Encuentre todo
en las Basque Highlands

Jatetxeak

Zeraingo Ostatua Jatetxea

1711. urtean Udaletxearekin batera ireki zen Ostatu hau. Garai horretako kartzela gaur egun oraindik bisita liteke. Euskal sukaldaritza tradizionala gaurkora egokitzen jakin dute. Karta zabala eskaintzen dute bertako produktuekin.

Non jan

Olagi Sagardotegia

Altzagan kokaturik dagoen sagardotegia da eta urte osoan zehar sagardotegi menua nahiz sagardoa eskaintzen dute.

Herriak

Idiazabal

Aralar eta Aizkorri mendizerraren magalean kokaturik, herri honek Idiazabal gaztaren jatorri deiturari ematen dio izena. Donostiatik 30 minutura dago kokaturik.

Kirola

Zegama-Aizkorri Maratoia

Goierrin kirola eta natura nahastu egiten dira. Bere izena mundu mailan garrantzia duten frogetan entzuten da: Zegama-Aizkorri maratoia, mundu koparako puntuagarria…

Natura

Aktibatu: familiartean abentura

Orientazioaren mundua ezagutu eta probatu nahi baduzu, zatoz Zegamara: orientazio ibilbide finkoak jarri dituzte zailtasun ezberdinarekin eta edonork egiteko pentsatuta. Guztiak Anduetza Parketxean hasi eta bukatzen dira eta bertan mapak har ditzakezu.

Alojamenduak

Petit Goierri Pentsioak ★★

130 urteko historia gordetzen dituzte pareta hauek eta hemendik aurrera beste bat idatziko dute, eraberritutako pentsio honetan.

Alojamenduak

Alai Hotela ★

Hotela leku lasaiean dago, isiltasuna da nagusi eta goizez txorien kantak entzuten dira.

Gourmet Dendak

Ugalde

Ordizian kokaturik dagoen ardotegia; ardo beltz, gorri eta txuria, sagardoak, txakoliak, likoreak, etab. eskaintza zabala aurki dezakegu bertan.

Herriak

Arama

Goierriko erdigunean kokaturik Gipuzkoako herri txikienetarikoa da, 1,3 kilometro karratuko eremuarekin eta 200 biztanlerekin.
Bere ondare arkitektonikoa ezagutzen duzu?

Alojamenduak

Beko Errota apartamentu turistikoak

Gabiriako igoeran eta Ormaiztegiren aldamenean, Beko Errota apartamentuak kokatzen dira. Apartamentu multzo hau, egurrezko 5 etxez osaturik dago eta guztien artean 9 apartamentu osatzen dira, 2 gela, komuna, sukaldea eta jantokiz osaturik.

Herriak

Beasain

Goierriko udalerri handiena da eta 14.000 biztanle inguru ditu. A1 errepidean bertan dago Donostiatik 28 minutura.

Kirola

Trail Estazioa

Euskaldunok mendiarekiko zaletasun haundia dugu eta Goierrin 2 lasterketa ditugu mundu mailan erreferente: Zegama-Aizkorri maratoia eta Ehunmilak Ultra-Trail (asteburu berean g2h trail eta mmm maratoia ospatzen dira).

Gastronomia

Goierri Gastronomika

Goierri Gastronomika, Goierriko gastronomia kluba da, baratzetik mahairarte doan balio katea.

Herriak

Lazkao

Lazkao herria landa eremu eder batean kokatzen da baina aldi berean, A1 errepidetik oso gertu dago. Herriak eskaintzen dituen aukerak eta dibertsitatea kontutan izanik, herri honek berezko xarma du, besteak beste Aralarreko mendizerraren magalean dagoelako kokaturik.

Kirola

Eskalada

Goierrin hainbat leku daude, Ataungo eremuetan kirol eskalada egiteko haitz egokiekin. Badira kirol eskalada egiteko erabat ekipaturik dauden hainbat eskola. Guztira zailtasun mota guztiko 250 bide inguru daude irekita.

Kultura

paisaia kulturala: zerain

Burdina eta ikatzaren ustiapenak Zeraingo paisaia nabarmendu dute. Landa guneko giroa mantentzen jakin duen herri bat izan da.

Alojamenduak

Beasain-Autokarabanak parkina

Auzoan supermerkatua, harategia, arrandegia, okindegia, jatetxeak, tabernak eta umeentzako parkeak aurki daitezke. Bidegorria eta autobus geltokia gertu.

Ekoizleak

Baztarrika Gaztandegia

Idiazal gazta nola egiten den ikusi dezakegun gaztandegi tradizionala, artzaiaren laguntzarekin eta bideo didaktikoen laguntzarekin.

Erretegiak

Urkiola erretegia

Beasain herrian kokatuta dagoen erretegia, kalitatezko eta erretegiko euskal sukaldaritza eskaintzen duena.

Kultura

Monumentu Multzoa: Igartza

Igartzako Jaunak Erdi Aroko familia boteretsua izan zen eta Oria ibaiaren aldamenean, Beasainen, egur eta harriz eraiki zuten beraien jauregia.

Alojamenduak

Oiharte Nekazalturismoa

XVIII. mendeko baserriaren arima eta xarma dario Oiharteri, eta gaur egungo erosotasun guztiak ditu, 2.002an eraberritu zutenetik. Natura maite dutenek eta Euskal Herriko txokorik ederrenetakoan lasaitasuna bilatzen dutenek etxeko giro epela aurkituko dute Oiharten.