Bidaiatu Euskadiko bihotzaren erdigunera: Zerain Paisaia Kulturala

Bidaiatu Euskadiko bihotzaren erdigunera: Zerain Paisaia Kulturala

Zerain
Zeraingo Aizpeako meategietako Interpretazio Zentroa

Zerain herria, Euskal Herriko bihotzean kokatzen da, Goierrin. Betidanik nekazaritza eta artzaintza munduarekin loturik egon den herria da baina bere baliabide naturalak ere ustiatu dira hainbat urteetan zehar: ikatza, harria, burdina …

Bisitaldia Burdinaren Mendian hasiko dugu, bertan dago Aizpitta Adieraztegia eta Polborina galeria.

Ondoren, Larraondoko Zerrategi hidraulikora joango gara. 1.890ean eraikia, Lasurtegi izeneko eta Zeraingo mendietan sortzen den errekaren uraz baliatzen da zerrategia martxan jartzeko. Gaur egun ere, garai bateko ezaugarriak mantentzen ditu.

Arratsaldean, Museo etnografikoa bisitatuko dugu eta bertan Goierriko herri honetako bizimoduaren eta ohituren eboluzioa azalduko digute. Bukatzeko, 1.711ko kartzela ezagutuko dugu.

  • Zerain
    Aizpeako meategietako gurdia
  • Zerain
    Aizpeako meategietako Interpretazio Zentroa
  • Zerain
    Aizpeako meategietako kiskalketa labeak
  • Zerain
    Aizpeako meategietako kiskalketa labeak
  •  

    Zeraingo turismo bulegoa

    Telefonoa: 943 801 505
    E-mail: turismobulegoa@zerain.eus
    Web: www.zerain.com