ZEGAMA-AIZKORRI MARATOIA

mendi lasterketak

Adituek diote Zegama-Aizkorri berezia dela, munduko mendi maratoi ezagun eta hobenetariko bat. Lokatza eta hotza dira bere funtsa. Kilian Jornet-ek, Rafa Nadal-ek Roland Garros-a bezain besteetan irabazi duen korrikalariak, bederatzi garaipen!, hauxe dio: “Zegama Zegama da, nire bihotzean daramadan lasterketa”

Oso teknikoa eta zailtasun handikoa, gaur egun mundu mailako lasterketagarrantzitsuenetarikoa da disziplina honetan. Honen erakusgarri, urtero bertaratzen diren mundu mailako korrikalariak eta kirolarien artean sortzen duen ikusmina. 2018ko mundu koparako puntuagarria izan zen eta 225 dortsal zozketatu ziren 10.000 eskaeren artean. Golden Trail Series zirkuitua osatzen duten 6 frogetako bat da, non munduko korrikalari onenak biltzen diren. Gainera, Espainiako Golden Trail National Series zirkuituko 5 frogetako bat da.

Zegama-Aizkorri maratoia Zegama herrian eta Aizkorri-Aratz Parke Naturalean ospatzen da 2002. urtez geroztik, Zegamako herrian irteera eta helmuga du eta herri guztia frogaren antolakuntzan murgiltzen da buru belarri. Asteburu horretan Zegaman eta Aizkorri-Aratz Parke Naturalean bizitzen den giroa ikaragarria da.

Ibilbidea mendi ertainekoa da eta Euskadiko lau tontor garaienak zapaltzen ditu (Aratz-Aizkorri-Aketegi) Aitxuri barne 1551 metrorekin, Euskadiko tontorrik garaiena!

Zegama herritik irten (296 metro) eta Otzaurtera igotzen da (652 metro) mendi bide eta sendatatik igarotzen den edertasun handiko ibilbide bat osatzeko. Pagadi, eremu harritsu eta alturako larretan egiten da korri.

KV Zegama-Aizkorri: kronometratutako froga Zegamako apeaderoa baina kilometro 1 lehenago dagoen bidegurutze batean hasten da eta Iraule-ko tontorrean amaitzen da. 3000m luze eta 1015m desnibel dituen ibilbidea da.

Fitxa teknikoa:
Data: ostirala 2019ko maiatzak 31
Irteera: 16:00etan, Zegaman
Kronometratutako tartea: Arriaundi, altuera 505m.
Meta: Iraule, altuera 1520m.
Luzera:
· Kronometratutako tartea: 3000m.
· Tarte neutralizatua: 2200m.
· Denera: 5200m.
Desnibela: 1015m (Arriaundi – Iraule)
Partehartzaileak: 250

Trackak jeitsi 

Ehunmilak Ultra-Trail: Beasainen du irteera eta helmuga, eta 168 km eta 11.000 metro desnibel positibo ditu. Gipuzkoako 30 herri igarotzen ditu, Aralar eta Aizkorri-Aratz parke Naturalak zeharkatuz. Ibilbideren %60 xenda da eta %33a pista. Frogaren gogortasunaz jabetu zaitezen, lehenengo korrikalariak ia 22 ordu behar ditu lasterketa osatzeko eta azkenak berriz, 48 ordu.

Goierriko 2 Haundiak: Beasainen du irteera eta helmuga honek ere eta bere ibilbideak 88 km eta 6.000 metro desnibel ditu (%70 xenda eta %25a, pista). Goierri eskualdea eta Euskadiko 2 tontorrik ospetsuenak zeharkatzen ditu: Txindoki eta Aizkorri. Lehenengo korrikalariak 10 ordu behar izaten ditu lasterketa osatzeko eta azkenak berriz, 22 ordu.

Marimurumendi maratoiak korrikalari guztiak hartzen ditu: ultratrailaren asteburuan mendi maratoi bat ospatzen da 42,195 km eta 2.300 metro desnibel positiborekin, Beasain inguruko xenda eta mendiak gurutzatuz.

Bertan Mari bizi da, Goierriko mitologiari bizia ematen dion pertsonaia. Mitologia, kirola eta natura biltzen ditu mmm maratoiak!

nola iritsi?

BESTE EKINTZA BATZUK MIATU

goierrin

BESTE EKINTZA BATZUK MIATU

goierrin

Gastronomía

NATURALA ETA HARRIGARRIA BERE Gastronomia bezala Goierrin aurkituko dituzun produktuen aurrerapen bat emango dizugu: Idiazabal gazta, sagardoa, Beasaingo odolkia, Zaldibiako mondejua, txakolia eta bertako artisau gozogintza. Prestatu zure bidaia + 0 urte Ordiziako azoka + 0 sasoiko barazki mota 0 azoka gastronomiko 0 sagardotegi OTORDU …

Kultura

KULTURAZ BETERIKO HARANA Kultura Historiaurreko gizonak, izaki mitologikoak, errege eta printzeak, gaizkile eta merkatariak, bidaiari eta erromesak pasa dira Goierritik historian zehar. Europa eta Gaztelako bidegurutzean estrategikoki kokaturik egoteak, Goierrin, kulturaz eta …

Kirola

bere osotasunean kirola Goierrin lehia arnasten da....kirola eta erronka. Mundu osoan ezagunak diren frogak gure parajeak zeharkatzen dituzte. Antolatu zure bidaia + 0 tontor baina gehiago eskalatzeko 0 den maratoi bat Mundu osoan erreferente + 0 Mendian korri egiteko ibilbide baino gehiago + 0 kilometrotik gora …

Antolatu zure bidaia

PRESTATU ZURE bidaia Zure familiarekin, bikotearekin, lagunekin edo bakarrik zatoz? Goierrin mota askotako bisitariak ditugu baina denak ados daude gauza batean: hemen bakarrik aurkitu daitekeen zerbaiten bila datoz. Mendi ibilbide, historia eta mitologiarekin erlazioa …

Natura

HARTU ARNASA Natura Historia eta kultura berdez inguraturik, landa eremu, gune naturalak eta mendia maite dutenentzat. Goierri eskualdea bi Parke Natural dituen eskualde bakarra da Euskadin. Hemen Euskadiren irudi bitxia aurkituko duzu …

EZAGUTU EUSKADIKO LUR GARAIAK

basque highlands

Bolo jolasa

Bolo jolasa Goierrin oso errotua dagoen ohitura da eta bertan ezagutu eta gozatzeko aukera izango duzu. …

BTT Bideak

La tradición del juego de los bolos está muy extendida en todo el País Vasco, aunque …

Bidegorriak

Haranetako herriak bidegorri sare batez elkarturik daude. Baita ere pedalei emanez igo zaitezke mendietan barneratzen diren …

Ibur Hipika

Ibur hipika klubak maila ezberdinetako kurtsoak eskaintzen ditu, irteerak antolatzen ditu, galopa azterketak, gymkhanas...

Hasiberrientzako senderimoa

Ibilbide zirkular hau egiteko gomendioa Gaintzatik irtetea da Txindokiko bista eder batzuk ikusi eta herritik buelta …

Aizkorrira igoera

Euskal Herriko tontor ospetsuena ezagutu ezazu: Aizkorri. Igotzeko San Adrian kobaren azpian dagoen parkingetik hastea gomendatzen …

Eskalada

Goierrin hainbat leku daude, Ataungo eremuetan kirol eskalada egiteko haitz egokiekin. Badira kirol eskalada egiteko erabat …

Olaberria – Idiazabal

Ibilbide hau Olaberria eta Idiazabal artean dauden baserri guztien ondotik pasatzen da. Olaberria Goierriko balkoia bezala …

GR-283 ibilbidea ezagutzen duzu?

Egundoko konbinazioaz gozatzeko ibilbide zirkularra da: mendia eta Idiazabal gazta. Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa garapen …

Trail Estazioa

Euskaldunok mendiarekiko zaletasun haundia dugu eta Goierrin 2 lasterketa ditugu mundu mailan erreferente: Zegama-Aizkorri maratoia eta …

Categories: Kirola

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *