Hotela

Dolarea

XXI. mendeko eraikuntza berritzaileak eta Igartzako Monumentu Multzoa armonian nola elkartzen diren ikustea sinesgaitza da. Ingurunearekin erabat integraturik, Dolarea, Igartzako Monumentu Multzoa osatzen dutenen arteko beste eraikin bat da.

Hotelaren eraikuntza, bere nortasun eta kanpo itxura mantentzen dituen XVII. mendeko benetako baserri bat da.

Hotelaren sarrera igarotzean, erabat berritutako barrualdea ikusiko dugu. Kanpoan ikusten denarekin alderatuz, barruko espazioak berritzaileak eta funtzionalak dira, garai bateko egituraren oroitzapenekin.

Hotela ekipamendu guztiez hornituriko 20 gelaz osaturik dago, eta bere mailako edozein hotelek eskaintzen dituen zerbitzu guztiekin.
Taberna eta jatetxea du, bezeroak bertatik mugitzeko beharrik izan ez dezan.

Lizentzia zenbakia: HSS00718
Herria: Beasain
GPS: 43.047793, -2.208263
Salneurriak: Banakakoa: 110€/ Bikoitza: 145€
Tel: 943 88 98 88
E-mail: info@dolareahotela.com
Webgunea: www.hoteldolarea.com