Apartament Turistikoak

Beko Errota

Gabiriako igoeran eta Ormaiztegiren aldamenean, Beko Errota apartamentuak kokatzen dira. Apartamentu multzo hau, egurrezko 5 etxez osaturik dago eta guztien artean 9 apartamentu osatzen dira, 2 gela, komuna, sukaldea eta jantokiz osaturik.

Apartamentuetako bat, ezintasun fisikoak dituzten pertsonentzat egokituta dago. Apartamentu bakoitzean 4 pertsona eta ohe gehigarriak sartzen dira (galdetu kasu bakoitzean).

Apartamentu guztiak naturaz gozatzeko terraza bat dute. Bezeroentzat parrillak ere eskuragarri daude. Aparkamendua eta wifia doan. Apartamentu multzoa, Madril-Irun A1 errepidetik 5 minutura dago. Apartamentu bat nahiz multzo guztia aloka daiteke; apartamentu bakoitzak 80€/eguneko balioa du eta gutxienez bi gau hartu behar dira.

Lizentzia zenbakia: TS00043
Herria: Gabiria
GPS: 43.038805, -2.273967
Salneurriak: 80€ apartamentu eta eguneko
Tel: 639 238 889
E-mail: info@bekoerrota.eus
Webgunea: www.bekoerrota.eus

beste batzuk

alojamenduak

Arrieta Haundi Nekazalturismoa

Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren magalean, xendazaletasuna, mountain bike, eskalada, etab. praktikatzeko leku egokia da; bere kokagunearengatik gainera bailara eta Euskal Herriko mendi altuenen bistaz gozatu ahal izango duzu: Aizkorri, Aketegi, Aratz...

Olagi Nekazalturismoa

4 gela bikoitz telebista, berogailu eta komunarekin eskaintzen ditu Olagi nekazalturismoak.

Prestatu zure bisita

Goierrin aukera zabala duzu atsedena hartzeko. Gure alojamenduak maila ezberdinetan sailkatu ditugu, bakoitza nolakoa den azalduz eta bere informazioa eta kontaktua azalduz, zuk aukeratu dezazun non lo egin: herri-gune batean …

Castillo Hotela ★★

Gela guztiak komuna, haize egokitua, telefonoa, telebista eta minibar-ez hornituak daude. Bi jantoki dituzte, bata 220 pertsonentzat gehienez eta bestea 55 pertsonentzat, era guztietako ospakizun pribatuak (ezteiak, jaunartzeak,...) nahiz profesionalak …

Borda Nekazalturismoa

Olaberria herrian, Goierriko eskualdean eta naturaz inguraturiko baserria. Lazkaotik km. batera eta A1etik 5 minututara. Aralarreko Parke Naturaletik gertu, Txindokitik 10 minutura eta Donostiatik 20 minututara.

Igartza hotela ★

Igartza hotela Beasaingo erdigunean kokaturik dago, gune komertzialetik 5 minutura eta Igartzako Gune Monumentaletik 5 minutura.

Itxune Pentsioak ★★

Itxune pentsioak 5 banakako gela, 11 bikoitz eta familiarako gela bat ditu (4 ohe eta komun bat). Ormaiztegiko herri lasaian kokaturik, jatetxea eta doako parkingak ditu.

Dolarea Hotela ★★★★

XXI. mendeko eraikuntza berritzaileak eta Igartzako Monumentu Multzoa armonian nola elkartzen diren ikustea sinesgaitza da. Ingurunearekin erabat integraturik, Dolarea, Igartzako Monumentu Multzoa osatzen dutenen arteko beste eraikin bat da.

Alai Hotela ★

Hotela leku lasaiean dago, isiltasuna da nagusi eta goizez txorien kantak entzuten dira.

Lazkao Etxe Nekazalturismoa

Eraberritutako baserri eder bat, Aralarreko Parke Natural erdian kokatua, eta arrantzarako oso egokiak diren ibaiez inguratuta. Sei logela bikoitz ditu bainugelekin eta 4 lagunentzat apartamendu bat.

Lizargarate Nekazalturismoa

Eraikuntza berriko baserria da eta Lazkaoko Lazkaomendi auzoan kokaturik dago. Bost logela bikoitz bainugelarekin eta banakako bat bainugelarekin, telebista eta Wifi-arekin ditu. Egongela-jangela bat bezeroentzat, telebista eta beheko suarekin. Lorategia …

Beasain-Autokarabanak parkina

Auzoan supermerkatua, harategia, arrandegia, okindegia, jatetxeak, tabernak eta umeentzako parkeak aurki daitezke. Bidegorria eta autobus geltokia gertu.

Imaz Hotela ★★

Hotel Restaurante Imaz con 9 habitaciones, inaugurado en enero de 2016, está ubicado en la villa medieval de Segura, una de las localidades que mejor han mantenido la esencia de …

Tellerine Nekazalturismoa

Aizkorri Parke Naturalean kokaturiko 1.792. urteko baserria, bere antzinako itxuran eraberritua harriz eta egurrez.

Harizti Erdi Aterpetxea

44 plaza ditu ohe anitzeko logelatan. Urte osoan zehar aisialdiari loturiko hainbat ekintza egiteko aukera eskaintzen du.

Lizarrusti aterpetxea

4 pertsonentzat 2 gela, 6 pertsonentzat 2 gela eta 14 pertsonentzat gela bat ditu. Guztira 34 pertsona.

Liernigarakoa Landetxea

Lierni auzoan (Mutiloa) kokaturiko landetxea. Aizkorri eta Aralar Parke Naturaletaz inguraturik, 10 kilometrotako erradioan, Erdi Aroko herriak, museo etnografikoa, Ordiziako azoka, etab. aurki daitezke.

Salbatoreh! hotela ★

Salbatoreh! hotela izen bereko gune industrialean kokaturik dago, Beasaingo erdigunetik 3 kilometrora. Hotelak bezeroen erosotasuna bermatzen duten 14 logela ditu, besteak beste, doako wifi sarea, kable bidezko telebista, mahaia edota …

Irizar-Azpikoa Nekazalturismoa

5 gela dituen eta landa eremuan kokaturik dagoen baserria da, zenbait baserriz eta Txindoki mendiko bista ezin hobeaz inguraturik. Euskal landa eremua eta bizimodua ezagutzeko modu aparta.