Encuentra lo que buscas
en las Basque Highlands

Category: Jatetxeak

Jatetxeak

Toki Alai Jatetxea

Betiko sukaldaritzaz gain sukaldaritza makrobiotikoa, beganoa eta glutenik gabekoa eskaintzen dute egunereko menuetan osasuna zaintzeko.

Jatetxeak

Zeraingo Ostatua Jatetxea

1711. urtean Udaletxearekin batera ireki zen Ostatu hau. Garai horretako kartzela gaur egun oraindik bisita liteke. Euskal sukaldaritza tradizionala gaurkora egokitzen jakin dute. Karta zabala eskaintzen dute bertako produktuekin.

Jatetxeak

Ostatu Mutiloa Jatetxea

Mutiloako plazan kokaturik dagoen jatetxe honek, sukaldaritza gazte eta berritzailea eskaintzen du. Betiko sukaldaritzari buelta bat ematen dio.

Jatetxeak

Otzaurteko Benta Jatetxea

Otzaurteko gainean kokaturik dago jatetxe hau, Zegama herrian. Euskal sukaldaritza klasikoa eskaintzen da. Babarruna jana eta arkumea erreta dira berezitasunak.

Jatetxeak

Mujika Jatetxea

Mutiloako Liernia auzoan kokaturik dagoen jatetxea da. Ukitu berritzaileak dituen euskal sukaldaritza tradizionala eskaintzen dute.

Jatetxeak

Martinez Jatetxea

Ordiziako plazatik metro gutxira kokatzen da jatetxe hau eta merkatuko sukaldaritza eskaintzen du, sukaldariaren ukituekin.

Jatetxeak

Mandubiko Benta Jatetxea

Etxeko euskal sukaldaritza eskaintzen duen jatetxea, Beasaingo Mandubiko mendatearen gainean kokatuta. Haragia, arkumea, potajeak eta babarrunak dira hemengo berezitasunak.

Jatetxeak

Lizarrusti Jatetxea

Aralar Parke Naturaleko bihotzean kokaturik eta eraberriturik dagoen aterpetxea da. Aralar Parke Naturaleko Interpretazio Zentroa da baita ere. Pintxoak, razioak, plater konbinatuak eta aldez aurretik eskatuta, menu bereziak ere eskaintzen dira.

Jatetxeak

Lazkao-Etxe Jatetxea

Lazkaoetxe nekazalturismoan kokaturik dago jatetxea. Oinarri klasikoa duen egile sukaldaritza aparta eskaintzen duen jatetxea da.

Jatetxeak

Kuko Jatetxea

Ormaiztegi herrian kokaturik dago Kuko jatetxea eta merkatuko sukaldaritza berritua eskaintzen du.

Jatetxeak

Korta Jatetxea

Eguneratutako sukaldaritza tradizionala eta parrilla sukaldaritza eskaintzen duen jatetxe-mariskeria.

Jatetxeak

Kixkurgune Jatetxea

Goierriko nahiz Euskal Herriko baserritarren produktuak ezagutarazteko eta saltzeko, Goierriko Nekazal Kooperatibak irekitako denda-jatetxea da.

Jatetxeak

Kikara Taberna-Jatetxea

Beasain herrian kokaturik dagoen jatetxe-taberna da Kikara. Landutako egile sukaldaritzako platerak eskaintzen dira. Etxeko berezitasunak eskaintzen dituzten menu bereziak jan ditzakezu asteburuetan.

Jatetxeak

Imaz Jatetxea

Segurako Imaz hotelean kokaturik dagoen jatetxea da, Euskal sukaldaritza tradizionala eskaintzen dute, etxeko postreak izanik beraien berezitasunik nagusiena. Asteburuko menuak eta karta ere eskaintzen dira; taldeentzako bazkariak eta menuak ere eskaintzen dira.

Jatetxeak

Guregas Jatetxea

Guregas hotelean dagoen jatetxea da, Guregas gasolindegiaren aldamenean. Pintxoak eta ogitartekoak eskaintzen dira eguneko 24 ordutan zehar.

Jatetxeak

Dolarea Jatetxea

Beasaingo Dolarea hotelean kokaturik dagoen jatetxea da, oinarri klasikoa duen egile sukaldaritza. Era guztietako ospakizunetarako, 200 pertsonentzako jantokia du.

Jatetxeak

Castillo Jatetxea

Olaberriako Castillo hotelean kokaturik dagoen jatetxea da, A-1 errepidearen aldamenean, ikutu pertsonalez egindako sukaldaritza klasikoa eskaintzen duena. 175 pertsonentzako jantokia, era guztietako ospakizunak egiteko eta otorduak emateko.

Jatetxeak

Bartzelona Jatetxea

Legorretako Bartzelona nekazalturismoan kokatuta dagoen jatetxea. Euskal sukaldaritza tradizionala eskaintzen dute, etxeko postreak eta beraiek ekoiztutako haragia izanik beraien berezitasun nagusienak.

Jatetxeak

Artzai-Enea Jatetxea

XX. mendeko baserri bat, XXI. mendera egokituta, sukaldaritza berri, zaporetsu eta indartsu batetaz gozatzeko; baina batez ere, kalitatezko sukaldaritza bat gozatzeko.

Jatetxeak

Alai Jatetxea

Etzegarate gainean kokatzen den jatetxe eta hotela. Tabernan era guztietako pintxo, ogitartekoak, razioak, etab. eskaintzen dira eguneko 24 ordutan.