Herriak

Zegama

Erromatarren garaiko galtzada batek gurutzatua, San Adriango tunela da honen adierazgarririk nabarmenena; tunela gotorleku batek babesturik zegoen eta gaur egun, bere barnean ermita bat aurki dezakegu. Halaber, beste hiru ermita topa ditzakegu tuneletik bailararako bidean (Sancti Spiritu, Iruetxetakoa eta San Pedroren ermita). Aizkorritik, Euskadiko tontor altuena 1.528 metrorekin, Goierri, Gipuzkoa nahiz Arabar lautadaren ikuspegi ezin hobeaz goza dezakegu; gailurrean Gurutze Deunaren ermita dago kokaturik eta bertako gurutzea Gipuzkoako arte sakratuaren osagarri garrantzitsua da.
Herrigunean honako eraikuntzak aipa daitezke: San Martin eliza Zumalakarregiren mausoleoa eta Aizkorriko gurutzea duena, Udaletxea, Arakamako errota eta Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko Interpretazio Zentroa.

Aipatzekoa da herrian bertan ospatzen den Zegama-Aizkorri mendi maratoia ere; bertara munduko korrikalaririk onenak gerturatzen dira urtero.

Zegamako turismo bulegoa

Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko Interpretazio Zentroa

Ordutegia:
• Martxoa – Ekaina / Urria – Abendua
Asteazkena – ostirala 10:00 – 14:00
Larunbata 10:00 – 14:00 / 16:00 – 18:00
Igande eta jaiegunetan 10:00 – 14:00
• Uztailak 17-Irailak 17, Aste Santua eta pazko astea eta Maiatzak 6 – 17
Asteartea – ostirala 10:00 – 14:00
Larunbata 10:00-14:00 / 16:00-18:00
Igande eta jaiegunetan 10:00 – 14:00
Sarrera:
• €1 | Umeak 0,50 €
• Bisita gidatuak (10 pertsona gutxienez): 2 €
Helbidea: Anduetza Baserria / San Bartolome 13
Telefonoa: 943 80 21 87 / 943 67 02 49
E-mail: anduetza@gipuzkoamendizmendi.net
Webgunea: www.zegamaturismoa.net

antolatu zure bidaia

alojamenduak eta non jan

Zegama Pentsioa

Zegamako plazan eta Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren magalean kokaturik dago eta 9 gela eta jatetxea dauzka Zegama pentsioak.

Arrieta Haundi Nekazalturismoa

Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren magalean, xendazaletasuna, mountain bike, eskalada, etab. praktikatzeko leku egokia da; bere kokagunearengatik gainera bailara eta Euskal Herriko mendi altuenen bistaz gozatu ahal izango duzu: Aizkorri, Aketegi, Aratz…

Otzaurteko Benta Jatetxea

Otzaurteko gainean kokaturik dago jatetxe hau, Zegama herrian. Euskal sukaldaritza klasikoa eskaintzen da. Babarruna jana eta arkumea erreta dira berezitasunak.

Zegama-Aizkorri Maratoia

Goierrin kirola eta natura nahastu egiten dira. Bere izena mundu mailan garrantzia duten frogetan entzuten da: Zegama-Aizkorri maratoia, mundu koparako puntuagarria…

EZAGUTU EUSKADIKO LUR GARAIAK

goierriko herriak

Legorreta

Donostia-San Sebastián-etik 25 minutura kokatuta dagoen herri txiki bat da Legorreta. Salbatore izeneko Parrokia, inguruetako ederrenetarikoa da: bere hormak, altuak eta harri landukoak dira; barnekaldean, aipatzekoa da Ezeizaren artelana; berau, …

Segura

Gipuzkoan hoberen mantenduta dagoen almendra itxurako kaskoa duen Erdi Aroko hiribildua da Segura. A1 errepidetik 5 minutura dago eta Donostiatik 37 minutu behar dira bertara iristeko. Aizkorri eta Txindoki mendiak …

Ataun

Gipuzkoako herririk luzeena izateaz gain, azalera handienetarikoa duena da. Mitologiaz beterik, Nafarroarekin eta Aralarko basoekin muga egiten du eta Ataungo Domoa deritzon fenomeno geologiko bat dago bertan.

Beasain

Goierriko udalerri handiena da eta 14.000 biztanle inguru ditu. A1 errepidean bertan dago Donostiatik 28 minutura.

Itsaso

Itsaso eremu menditsu batean aurkitzen da, Izazpi mendiaren magalean eta paisaia ederra osatzen duten baserriz inguraturik.

Arama

Goierriko erdigunean kokaturik Gipuzkoako herri txikienetarikoa da, 1,3 kilometro karratuko eremuarekin eta 200 biztanlerekin. Bere ondare arkitektonikoa ezagutzen duzu?

Itsasondo

Donostiatik 26 minutura dagoen landa herri txiki bat da eta bi auzotan zatiturik dago. Aipatzekoa da duela urte gutxi arte izan zuen garrantzia meatzaritza sektorean, arbelaren ustiaketan hain zuzen ere.

Olaberria

Olaberria “Goierriko balkoia” ezizenez ezagutzen dugu. Donostia-San Sebastián hiritik 32 minutura dagoen landa herria da eta Aizkorri-Aratz eta Aralar Parke Naturalen bista ederrak ikus daitezke bertatik.

Ordizia

Ordizia Ertaroko hiribildu bat da, eta Donostiatik hain gertu egoteak, 30 minutu, derrigorrezkoa egiten du herria ezagutzea. Ezagutu bere azoka ezaguna, bere azoka gastronomikoak eta bere alde zaharreko arkitektura.

Idiazabal

Aralar eta Aizkorri mendizerraren magalean kokaturik, herri honek Idiazabal gaztaren jatorri deiturari ematen dio izena. Donostiatik 30 minutura dago kokaturik.

Lazkao

Lazkao herria landa eremu eder batean kokatzen da baina aldi berean, A1 errepidetik oso gertu dago. Herriak eskaintzen dituen aukerak eta dibertsitatea kontutan izanik, herri honek berezko xarma du, besteak …

Zegama

Donostia hiritik 38 minutura kokatzen da eta Aizkorri mendiaren magalean dago estrategikoki kokatua; aintzinan, Gipuzkoako edozein eskualdetan sartzeko bide bakarra zen. Zegama, aintzinatik pasatoki nabarmena gertatu zen Gipuzkoako edozein bailaratara …

Mutiloa

Donostia hiritik 37 minutura dagoen landa herrixka bat da Mutiloa. Herri honetako baliabide ekonomikoa, Erdi Arotik gaur egun arte, meatzaritza jarduera izan da.

Altzaga

Aralar Parke Naturaleko, Gipuzkoako mendi esanguratsuena den Txindokiko eta beste hainbat mendi tontorren bista paregabeak eskaintzen dituen landa eremuko herri txiki bat da eta Donostiatik 28 minutura bakarrik kokatzen da.

Zaldibia

Txindoki mendiaren magalean dagoen landa herria da eta Donostiatik 33 minutura kokatzen da. Oinezko ibilaldi paregabeak egin daitezke Erdi Aroko galtzada erromanikoan zehar eta Auza Gaztelu eta Aralar mendilerrora besteak …

Ormaiztegi

1350 biztanle inguru ditu herriak eta Zumalakarregi museoa, baserriak, San Andres Eliza eta bertan dagoen Gipuzkoako bataiarri zaharrenetariko bat ezagutzeko aukerak ditugu.

Gaintza

Txindoki mendiko magalean dagoen nekazal giroko herri txikia da eta Donostiatik 30 minutura dago. Bere paisaien edertasunarengatik bereizten da: begira ezazu hemendik Euskadiko mendi ederrenetako bat bere osotasunean!

Gabiria

Landa eremuko herrixka bat da, Donostiatik 37 minutura dago eta Goierriko muino batean aurkitzen da. Esaerak honela dio: “Gabiri: toki guztietatik agiri”; kokatzen den lekuari esker, bista ezinhobeak eskaintzen ditu.

Zerain

Zerainek herri txikiaren xarma eta paraje ederrak ditu, Donostiatik 39 minutura dago eta Euskadiko bihotzean dago. Gipuzkoako herri honek bere arkitektura eta ohizko kultura berreskuratzeko ahalegin garrantzitsua egin du eta …

Categories: Herriak

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *