Herriak

Olaberria

Bere herri gunean, muino batean kokaturik, XVII. mendeko San Juan Bautista eliza nabarmentzen da. Bi auzo dira, Errekalde eta Yurre, bere herritarrak eta aktibitatea ordenatzen dutenak, nekazaritza-abeltzaintza eta burdingintzan zentratua. Biztanleak hiru gune nagusitan banaturik daude: alde zaharra, Errekalde auzoa eta Yurre auzoa. Lehenengo bien jarduera ekonomikoa, batez ere nekazal arlokoa, honek garai bateko paisaiaren edertasuna mantenarazi duelarik. Yurre auzoa, batez ere industriaren inguruan kokatzen da, Arcelor Mittal industriaren inguruan alegia, eta beronekin erlazionaturiko zein erlaziorik gabeko beste zenbait enpresa ere badira.

antolatu zure bidaia

alojamenduak eta non jan

Zezilionea hotela

Hotela leku lasaiean dago, isiltasuna da nagusi eta goizez txorien kantak entzuten dira.

Castillo Jatetxea

Olaberriako Castillo hotelean kokaturik dagoen jatetxea da, A-1 errepidearen aldamenean, ikutu pertsonalez egindako sukaldaritza klasikoa eskaintzen duena. 175 pertsonentzako jantokia, era guztietako ospakizunak egiteko eta otorduak emateko.

Castillo Hotela

Gela guztiak komuna, haize egokitua, telefonoa, telebista eta minibar-ez hornituak daude. Bi jantoki dituzte, bata 220 pertsonentzat gehienez eta bestea 55 pertsonentzat, era guztietako ospakizun pribatuak (ezteiak, jaunartzeak,…) nahiz profesionalak ospatzeko (bilerak, coffe break, koktelak…).

Borda Nekazalturismoa

Olaberria herrian, Goierriko eskualdean eta naturaz inguraturiko baserria. Lazkaotik km. batera eta A1etik 5 minututara. Aralarreko Parke Naturaletik gertu, Txindokitik 10 minutura eta Donostiatik 20 minututara.

Etxezuri Sagardotegia

Euskal Herriko bihotzean, aukera zabala eskaintzen dizu Olaberriako Etxe Zuri sagardotegi-erretegiak…

ezagutu Euskadiko lur garaiak

goierriko herriak

Zerain

Zerainek herri txikiaren xarma eta paraje ederrak ditu, Donostiatik 39 minutura dago eta Euskadiko bihotzean dago. Gipuzkoako herri honek bere arkitektura eta ohizko kultura berreskuratzeko ahalegin garrantzitsua egin du eta …

Zaldibia

Txindoki mendiaren magalean dagoen landa herria da eta Donostiatik 33 minutura kokatzen da. Oinezko ibilaldi paregabeak egin daitezke Erdi Aroko galtzada erromanikoan zehar eta Auza Gaztelu eta Aralar mendilerrora besteak …

Itsasondo

Donostiatik 26 minutura dagoen landa herri txiki bat da eta bi auzotan zatiturik dago. Aipatzekoa da duela urte gutxi arte izan zuen garrantzia meatzaritza sektorean, arbelaren ustiaketan hain zuzen ere.

Zegama

Donostia hiritik 38 minutura kokatzen da eta Aizkorri mendiaren magalean dago estrategikoki kokatua; aintzinan, Gipuzkoako edozein eskualdetan sartzeko bide bakarra zen. Zegama, aintzinatik pasatoki nabarmena gertatu zen Gipuzkoako edozein bailaratara …

Ormaiztegi

1350 biztanle inguru ditu herriak eta Zumalakarregi museoa, baserriak, San Andres Eliza eta bertan dagoen Gipuzkoako bataiarri zaharrenetariko bat ezagutzeko aukerak ditugu.

Beasain

Goierriko udalerri handiena da eta 14.000 biztanle inguru ditu. A1 errepidean bertan dago Donostiatik 28 minutura.

Lazkao

Lazkao herria landa eremu eder batean kokatzen da baina aldi berean, A1 errepidetik oso gertu dago. Herriak eskaintzen dituen aukerak eta dibertsitatea kontutan izanik, herri honek berezko xarma du, besteak …

Arama

Goierriko erdigunean kokaturik Gipuzkoako herri txikienetarikoa da, 1,3 kilometro karratuko eremuarekin eta 200 biztanlerekin. Bere ondare arkitektonikoa ezagutzen duzu?

Segura

Gipuzkoan hoberen mantenduta dagoen almendra itxurako kaskoa duen Erdi Aroko hiribildua da Segura. A1 errepidetik 5 minutura dago eta Donostiatik 37 minutu behar dira bertara iristeko. Aizkorri eta Txindoki mendiak …

Altzaga

Aralar Parke Naturaleko, Gipuzkoako mendi esanguratsuena den Txindokiko eta beste hainbat mendi tontorren bista paregabeak eskaintzen dituen landa eremuko herri txiki bat da eta Donostiatik 28 minutura bakarrik kokatzen da.

Idiazabal

Aralar eta Aizkorri mendizerraren magalean kokaturik, herri honek Idiazabal gaztaren jatorri deiturari ematen dio izena. Donostiatik 30 minutura dago kokaturik.

Ordizia

Ordizia Ertaroko hiribildu bat da, eta Donostiatik hain gertu egoteak, 30 minutu, derrigorrezkoa egiten du herria ezagutzea. Ezagutu bere azoka ezaguna, bere azoka gastronomikoak eta bere alde zaharreko arkitektura.

Mutiloa

Donostia hiritik 37 minutura dagoen landa herrixka bat da Mutiloa. Herri honetako baliabide ekonomikoa, Erdi Arotik gaur egun arte, meatzaritza jarduera izan da.

Gabiria

Landa eremuko herrixka bat da, Donostiatik 37 minutura dago eta Goierriko muino batean aurkitzen da. Esaerak honela dio: “Gabiri: toki guztietatik agiri”; kokatzen den lekuari esker, bista ezinhobeak eskaintzen ditu.

Ataun

Gipuzkoako herririk luzeena izateaz gain, azalera handienetarikoa duena da. Mitologiaz beterik, Nafarroarekin eta Aralarko basoekin muga egiten du eta Ataungo Domoa deritzon fenomeno geologiko bat dago bertan.

Itsaso

Itsaso eremu menditsu batean aurkitzen da, Izazpi mendiaren magalean eta paisaia ederra osatzen duten baserriz inguraturik.

Legorreta

Donostia-San Sebastián-etik 25 minutura kokatuta dagoen herri txiki bat da Legorreta. Salbatore izeneko Parrokia, inguruetako ederrenetarikoa da: bere hormak, altuak eta harri landukoak dira; barnekaldean, aipatzekoa da Ezeizaren artelana; berau, …

Olaberria

Olaberria “Goierriko balkoia” ezizenez ezagutzen dugu. Donostia-San Sebastián hiritik 32 minutura dagoen landa herria da eta Aizkorri-Aratz eta Aralar Parke Naturalen bista ederrak ikus daitezke bertatik.

Gaintza

Txindoki mendiko magalean dagoen nekazal giroko herri txikia da eta Donostiatik 30 minutura dago. Bere paisaien edertasunarengatik bereizten da: begira ezazu hemendik Euskadiko mendi ederrenetako bat bere osotasunean!

Categories: Herriak

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *