Nekazalturismoa

Tellerine

Aizkorri Parke Naturalean kokaturiko 1.792. urteko baserria, bere antzinako itxuran eraberritua harriz eta egurrez. Zerain Parke Kulturalaren barnean sartuta dago. Sei logela, bainugela osoekin; hiru egongela, horietako bi beheko suarekin. Sukalderako aukera du eta leku lasai eta menditsuan kokatua dago. Xendezaleentzako toki paregabea da eta 2, 5 edo 7 orduko ibilbideak egiteko toki zoragarria aurkituko duzu. 12-16 lagunen taldeentzako ibilbideak egitea doan eskaintzen du bertako jabeak.
Informazio gehiago: terraza, larre eremua eta parrilla.

Lizentzia zenbakia (signatura): KSS00089
Herria: Zerain
GPS: 43.018472,-2.301486
Salneurriak: Banakakoa: 37€ / Bikoitza: 46’2€
Tel: 943 58 20 31
Webgunea: www.nekatur.net/tellerine

Erreserbatu orain

Euskal Herria ezagutzeko

nekazalturismo eta landetxeak

Tellerine Nekazalturismoa

Aizkorri Parke Naturalean kokaturiko 1.792. urteko baserria, bere antzinako itxuran eraberritua harriz eta egurrez.

Lazkao Etxe Nekazalturismoa

Eraberritutako baserri eder bat, Aralarreko Parke Natural erdian kokatua, eta arrantzarako oso egokiak diren ibaiez inguratuta. Sei logela bikoitz ditu bainugelekin eta 4 lagunentzat apartamendu bat.

Ondarre Nekazalturismoa

Erabat berritutakoa eta XVI. mendean harriz, adreiluz eta egurrez eraikitako baserria da. Oria ibaiaren bazterrean kokaturik, izugarrizko bistak ditu Aizkorri mendira, Segurako kasko zaharrera eta Oriako bailarara.

Irizar-Azpikoa Nekazalturismoa

5 gela dituen eta landa eremuan kokaturik dagoen baserria da, zenbait baserriz eta Txindoki mendiko bista ezin hobeaz inguraturik. Euskal landa eremua eta bizimodua ezagutzeko modu aparta.

Aldarreta Nekazalturismoa

Eraberritutako 500 urte baino gehiago dituen baserria. Naturan murgildurik eta Aralar eta Aizkorri-Aratz Parke Naturalen artean kokaturik, oporraldirako leku lasaia da.

Liernigarakoa Landetxea

Lierni auzoan (Mutiloa) kokaturiko landetxea. Aizkorri eta Aralar Parke Naturaletaz inguraturik, 10 kilometrotako erradioan, Erdi Aroko herriak, museo etnografikoa, Ordiziako azoka, etab. aurki daitezke.

Olagi Nekazalturismoa

4 gela bikoitz telebista, berogailu eta komunarekin eskaintzen ditu Olagi nekazalturismoak.

Bartzelona Landetxea

Bartzelona landetxeak bost logela ditu eta horietako logela bat ezinduentzako egokitua dago.

Arrieta Haundi Nekazalturismoa

Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren magalean, xendazaletasuna, mountain bike, eskalada, etab. praktikatzeko leku egokia da; bere kokagunearengatik gainera bailara eta Euskal Herriko mendi altuenen bistaz gozatu ahal izango duzu: Aizkorri, Aketegi, Aratz...

Borda Nekazalturismoa

Olaberria herrian, Goierriko eskualdean eta naturaz inguraturiko baserria. Lazkaotik km. batera eta A1etik 5 minututara. Aralarreko Parke Naturaletik gertu, Txindokitik 10 minutura eta Donostiatik 20 minututara.

Oiharte Nekazalturismoa

XVIII. mendeko baserriaren arima eta xarma dario Oiharteri, eta gaur egungo erosotasun guztiak ditu, 2.002an eraberritu zutenetik. Natura maite dutenek eta Euskal Herriko txokorik ederrenetakoan lasaitasuna bilatzen dutenek etxeko giro …

Lizargarate Nekazalturismoa

Eraikuntza berriko baserria da eta Lazkaoko Lazkaomendi auzoan kokaturik dago. Bost logela bikoitz bainugelarekin eta banakako bat bainugelarekin, telebista eta Wifi-arekin ditu. Egongela-jangela bat bezeroentzat, telebista eta beheko suarekin. Lorategia …