean, A1 errepidetik oso gertu dago. Herriak eskaintzen dituen aukerak eta dibertsitatea kontutan izanik, herri honek berezko xarma du, besteak …

Zerain

Zerainek herri txikiaren xarma eta paraje ederrak ditu, Donostiatik 39 minutura dago eta Euskadiko bihotzean dago. Gipuzkoako herri honek bere arkitektura eta ohizko kultura berreskuratzeko ahalegin garrantzitsua egin du eta …

Zegama

Donostia hiritik 38 minutura kokatzen da eta Aizkorri mendiaren magalean dago estrategikoki kokatua; aintzinan, Gipuzkoako edozein eskualdetan sartzeko bide bakarra zen. Zegama, aintzinatik pasatoki nabarmena gertatu zen Gipuzkoako edozein bailaratara …

Beasain

Goierriko udalerri handiena da eta 14.000 biztanle inguru ditu. A1 errepidean bertan dago Donostiatik 28 minutura.

Idiazabal

Aralar eta Aizkorri mendizerraren magalean kokaturik, herri honek Idiazabal gaztaren jatorri deiturari ematen dio izena. Donostiatik 30 minutura dago kokaturik.

Ormaiztegi

1350 biztanle inguru ditu herriak eta Zumalakarregi museoa, baserriak, San Andres Eliza eta bertan dagoen Gipuzkoako bataiarri zaharrenetariko bat ezagutzeko aukerak ditugu.

Gabiria

Landa eremuko herrixka bat da, Donostiatik 37 minutura dago eta Goierriko muino batean aurkitzen da. Esaerak honela dio: “Gabiri: toki guztietatik agiri”; kokatzen den lekuari esker, bista ezinhobeak eskaintzen ditu.

Itsasondo

Donostiatik 26 minutura dagoen landa herri txiki bat da eta bi auzotan zatiturik dago. Aipatzekoa da duela urte gutxi arte izan zuen garrantzia meatzaritza sektorean, arbelaren ustiaketan hain zuzen ere.

Categories: Herriak

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *