Herriak

Ordizia

Azoka asteazkenero ospatzen da 1.512. urtetik eta ekoizle eta erosleen arteko elkartze bat da. Bisitari bezala mota askotariko postuak aurkituko dituzu kalitate ezin hobeko produktuekin. Herrian, nortasun eta karakter handikoa, ekintza herrikoi ugari egiten dira. Bisitatzen duzunean agian danborrada ikusteko aukera izango duzu, edo bere urteroko festak edo Idiazabal gazta txapelketaren bat.

Ordiziako turismo bulegoa

d´Elikatuz - Elikadura eta gastronomiaren interpretazio zentroa eta Goierriko Interpretazio Zentroa

Ordutegia:
• Denboraldi altua (Aste Santuan bi aste, uztaila eta abuztua, Eguberrietan bi aste, zubiak eta urte osoko asteazkenak), 10:00 – 13:00 / 16:00 – 19:00
• Larunbata, igande eta jaiegunetan, 11:00 – 14:00 / 16:00 – 19:00
• Denboraldi baxua: asteartea – ostirala 9:00 – 13:00. Larunbata eta jaiegunak 10:00 – 14:00
Hizkuntzak: Euskara, Gaztelania, Ingelesa, Frantsesa.
Sarrera: 3,20 €
Helbidea: Barrenetxe Etxea, Santa María 24
Telefonoa: 943 88 22 90
Emaila: turismo@ordizia.eus
Weba: www.delikatuz.com

antolatu zure bidaia

alojamenduak eta non jan

Martinez Jatetxea

Ordiziako plazatik metro gutxira kokatzen da jatetxe hau eta merkatuko sukaldaritza eskaintzen du, sukaldariaren ukituekin.

Unanue Gozotegia

Pastel ezagunenen artean, Bonba eta Hostopila, Merlitona eta Errusiarra daude. Gozotegian tarta aukera handia aurkituko duzu, Idiazabalgo gazta tarta, Gipuzkoa tarta eta Pantxineta besteak beste.

Txindoki Jatetexea

Ordizian kokaturik dagoen jatetxe honek, euskal sukaldaritza tradizionala eskaintzen du.

ezagutu Euskadiko lur garaiak

goierriko herriak

Legorreta

Donostia-San Sebastián-etik 25 minutura kokatuta dagoen herri txiki bat da Legorreta. Salbatore izeneko Parrokia, inguruetako ederrenetarikoa da: bere hormak, altuak eta harri landukoak dira; barnekaldean, aipatzekoa da Ezeizaren artelana; berau, …

Mutiloa

Donostia hiritik 37 minutura dagoen landa herrixka bat da Mutiloa. Herri honetako baliabide ekonomikoa, Erdi Arotik gaur egun arte, meatzaritza jarduera izan da.

Itsasondo

Donostiatik 26 minutura dagoen landa herri txiki bat da eta bi auzotan zatiturik dago. Aipatzekoa da duela urte gutxi arte izan zuen garrantzia meatzaritza sektorean, arbelaren ustiaketan hain zuzen ere.

Idiazabal

Aralar eta Aizkorri mendizerraren magalean kokaturik, herri honek Idiazabal gaztaren jatorri deiturari ematen dio izena. Donostiatik 30 minutura dago kokaturik.

Segura

Gipuzkoan hoberen mantenduta dagoen almendra itxurako kaskoa duen Erdi Aroko hiribildua da Segura. A1 errepidetik 5 minutura dago eta Donostiatik 37 minutu behar dira bertara iristeko. Aizkorri eta Txindoki mendiak …

Zaldibia

Txindoki mendiaren magalean dagoen landa herria da eta Donostiatik 33 minutura kokatzen da. Oinezko ibilaldi paregabeak egin daitezke Erdi Aroko galtzada erromanikoan zehar eta Auza Gaztelu eta Aralar mendilerrora besteak …

Itsaso

Itsaso eremu menditsu batean aurkitzen da, Izazpi mendiaren magalean eta paisaia ederra osatzen duten baserriz inguraturik.

Gaintza

Txindoki mendiko magalean dagoen nekazal giroko herri txikia da eta Donostiatik 30 minutura dago. Bere paisaien edertasunarengatik bereizten da: begira ezazu hemendik Euskadiko mendi ederrenetako bat bere osotasunean!

Altzaga

Aralar Parke Naturaleko, Gipuzkoako mendi esanguratsuena den Txindokiko eta beste hainbat mendi tontorren bista paregabeak eskaintzen dituen landa eremuko herri txiki bat da eta Donostiatik 28 minutura bakarrik kokatzen da.

Zerain

Zerainek herri txikiaren xarma eta paraje ederrak ditu, Donostiatik 39 minutura dago eta Euskadiko bihotzean dago. Gipuzkoako herri honek bere arkitektura eta ohizko kultura berreskuratzeko ahalegin garrantzitsua egin du eta …

Beasain

Goierriko udalerri handiena da eta 14.000 biztanle inguru ditu. A1 errepidean bertan dago Donostiatik 28 minutura.

Zegama

Donostia hiritik 38 minutura kokatzen da eta Aizkorri mendiaren magalean dago estrategikoki kokatua; aintzinan, Gipuzkoako edozein eskualdetan sartzeko bide bakarra zen. Zegama, aintzinatik pasatoki nabarmena gertatu zen Gipuzkoako edozein bailaratara …

Ormaiztegi

1350 biztanle inguru ditu herriak eta Zumalakarregi museoa, baserriak, San Andres Eliza eta bertan dagoen Gipuzkoako bataiarri zaharrenetariko bat ezagutzeko aukerak ditugu.

Ataun

Gipuzkoako herririk luzeena izateaz gain, azalera handienetarikoa duena da. Mitologiaz beterik, Nafarroarekin eta Aralarko basoekin muga egiten du eta Ataungo Domoa deritzon fenomeno geologiko bat dago bertan.

Arama

Goierriko erdigunean kokaturik Gipuzkoako herri txikienetarikoa da, 1,3 kilometro karratuko eremuarekin eta 200 biztanlerekin. Bere ondare arkitektonikoa ezagutzen duzu?

Gabiria

Landa eremuko herrixka bat da, Donostiatik 37 minutura dago eta Goierriko muino batean aurkitzen da. Esaerak honela dio: “Gabiri: toki guztietatik agiri”; kokatzen den lekuari esker, bista ezinhobeak eskaintzen ditu.

Olaberria

Olaberria “Goierriko balkoia” ezizenez ezagutzen dugu. Donostia-San Sebastián hiritik 32 minutura dagoen landa herria da eta Aizkorri-Aratz eta Aralar Parke Naturalen bista ederrak ikus daitezke bertatik.

Lazkao

Lazkao herria landa eremu eder batean kokatzen da baina aldi berean, A1 errepidetik oso gertu dago. Herriak eskaintzen dituen aukerak eta dibertsitatea kontutan izanik, herri honek berezko xarma du, besteak …

Ordizia

Ordizia Ertaroko hiribildu bat da, eta Donostiatik hain gertu egoteak, 30 minutu, derrigorrezkoa egiten du herria ezagutzea. Ezagutu bere azoka ezaguna, bere azoka gastronomikoak eta bere alde zaharreko arkitektura.

Categories: Herriak

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *