Herriak

Beasain

Xarma gehien duen ingurua, Igartzako auzoan kokatzen den Igartzako monumentu multzoa da; bertara, Oria ibaiaren gaineko XII. mendeko zubi batetik sartzen da (hemendik Txindoki mendiaren bista ezinhobeak ikusiko ditugu) eta hau gurutzatu ondoren Igartza Jauregia (XV. mendekoa) topatuko dugu, gaur egun kongresu eta ekitaldi jauregi bezala eraldatuta dagoena, XIII. mendeko burdinola, XIII. mendeko errota (oraindik martxan dagoena) eta XVII. mendeko tolarea (aintzinako taberna, denda, ostatua eta ospitalea), gaur egun Dolarea jatetxea eta hotela daudelarik bertan.

Beasaingo beste zenbait gune aipagarri: Loinazko San Martin eta Andra Mari Zeruratuaren elizak, San Martin enparantza; Astigarreta auzoan Trikuazti I eta II tumuloak eta Larrarteko trikuharria, San Gregorio ermita eta Tourseko San Martin eliza; Arriaran auzoan, San Pedro eliza eta Aratz Matxinbenta auzoan San Martin eliza.

Beasaingo informazio puntua

Igartzako monumentu multzoa

Ordutegia:
• Urria – Ekaina: larunbata eta igandea 11:00-14:00.
• Uztailak 1 – Irailak 15: asteazkenetik igandera 11:00-14:00 / 16:00-19:00
• Aste Santua, zubiak eta jaiegunak: 11:00-14:00 / 16:00-19:00
• Gainontzeko egunetan aurrez erreserba eginda.
Sarrera: 4€
Helbidea: Peategi z/g.
Telefonoa: 943 087 798 / 605 771 881
Posta elektronikoa: igartza@beasain.eus
Webgunea: www.igartza.eus

punto-de-informacion-baesain

antolatu zure bidaia

alojamenduak eta non jan

Salbatoreh! Jatetxea

Salbatoreh! hotelean kokaturik dago, Beasain herrian eta ohiko Euskal sukaldaritza eskaintzen du.

Salbatoreh! hotela ★

Salbatoreh! hotela izen bereko gune industrialean kokaturik dago, Beasaingo erdigunetik 3 kilometrora. Hotelak bezeroen erosotasuna bermatzen duten 14 logela ditu, besteak beste, doako wifi sarea, kable bidezko telebista, mahaia edota bainugelaz hornituak.

Xerbera Jatetxea

Beasain herrian dago Xerbera jatetxea eta eguneratutako sukaldaritza tradizionala eskaintzen du. Ogitartekoak, pintxoak, razioak etab. eskaintzen dira.

Kattalin erretegia

Beasain herrian kokatuta dagoen erretegia, kalitatezko eta erretegiko euskal sukaldaritza eskaintzen duena.Txuleta piperrekin eta labean erretako jakiak dira berezitasunak. Era guztietako bazkarietako aurrekontuak egiten dira.

Igartza hotela ★

Igartza hotela Beasaingo erdigunean kokaturik dago, gune komertzialetik 5 minutura eta Igartzako Gune Monumentaletik 5 minutura.

Artzai-Enea Jatetxea

XX. mendeko baserri bat, XXI. mendera egokituta, sukaldaritza berri, zaporetsu eta indartsu batetaz gozatzeko; baina batez ere, kalitatezko sukaldaritza bat gozatzeko.

Unanue Gozotegia

Pastel ezagunenen artean, Bonba eta Hostopila, Merlitona eta Errusiarra daude. Gozotegian tarta aukera handia aurkituko duzu, Idiazabalgo gazta tarta, Gipuzkoa tarta eta Pantxineta besteak beste.

Kikara Taberna-Jatetxea

Beasain herrian kokaturik dagoen jatetxe-taberna da Kikara. Landutako egile sukaldaritzako platerak eskaintzen dira. Etxeko berezitasunak eskaintzen dituzten menu bereziak jan ditzakezu asteburuetan.

Dolarea Jatetxea

Beasaingo Dolarea hotelean kokaturik dagoen jatetxea da, oinarri klasikoa duen egile sukaldaritza. Era guztietako ospakizunetarako, 200 pertsonentzako jantokia du.

Guregas Hotela ★★

AA1 errepidearekin bikain komunikatuta dagoen Beasain herrian kokatzen da. Hotela atsegin osoz apainduta eta bikain hornituak dauden 10 logelaz osaturik dago.

Guregas Jatetxea

Guregas hotelean dagoen jatetxea da, Guregas gasolindegiaren aldamenean. Pintxoak eta ogitartekoak eskaintzen dira eguneko 24 ordutan zehar.

Urkiola erretegia

Beasain herrian kokatuta dagoen erretegia, kalitatezko eta erretegiko euskal sukaldaritza eskaintzen duena.

Beasain-Autokarabanak parkina

Auzoan supermerkatua, harategia, arrandegia, okindegia, jatetxeak, tabernak eta umeentzako parkeak aurki daitezke. Bidegorria eta autobus geltokia gertu.

Dolarea Hotela ★★★★

XXI. mendeko eraikuntza berritzaileak eta Igartzako Monumentu Multzoa armonian nola elkartzen diren ikustea sinesgaitza da. Ingurunearekin erabat integraturik, Dolarea, Igartzako Monumentu Multzoa osatzen dutenen arteko beste eraikin bat da.

