Ezagutu euskadiko lur garaiak

Category: Senderismoa

Kirola

GR-283 ibilbidea ezagutzen duzu?

Egundoko konbinazioaz gozatzeko ibilbide zirkularra da: mendia eta Idiazabal gazta. Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa garapen eta Turismo sailak sustatua izan da eta Gipuzkoako Mendizale Federazioak homologatu du.

Senderismoa

Olaberria – Idiazabal

Ibilbide hau Olaberria eta Idiazabal artean dauden baserri guztien ondotik pasatzen da. Olaberria Goierriko balkoia bezala ezagutzen da, kasko batean kokaturik dagoen herria da eta XVII. mendeko San Juan Bautista eliza nabarmentzen da.

Senderismoa

Aizkorrira igoera

Euskal Herriko tontor ospetsuena ezagutu ezazu: Aizkorri. Igotzeko San Adrian kobaren azpian dagoen parkingetik hastea gomendatzen dizugu. San Adriango tunela zeharkatuko duzu, Erdi Aroko galtzada zapaldu eta Arabarren bidetik igoko zara tontorrera.

Senderismoa

Santiago Bidea (Zegama – San Adriago tunela)

Iparraldeko Santiago Bidea San Adriango tunelarekin batera, Gizateriaren Ondare bilakatu zuen UNESCO-k 2015. urtean. Ezagutu zergatik den San Adriango tunela erromesen mito, bertan beti aurkitu izan bait dute babesa.

Senderismoa

Hasiberrientzako senderimoa

Ibilbide zirkular hau egiteko gomendioa Gaintzatik irtetea da Txindokiko bista eder batzuk ikusi eta herritik buelta bat emateko bere baserriak ikusiz.

Senderismoa

Umeekin Ibilbideak: San Adriango begiratokia SL Gi-3003

Gure eskualdea leku paregabea da umeekin ihesaldi dibertigarri eta hezigarriak antolatzeko. Aizkorri-Aratz eta Aralar Parke Naturalak erreferentzi bat dira Euskal Herriko landa turismoan. Gure mendietako aire garbia arnastu eta askatasunaz gozatzeko ingurune ezin hobea osatzen dute.