Encuentre todo
en las Basque Highlands

mapa-descargas-goierri-guipuzcoa
Zer da Goierri

Material jaitsiera

Zure egunak Goierrik guztiz aprobetxatzeko materiala eta gidak jartzen ditugu zure eskura.

Jatetxeak

Xerbera Jatetxea

Beasain herrian dago Xerbera jatetxea eta eguneratutako sukaldaritza tradizionala eskaintzen du. Ogitartekoak, pintxoak, razioak etab. eskaintzen dira.

Gida zerbitzuak

Aldabe

Zerain herrian kokaturik dagoen gida zerbitzua; gazta eta sagardoaren arteko loturak ezagutuko ditugu herri honetan. Era guztietako zerbitzuak eta bisitak eskaintzen dira.

Senderismoa

Lizarrusti-Lareo

Aralar Parke Naturalean barneratu zaitez ibilbide erraz eta klasiko bat eginez. Baso eder bat igaroko duzu mendi artean kokaturik dagoen urtegi batera iristeko.

Non jan

Aulia Sagardotegia

Legorretan kokaturik dagoen sagardotegia da eta abendutik maiatza bukaera arte irekita dago.

Ekoizleak

Iztueta Baserria

Iztueta Azpikoa Baserrian belaunalditako esperientzia dugu esne behiekin lan egiten. Tradizioa eta teknologia uztartuz modu jasangarrian lan egiten dugu.

Erretegiak

Kattalin erretegia

Beasain herrian kokatuta dagoen erretegia, kalitatezko eta erretegiko euskal sukaldaritza eskaintzen duena.Txuleta piperrekin eta labean erretako jakiak dira berezitasunak. Era guztietako bazkarietako aurrekontuak egiten dira.

Alojamenduak

Harizti Erdi Aterpetxea

44 plaza ditu ohe anitzeko logelatan. Urte osoan zehar aisialdiari loturiko hainbat ekintza egiteko aukera eskaintzen du.

Alojamenduak

Igartza hotela ★

Igartza hotela Beasaingo erdigunean kokaturik dago, gune komertzialetik 5 minutura eta Igartzako Gune Monumentaletik 5 minutura.

Gourmet Dendak

Kixkurgune Denda

Goizane agroaldean dagoen gourmet denda dugu. Bertan inguruko nahiz Euskal Herriko ekoizleen produktuak aurki ditzakegu.

Alojamenduak

Guregas Hotela ★★

AA1 errepidearekin bikain komunikatuta dagoen Beasain herrian kokatzen da. Hotela atsegin osoz apainduta eta bikain hornituak dauden 10 logelaz osaturik dago.

Jatetxeak

Ostatu Mutiloa Jatetxea

Mutiloako plazan kokaturik dagoen jatetxe honek, sukaldaritza gazte eta berritzailea eskaintzen du. Betiko sukaldaritzari buelta bat ematen dio.

Erretegiak

Oteñe erretegia

Gaintzatik kilometro batera kokaturik dago Oteñe erretegia. Euskal sukaldaritza tradizionala eta parrilla sukaldaritza eskaintzen ditu. Arkume eta txerrikume errean du berezitasuna aldez aurretik eskatuta.

Alojamenduak

Salbatoreh! hotela ★

Salbatoreh! hotela izen bereko gune industrialean kokaturik dago, Beasaingo erdigunetik 3 kilometrora. Hotelak bezeroen erosotasuna bermatzen duten 14 logela ditu, besteak beste, doako wifi sarea, kable bidezko telebista, mahaia edota bainugelaz hornituak.

Alojamenduak

Zegama Pentsioak ★★

Zegamako plazan eta Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren magalean kokaturik dago eta 9 gela eta jatetxea dauzka Zegama pentsioak.

Natura

Euskadiko Mendi Garaiena

Edurne Pasaban mendian hasi zeneko mendiarekin ausartzen zara? 14 zortzimilakoak munduan igo zituen lehenengo emakumeak Goierrin eman zituen bere lehen pausoak. Aizkorrik eta baita Txindokik ere, aire garbi, natura berri eta harrera goxoa eskaintzen dute eta horregatik aukeratzen du ohiko entrenamendu leku bezala.

Kirola

Bidegorriak

Haranetako herriak bidegorri sare batez elkarturik daude. Baita ere pedalei emanez igo zaitezke mendietan barneratzen diren bideetatik. Goierrin txirrindularitza munduan dagoen afizioak harritu egingo zaitu!

Jatetxeak

Imaz Jatetxea

Segurako Imaz hotelean kokaturik dagoen jatetxea da, Euskal sukaldaritza tradizionala eskaintzen dute, etxeko postreak izanik beraien berezitasunik nagusiena. Asteburuko menuak eta karta ere eskaintzen dira; taldeentzako bazkariak eta menuak ere eskaintzen dira.

Kirola

Zegama-Aizkorri Maratoia

Goierrin kirola eta natura nahastu egiten dira. Bere izena mundu mailan garrantzia duten frogetan entzuten da: Zegama-Aizkorri maratoia, mundu koparako puntuagarria…

Herriak

Lazkao

Lazkao herria landa eremu eder batean kokatzen da baina aldi berean, A1 errepidetik oso gertu dago. Herriak eskaintzen dituen aukerak eta dibertsitatea kontutan izanik, herri honek berezko xarma du, besteak beste Aralarreko mendizerraren magalean dagoelako kokaturik.