Mandubiko Benta Jatetxea

Etxeko euskal sukaldaritza eskaintzen duen jatetxea, Beasaingo Mandubiko mendatearen gainean kokatuta. Haragia, arkumea, potajeak eta babarrunak dira hemengo berezitasunak.

EZAGUTU EUSKADIKO LUR GARAIAK

goierriko Herriak

Olaberria

Olaberria “Goierriko balkoia” ezizenez ezagutzen dugu. Donostia-San Sebastián hiritik 32 minutura dagoen landa herria da eta Aizkorri-Aratz eta Aralar Parke Naturalen bista ederrak ikus daitezke bertatik.

Arama

Goierriko erdigunean kokaturik Gipuzkoako herri txikienetarikoa da, 1,3 kilometro karratuko eremuarekin eta 200 biztanlerekin. Bere ondare arkitektonikoa ezagutzen duzu?

Itsasondo

Donostiatik 26 minutura dagoen landa herri txiki bat da eta bi auzotan zatiturik dago. Aipatzekoa da duela urte gutxi arte izan zuen garrantzia meatzaritza sektorean, arbelaren ustiaketan hain zuzen ere.

Segura

Gipuzkoan hoberen mantenduta dagoen almendra itxurako kaskoa duen Erdi Aroko hiribildua da Segura. A1 errepidetik 5 minutura dago eta Donostiatik 37 minutu behar dira bertara iristeko. Aizkorri eta Txindoki mendiak …

Mutiloa

Donostia hiritik 37 minutura dagoen landa herrixka bat da Mutiloa. Herri honetako baliabide ekonomikoa, Erdi Arotik gaur egun arte, meatzaritza jarduera izan da.

Legorreta

Donostia-San Sebastián-etik 25 minutura kokatuta dagoen herri txiki bat da Legorreta. Salbatore izeneko Parrokia, inguruetako ederrenetarikoa da: bere hormak, altuak eta harri landukoak dira; barnekaldean, aipatzekoa da Ezeizaren artelana; berau, …

Itsaso

Itsaso eremu menditsu batean aurkitzen da, Izazpi mendiaren magalean eta paisaia ederra osatzen duten baserriz inguraturik.

Zaldibia

Txindoki mendiaren magalean dagoen landa herria da eta Donostiatik 33 minutura kokatzen da. Oinezko ibilaldi paregabeak egin daitezke Erdi Aroko galtzada erromanikoan zehar eta Auza Gaztelu eta Aralar mendilerrora besteak …

Ormaiztegi

1350 biztanle inguru ditu herriak eta Zumalakarregi museoa, baserriak, San Andres Eliza eta bertan dagoen Gipuzkoako bataiarri zaharrenetariko bat ezagutzeko aukerak ditugu.

Gabiria

Landa eremuko herrixka bat da, Donostiatik 37 minutura dago eta Goierriko muino batean aurkitzen da. Esaerak honela dio: “Gabiri: toki guztietatik agiri”; kokatzen den lekuari esker, bista ezinhobeak eskaintzen ditu.

Gaintza

Txindoki mendiko magalean dagoen nekazal giroko herri txikia da eta Donostiatik 30 minutura dago. Bere paisaien edertasunarengatik bereizten da: begira ezazu hemendik Euskadiko mendi ederrenetako bat bere osotasunean!

Ataun

Gipuzkoako herririk luzeena izateaz gain, azalera handienetarikoa duena da. Mitologiaz beterik, Nafarroarekin eta Aralarko basoekin muga egiten du eta Ataungo Domoa deritzon fenomeno geologiko bat dago bertan.

Beasain

Goierriko udalerri handiena da eta 14.000 biztanle inguru ditu. A1 errepidean bertan dago Donostiatik 28 minutura.

Lazkao

Lazkao herria landa eremu eder batean kokatzen da baina aldi berean, A1 errepidetik oso gertu dago. Herriak eskaintzen dituen aukerak eta dibertsitatea kontutan izanik, herri honek berezko xarma du, besteak …

Altzaga

Aralar Parke Naturaleko, Gipuzkoako mendi esanguratsuena den Txindokiko eta beste hainbat mendi tontorren bista paregabeak eskaintzen dituen landa eremuko herri txiki bat da eta Donostiatik 28 minutura bakarrik kokatzen da.

Ordizia

Ordizia Ertaroko hiribildu bat da, eta Donostiatik hain gertu egoteak, 30 minutu, derrigorrezkoa egiten du herria ezagutzea. Ezagutu bere azoka ezaguna, bere azoka gastronomikoak eta bere alde zaharreko arkitektura.

Idiazabal

Aralar eta Aizkorri mendizerraren magalean kokaturik, herri honek Idiazabal gaztaren jatorri deiturari ematen dio izena. Donostiatik 30 minutura dago kokaturik.

Zerain

Zerainek herri txikiaren xarma eta paraje ederrak ditu, Donostiatik 39 minutura dago eta Euskadiko bihotzean dago. Gipuzkoako herri honek bere arkitektura eta ohizko kultura berreskuratzeko ahalegin garrantzitsua egin du eta …

Zegama

Donostia hiritik 38 minutura kokatzen da eta Aizkorri mendiaren magalean dago estrategikoki kokatua; aintzinan, Gipuzkoako edozein eskualdetan sartzeko bide bakarra zen. Zegama, aintzinatik pasatoki nabarmena gertatu zen Gipuzkoako edozein bailaratara …

Categories: Herriak

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *