Herriak

Idiazabal

Idiazabalen artzaingintzak garrantzi ekonomiko eta sozial handia izan du historian zehar eta ohikoa da ardi artaldeak edo artzainak topatzea bertan. Gaztaren Interpretazio eta dastatze gune bat dago herrian: zentro honetan, gaztaren ekoizpenari buruzko gauzak ikasteaz gain, gazta dastatu ahal izango dugu, baita gaztandegi bat ezagutu ere.

Idiazabalen, zenbait mende dituzten jauregiak aipagarriak dira, baita indianoek XX. mende hasieran eraikitako palazioak ere, Txomenaneko parke botanikoa Altolagirre familiak landatutako hainbat kontinentetako 36 zuhaitz mota ezberdinez horniturik, eta XVII eta XVIII mendeetako jauntxoen etxeak. Horiez gain, erdigunean dagoen San Migel elizako portada, Euskadin dagoen portada erromaniko-gotikorik onenetarikoa dugu.

Idiazabalek Neolitiko eta Brontze garaiko monumentu multzo bat dauka: Atxurbi, Napalatza, Unanabi, Etxegarate, Bidarte eta Zorroztarriko tumulu eta trikuharriak.

Idiazabal gazta

Gaztaren interpretazio eta degustazio zentroa

Ordutegia:
 Larunbata, igande eta jaiegunetan 11:00 – 14:00 / 16:00 – 19:00 (Aste Santua, uztaila, abuztua, iraila eta Eguberriak, egunero)
Hizkuntzak: Euskara, Erdera, Ingelesa, Frantsesa
Sarrera:
• Bisita gidatua : 2,30€
• Bisita gidatua + gazta dastaketa : 3,40€
• Bisita gidatua + gazta dastaketa + edaria : 4,50€
Helbidea: Kale Nagusia 37
Telefonoa: 943 18 82 03
Posta elektronikoa: info@idiazabalturismo.com
Webgunea: www.idiazabalturismo.com

antolatu zure bidaia

alojamenduak eta non jan

Alai Hotela ★

Hotela leku lasaiean dago, isiltasuna da nagusi eta goizez txorien kantak entzuten dira.

Pilarrenea Jatetxea

Euskal sukaldaritza eskaintzen duen jatetxea, Idiazabal herrian kokatuta. Aldez aurretik eskatuta, era guztietako menuak eskaintzen dira. Plater konbinatuak, ogitartekoak, razioak, pintxoak, etab.

Alai Jatetxea

Etzegarate gainean kokatzen den jatetxe eta hotela. Tabernan era guztietako pintxo, ogitartekoak, razioak, etab. eskaintzen dira eguneko 24 ordutan.

EZAGUTU EUSKADIKO LUR GARAIAK

goierrin herriak

Lazkao

Lazkao herria landa eremu eder batean kokatzen da baina aldi berean, A1 errepidetik oso gertu dago. Herriak eskaintzen dituen aukerak eta dibertsitatea kontutan izanik, herri honek berezko xarma du, besteak …

Zaldibia

Txindoki mendiaren magalean dagoen landa herria da eta Donostiatik 33 minutura kokatzen da. Oinezko ibilaldi paregabeak egin daitezke Erdi Aroko galtzada erromanikoan zehar eta Auza Gaztelu eta Aralar mendilerrora besteak …

Mutiloa

Donostia hiritik 37 minutura dagoen landa herrixka bat da Mutiloa. Herri honetako baliabide ekonomikoa, Erdi Arotik gaur egun arte, meatzaritza jarduera izan da.

Zerain

Zerainek herri txikiaren xarma eta paraje ederrak ditu, Donostiatik 39 minutura dago eta Euskadiko bihotzean dago. Gipuzkoako herri honek bere arkitektura eta ohizko kultura berreskuratzeko ahalegin garrantzitsua egin du eta …

Itsaso

Itsaso eremu menditsu batean aurkitzen da, Izazpi mendiaren magalean eta paisaia ederra osatzen duten baserriz inguraturik.

Zegama

Donostia hiritik 38 minutura kokatzen da eta Aizkorri mendiaren magalean dago estrategikoki kokatua; aintzinan, Gipuzkoako edozein eskualdetan sartzeko bide bakarra zen. Zegama, aintzinatik pasatoki nabarmena gertatu zen Gipuzkoako edozein bailaratara …

Gaintza

Txindoki mendiko magalean dagoen nekazal giroko herri txikia da eta Donostiatik 30 minutura dago. Bere paisaien edertasunarengatik bereizten da: begira ezazu hemendik Euskadiko mendi ederrenetako bat bere osotasunean!

Segura

Gipuzkoan hoberen mantenduta dagoen almendra itxurako kaskoa duen Erdi Aroko hiribildua da Segura. A1 errepidetik 5 minutura dago eta Donostiatik 37 minutu behar dira bertara iristeko. Aizkorri eta Txindoki mendiak …

Legorreta

Donostia-San Sebastián-etik 25 minutura kokatuta dagoen herri txiki bat da Legorreta. Salbatore izeneko Parrokia, inguruetako ederrenetarikoa da: bere hormak, altuak eta harri landukoak dira; barnekaldean, aipatzekoa da Ezeizaren artelana; berau, …

Ataun

Gipuzkoako herririk luzeena izateaz gain, azalera handienetarikoa duena da. Mitologiaz beterik, Nafarroarekin eta Aralarko basoekin muga egiten du eta Ataungo Domoa deritzon fenomeno geologiko bat dago bertan.

Itsasondo

Donostiatik 26 minutura dagoen landa herri txiki bat da eta bi auzotan zatiturik dago. Aipatzekoa da duela urte gutxi arte izan zuen garrantzia meatzaritza sektorean, arbelaren ustiaketan hain zuzen ere.

Idiazabal

Aralar eta Aizkorri mendizerraren magalean kokaturik, herri honek Idiazabal gaztaren jatorri deiturari ematen dio izena. Donostiatik 30 minutura dago kokaturik.

Ormaiztegi

1350 biztanle inguru ditu herriak eta Zumalakarregi museoa, baserriak, San Andres Eliza eta bertan dagoen Gipuzkoako bataiarri zaharrenetariko bat ezagutzeko aukerak ditugu.

Olaberria

Olaberria “Goierriko balkoia” ezizenez ezagutzen dugu. Donostia-San Sebastián hiritik 32 minutura dagoen landa herria da eta Aizkorri-Aratz eta Aralar Parke Naturalen bista ederrak ikus daitezke bertatik.

Altzaga

Aralar Parke Naturaleko, Gipuzkoako mendi esanguratsuena den Txindokiko eta beste hainbat mendi tontorren bista paregabeak eskaintzen dituen landa eremuko herri txiki bat da eta Donostiatik 28 minutura bakarrik kokatzen da.

Arama

Goierriko erdigunean kokaturik Gipuzkoako herri txikienetarikoa da, 1,3 kilometro karratuko eremuarekin eta 200 biztanlerekin. Bere ondare arkitektonikoa ezagutzen duzu?

Beasain

Goierriko udalerri handiena da eta 14.000 biztanle inguru ditu. A1 errepidean bertan dago Donostiatik 28 minutura.

Ordizia

Ordizia Ertaroko hiribildu bat da, eta Donostiatik hain gertu egoteak, 30 minutu, derrigorrezkoa egiten du herria ezagutzea. Ezagutu bere azoka ezaguna, bere azoka gastronomikoak eta bere alde zaharreko arkitektura.

Gabiria

Landa eremuko herrixka bat da, Donostiatik 37 minutura dago eta Goierriko muino batean aurkitzen da. Esaerak honela dio: “Gabiri: toki guztietatik agiri”; kokatzen den lekuari esker, bista ezinhobeak eskaintzen ditu.

Categories: Herriak

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *