Herriak

Segura

Urte askotan zehar, Gaztela eta Frantzia arteko ezinbesteko pasabide izan zen Segura eta garai hartako zenbait jauregi oraindik zutik diraute, Ardixarra etxea (Erdi Aroko Interpretazio Zentroa), Lardizabal Jauregia (Udaletxea), edo Jasokunde eliza adibidez. Herriak bere almendra egitura oso osorik mantentzen du.
Aste Santuan egiten diren prozesioengatik da ezaguna bereziki; Ostegun eta Ostiral Santu arratsaldean ateratzen diren pasoak hamar dira: ezagunena Jesus Gurutz iltzatuaren pasoa da, Juan Martínez Montañés Sevillako irudigilearena. Beste zenbait gertakizun aipagarri honako hauek dira: Nikolas deunaren eguna, Euskadiko dantza txapelketa eta bi urtez behin herria Erdi Arora eramaten duen Erdi Aroko festa.

Segurako turismo bulegoa

Erdi aroko Interpretazio Zentroa

Udako ordutegia (ekainak 24 – irailak 3):
• Astelehena-igandea: 11:30 -13:30 / 16:30 – 19:30
Neguko ordutegia (irailak 5 – ekainak 23):
• Ostirala: 17:30 – 19:30
• Larunbata – igandea: 11:30 – 13:30 / 16:30 – 19:30
• Taldeentzat, gainontzeko egun edo/eta orduetan, aurrez hitzordua hartuta.
Sarrera:
• Normala: 2 €
• Bisita , erdi aroko multzoa, eliza eta karkaba: 6,5€
• Bisita gidatuak 8 pertsonantzat.
• Larunbatak: 11:30 / 17:00 (erderaz)
• Igandeak: 11:30 (euskeraz)
• Jai egunak: 11:30 (eskaeraren arabera)
• Elizara bisita: 2€ (4 pertsona gutxienez)
Helbidea: Ardixarra etxea, Kale Nagusia 12
Telefonoa: 943 80 17 49 / 943 80 10 06
Emaila: turismoa@segura.eus
Webgunea: http://ezagutu.segura.eus/

antolatu zure bidaia

alojamenduak eta non jan

Ondarre Nekazalturismoa

Erabat berritutakoa eta XVI. mendean harriz, adreiluz eta egurrez eraikitako baserria da. Oria ibaiaren bazterrean kokaturik, izugarrizko bistak ditu Aizkorri mendira, Segurako kasko zaharrera eta Oriako bailarara.

Segurako Aterpetxea

Gazte kanpalekuak, etab. egiteko aproposa den aterpetxea. 12 pertsonatatik gorako taldeak hartzen dira. 50 eta 30 pertsonentzat bi jantoki, 100 pertsonentzako hitzaldi gela, egongela, frontoia eta mini golfa.

Imaz Jatetxea

Segurako Imaz hotelean kokaturik dagoen jatetxea da, Euskal sukaldaritza tradizionala eskaintzen dute, etxeko postreak izanik beraien berezitasunik nagusiena. Asteburuko menuak eta karta ere eskaintzen dira; taldeentzako bazkariak eta menuak ere eskaintzen dira.

Imaz Hotela ★★

Hotel Restaurante Imaz con 9 habitaciones, inaugurado en enero de 2016, está ubicado en la villa medieval de Segura, una de las localidades que mejor han mantenido la esencia de la Edad Media en el País Vasco.

ezagutu Euskadiko lur garaiak

goierriko herriak

Legorreta

Donostia-San Sebastián-etik 25 minutura kokatuta dagoen herri txiki bat da Legorreta. Salbatore izeneko Parrokia, inguruetako ederrenetarikoa da: bere hormak, altuak eta harri landukoak dira; barnekaldean, aipatzekoa da Ezeizaren artelana; berau, …

Beasain

Goierriko udalerri handiena da eta 14.000 biztanle inguru ditu. A1 errepidean bertan dago Donostiatik 28 minutura.

Mutiloa

Donostia hiritik 37 minutura dagoen landa herrixka bat da Mutiloa. Herri honetako baliabide ekonomikoa, Erdi Arotik gaur egun arte, meatzaritza jarduera izan da.

Gabiria

Landa eremuko herrixka bat da, Donostiatik 37 minutura dago eta Goierriko muino batean aurkitzen da. Esaerak honela dio: “Gabiri: toki guztietatik agiri”; kokatzen den lekuari esker, bista ezinhobeak eskaintzen ditu.

Zerain

Zerainek herri txikiaren xarma eta paraje ederrak ditu, Donostiatik 39 minutura dago eta Euskadiko bihotzean dago. Gipuzkoako herri honek bere arkitektura eta ohizko kultura berreskuratzeko ahalegin garrantzitsua egin du eta …

Ormaiztegi

1350 biztanle inguru ditu herriak eta Zumalakarregi museoa, baserriak, San Andres Eliza eta bertan dagoen Gipuzkoako bataiarri zaharrenetariko bat ezagutzeko aukerak ditugu.

Gaintza

Txindoki mendiko magalean dagoen nekazal giroko herri txikia da eta Donostiatik 30 minutura dago. Bere paisaien edertasunarengatik bereizten da: begira ezazu hemendik Euskadiko mendi ederrenetako bat bere osotasunean!

Zaldibia

Txindoki mendiaren magalean dagoen landa herria da eta Donostiatik 33 minutura kokatzen da. Oinezko ibilaldi paregabeak egin daitezke Erdi Aroko galtzada erromanikoan zehar eta Auza Gaztelu eta Aralar mendilerrora besteak …

Segura

Gipuzkoan hoberen mantenduta dagoen almendra itxurako kaskoa duen Erdi Aroko hiribildua da Segura. A1 errepidetik 5 minutura dago eta Donostiatik 37 minutu behar dira bertara iristeko. Aizkorri eta Txindoki mendiak …

Arama

Goierriko erdigunean kokaturik Gipuzkoako herri txikienetarikoa da, 1,3 kilometro karratuko eremuarekin eta 200 biztanlerekin. Bere ondare arkitektonikoa ezagutzen duzu?

Idiazabal

Aralar eta Aizkorri mendizerraren magalean kokaturik, herri honek Idiazabal gaztaren jatorri deiturari ematen dio izena. Donostiatik 30 minutura dago kokaturik.

Ataun

Gipuzkoako herririk luzeena izateaz gain, azalera handienetarikoa duena da. Mitologiaz beterik, Nafarroarekin eta Aralarko basoekin muga egiten du eta Ataungo Domoa deritzon fenomeno geologiko bat dago bertan.

Itsaso

Itsaso eremu menditsu batean aurkitzen da, Izazpi mendiaren magalean eta paisaia ederra osatzen duten baserriz inguraturik.

Itsasondo

Donostiatik 26 minutura dagoen landa herri txiki bat da eta bi auzotan zatiturik dago. Aipatzekoa da duela urte gutxi arte izan zuen garrantzia meatzaritza sektorean, arbelaren ustiaketan hain zuzen ere.

Olaberria

Olaberria “Goierriko balkoia” ezizenez ezagutzen dugu. Donostia-San Sebastián hiritik 32 minutura dagoen landa herria da eta Aizkorri-Aratz eta Aralar Parke Naturalen bista ederrak ikus daitezke bertatik.

Ordizia

Ordizia Ertaroko hiribildu bat da, eta Donostiatik hain gertu egoteak, 30 minutu, derrigorrezkoa egiten du herria ezagutzea. Ezagutu bere azoka ezaguna, bere azoka gastronomikoak eta bere alde zaharreko arkitektura.

Lazkao

Lazkao herria landa eremu eder batean kokatzen da baina aldi berean, A1 errepidetik oso gertu dago. Herriak eskaintzen dituen aukerak eta dibertsitatea kontutan izanik, herri honek berezko xarma du, besteak …

Altzaga

Aralar Parke Naturaleko, Gipuzkoako mendi esanguratsuena den Txindokiko eta beste hainbat mendi tontorren bista paregabeak eskaintzen dituen landa eremuko herri txiki bat da eta Donostiatik 28 minutura bakarrik kokatzen da.

Zegama

Donostia hiritik 38 minutura kokatzen da eta Aizkorri mendiaren magalean dago estrategikoki kokatua; aintzinan, Gipuzkoako edozein eskualdetan sartzeko bide bakarra zen. Zegama, aintzinatik pasatoki nabarmena gertatu zen Gipuzkoako edozein bailaratara …

Categories: Herriak

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *