Hotela

Salbatoreh!

Salbatoreh! hotela izen bereko gune industrialean kokaturik dago, Beasaingo erdigunetik 3 kilometrora. Hotelak bezeroen erosotasuna bermatzen duten 14 logela ditu, besteak beste, doako wifi sarea, kable bidezko telebista, mahaia edota bainugelaz hornituak.

Gelak girotzeko barnealdea eta kanpoaldea uztartzen saiatu dira, ingurunean ohikoak diren natur elementuak erabiliz atmosfera lasai eta erlajatu bat sortzea lortu dute. Gosari kontinentala logelaren prezioan sartuta dago.

Eskualdean arrakasta handia duen Salbatoreh! jatetxean, hotelak eguneko menuak, plater konbinatuak, ogitartekoak eta pintxoak eskaintzen ditu.

Aparkaleku handi batek osatzen du hoteleko zerbitzu eskaintza zabala.
Hoteleko ohiko bezeroak enpresa munduarekin harremana duten jendea dira. Ingurunea paregabea da oinez ibiltzeko, bai mendian eta bai zelaietan. Donostia eta bere hondartza ikusgarriak 40 minutura kokatzen dira eta Bilbo 90 km-tara.

Lizentzia zenbakia: HSS00600
Herria: Beasain
GPS: 43.049757,-2.229828
Salneurriak: Banakakoa: 45 / Bikoitza 75
Tel: 943 88 83 07
E-mail: salbatore@salbatorehotela.com
Webgunea: www.salbatorehotela.com

no lo egin

GOIERRIN

Castillo Hotela ★★

Gela guztiak komuna, haize egokitua, telefonoa, telebista eta minibar-ez hornituak daude. Bi jantoki dituzte, bata 220 pertsonentzat gehienez eta bestea 55 pertsonentzat, era guztietako ospakizun pribatuak (ezteiak, jaunartzeak,...) nahiz profesionalak …

Alai Hotela ★

Hotela leku lasaiean dago, isiltasuna da nagusi eta goizez txorien kantak entzuten dira.

Igartza hotela ★

Igartza hotela Beasaingo erdigunean kokaturik dago, gune komertzialetik 5 minutura eta Igartzako Gune Monumentaletik 5 minutura.

Imaz Hotela ★★

Hotel Restaurante Imaz con 9 habitaciones, inaugurado en enero de 2016, está ubicado en la villa medieval de Segura, una de las localidades que mejor han mantenido la esencia de …

Salbatoreh! hotela ★

Salbatoreh! hotela izen bereko gune industrialean kokaturik dago, Beasaingo erdigunetik 3 kilometrora. Hotelak bezeroen erosotasuna bermatzen duten 14 logela ditu, besteak beste, doako wifi sarea, kable bidezko telebista, mahaia edota …

Dolarea Hotela ★★★★

XXI. mendeko eraikuntza berritzaileak eta Igartzako Monumentu Multzoa armonian nola elkartzen diren ikustea sinesgaitza da. Ingurunearekin erabat integraturik, Dolarea, Igartzako Monumentu Multzoa osatzen dutenen arteko beste eraikin bat da.

Guregas Hotela ★★

AA1 errepidearekin bikain komunikatuta dagoen Beasain herrian kokatzen da. Hotela atsegin osoz apainduta eta bikain hornituak dauden 10 logelaz osaturik dago.