Ordizia

bertako sukaldaritza

Ordiziako azoka ezagunak eskaintzen dizkizun produktuen artean aukeratu zure osagarriak bertako sukaldari batek lagunduta.

Garaiko produktuak zapore ezin hobeak eta freskotasun berdingabea eskaintzen dute. Goierrin gure lurreko produktu eskaintza zabala duzu eskuragarri, gure baserrietan ekoiztuta eta behar den unean jasota eta ekoizlearen esku beretik jasoko dituzunak.

Menu osasungarri bat egiteko produktuak erosi ondoren, sukaldariak hauek sukaldatzen erakutsiko dizu dastatzen dituzun bitartean.

Euskal sukaldaritzan murgildu zaitez

Arratsaldean, gure iradokizuna d´Elikatuz bisitatzea da, elikadura eta gastronomiaren interpretazio zentroa. Ordiziako azoka eta Idiazabal gaztaren historia ezagutuko duzu. Zentro hau ume nahiz helduentzat zuzenduta dago eta euskal gastronomiaren zenbait alderdi erakusten ditu era grafiko eta interaktibo batean. Nahiago baduzu, Oianguren Parke publikora joan zaitezke eta bertatik ibilaldi erraz bat eginez Lazkaomendira gerturatu, Gipuzkoako irudi ederrenetako batez gozatuz.

nola iritsi?

BESTE EKINTZA BATZUK MIATU

goierrin

EZAGUTU EUSKADIKO LUR GARAIAK

Basque Highlands

Euskadiko Mendi Garaiena

Edurne Pasaban mendian hasi zeneko mendiarekin ausartzen zara? 14 zortzimilakoak munduan igo zituen lehenengo emakumeak Goierrin …

Aktibatu: familiartean abentura

Orientazioaren mundua ezagutu eta probatu nahi baduzu, zatoz Zegamara: orientazio ibilbide finkoak jarri dituzte zailtasun ezberdinarekin …

Categories: Gastronomia

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *