Nekazalturismoa

Borda

Olaberria herrian, Goierriko eskualdean eta naturaz inguraturiko baserria. Lazkaotik km. batera eta A1etik 5 minututara. Aralarreko Parke Naturaletik gertu, Txindokitik 10 minutura eta Donostiatik 20 minututara. 3 km-tara zaldiz ibiltzeko aukera dago eta herrian bertan karting zirkuitu bat dago.

Egurrezko egitura mantenduz eraberritutako baserria da eta altzairu zahar eta epelekin apaindua. Komuna eta telebista duten 5 logela bikoitz eta bezeroen erabilerako ekipaturiko sukaldea du etxeak.
Bertako ganaduaren haragi salmenta zuzena.
Abuztuan lehenengo bi asteetako salneurriak, gela banakoak 44€ eta bikoitzak 55€ dira.

Lizentzia zenbakia (signatura): KSS00076
Herria: Olaberria
GPS: 43.023071,-2.198776
Salneurriak: Behe denboraldian.: 44€ / Goi denboraldian: 49’5€
Tel: 943 16 06 81
E-mail: info@borda.eus
Web: www.borda.eus

Reserva ahora

Euskal Herria ezagutzeko

landetxea eta nekazalturismoa

Arrieta Haundi Nekazalturismoa

Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren magalean, xendazaletasuna, mountain bike, eskalada, etab. praktikatzeko leku egokia da; bere kokagunearengatik gainera bailara eta Euskal Herriko mendi altuenen bistaz gozatu ahal izango duzu: Aizkorri, Aketegi, Aratz...

Lizargarate Nekazalturismoa

Eraikuntza berriko baserria da eta Lazkaoko Lazkaomendi auzoan kokaturik dago. Bost logela bikoitz bainugelarekin eta banakako bat bainugelarekin, telebista eta Wifi-arekin ditu. Egongela-jangela bat bezeroentzat, telebista eta beheko suarekin. Lorategia …

Lazkao Etxe Nekazalturismoa

Eraberritutako baserri eder bat, Aralarreko Parke Natural erdian kokatua, eta arrantzarako oso egokiak diren ibaiez inguratuta. Sei logela bikoitz ditu bainugelekin eta 4 lagunentzat apartamendu bat.

Oiharte Nekazalturismoa

XVIII. mendeko baserriaren arima eta xarma dario Oiharteri, eta gaur egungo erosotasun guztiak ditu, 2.002an eraberritu zutenetik. Natura maite dutenek eta Euskal Herriko txokorik ederrenetakoan lasaitasuna bilatzen dutenek etxeko giro …

Tellerine Nekazalturismoa

Aizkorri Parke Naturalean kokaturiko 1.792. urteko baserria, bere antzinako itxuran eraberritua harriz eta egurrez.

Aldarreta Nekazalturismoa

Eraberritutako 500 urte baino gehiago dituen baserria. Naturan murgildurik eta Aralar eta Aizkorri-Aratz Parke Naturalen artean kokaturik, oporraldirako leku lasaia da.

Irizar-Azpikoa Nekazalturismoa

5 gela dituen eta landa eremuan kokaturik dagoen baserria da, zenbait baserriz eta Txindoki mendiko bista ezin hobeaz inguraturik. Euskal landa eremua eta bizimodua ezagutzeko modu aparta.

Borda Nekazalturismoa

Olaberria herrian, Goierriko eskualdean eta naturaz inguraturiko baserria. Lazkaotik km. batera eta A1etik 5 minututara. Aralarreko Parke Naturaletik gertu, Txindokitik 10 minutura eta Donostiatik 20 minututara.

Olagi Nekazalturismoa

4 gela bikoitz telebista, berogailu eta komunarekin eskaintzen ditu Olagi nekazalturismoak.

Bartzelona Landetxea

Bartzelona landetxeak bost logela ditu eta horietako logela bat ezinduentzako egokitua dago.

Liernigarakoa Landetxea

Lierni auzoan (Mutiloa) kokaturiko landetxea. Aizkorri eta Aralar Parke Naturaletaz inguraturik, 10 kilometrotako erradioan, Erdi Aroko herriak, museo etnografikoa, Ordiziako azoka, etab. aurki daitezke.

Ondarre Nekazalturismoa

Erabat berritutakoa eta XVI. mendean harriz, adreiluz eta egurrez eraikitako baserria da. Oria ibaiaren bazterrean kokaturik, izugarrizko bistak ditu Aizkorri mendira, Segurako kasko zaharrera eta Oriako bailarara.