Pentsioak

Petit Goierri

2018ko otsailean eraberritutako eraikuntza batean kokaturik dago. 130 urteko historia gordetzen dituzte pareta hauek eta hemendik aurrera beste bat idatziko dute, eraberritutako pentsio honetan.

Petit Goierri pentsioan 11 gela daude, banakakoak, bikoitzak, familiarrak eta ezindu fisikoentzat prestatuak, guztiak ere edredoi nordiko eta koltxoi biskoelastikoz horniturik. Almoada karta ere badago. Gela bakoitzak dekorazio ezberdin bat du baina guztiak ere natura eta eskualdean giroturik daude.
Toallak eta garbiketa egunero egiten dira. 24 orduetan sarrera sistema elektronikoa, maletak uzteko gela, abiadura handiko WiFi-a, berogailua eta bideo bidezkoa zaintza.
Sarrerako jantokian kafea, tea eta ura eskuragarri daude eguneko 24 orduetan eta bezeroen erabilerarako gune eder bat dago lurzoruko berogailuz horniturik non irakurri, deskantsatu edo telebista ikus daitekeen.
Gosaria beti prezioaren barne dago. Buffet kontinental eder bat dute eskuragarri kafea, tea (teinarekin edo gabe), laranja zuku naturala, esnea, kolakaoa, zerealak, tostadak, croissantak, napolitanak, jogurtak, gazta, saltxitxoia, sasoiko fruta, gurina, mermeladak eta sasoiko produkturen bat.

Ormaiztegiko erdigunean kokaturik dago, Udaletxea, eliza eta Zumalakarregi museoaren aldamenean. Taberna, jatetxe eta denda guneen aldamenean.
Bi parke naturalez inguraturik, Aralar eta Aizkorri-Aratz, mendiko turismoaz gozatzeko leku aproposa.

Euskadi guztia ezagutzeko puntu aproposa da. Donostiatik 40 minutura, Vitoria-Gasteiz eta Iruñatik 50 minutura eta Bilbotik ordubetera gaude.

Lizentzia zenbakia: HSS00800
Herria: Ormaiztegi
GPS: 43.0433, -2.2531
Salneurriak: Banakakoa: 40 € / Bikoitza: 65 €
Plaza kopurua: 20
Tel: 657 799 068
E-mail: info@petithotelgoierri.com
Webgunea: www.petithotelgoierri.com

goierrin

beste pentsioak

Itxune Pentsioak ★★

Itxune pentsioak 5 banakako gela, 11 bikoitz eta familiarako gela bat ditu (4 ohe eta komun bat). Ormaiztegiko herri lasaian kokaturik, jatetxea eta doako parkingak ditu.

Zegama Pentsioak ★★

Zegamako plazan eta Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren magalean kokaturik dago eta 9 gela eta jatetxea dauzka Zegama pentsioak.

Petit Goierri Pentsioak ★★

130 urteko historia gordetzen dituzte pareta hauek eta hemendik aurrera beste bat idatziko dute, eraberritutako pentsio honetan.