Zerain

Zerain

Zerain
Aizpeako meategietako bagoia

Zerainek herri txikiaren xarma eta paraje ederrak ditu, Donostia-San Sebastián-etik 39 minutura dago eta Euskadiko bihotzean dago. Gipuzkoako herri honek bere arkitektura eta ohizko kultura berreskuratzeko ahalegin garrantzitsua egin du eta berezko xarma duen Gipuzkoako herrietako bat da.

Aizkorri mendilerroaren magalean kokaturik, Zerainek nekazal ingurunean ibilaldi paregabeak egiteko aukera ezin hobea eskaintzen du. Herrian bertan, aintzinako Etxe multzoa, Herriko eliza, Museo Etnografikoa, XVIII. mendeko gartzela eta bolatokia ditugu ikusgai. Turismo bulegoaren ondoan, bertako produktuak saltzen dituen denda ere badugu: sagardoa, gazta, indabak, sagarrak, zeramika eta bestelakoak eros daitezkeelarik. Museoko gela batean, inguruko baserrietan ekoiztutako sagardo eta Idiazabal gaztaren arteko dastaketak egin daitezke. Inguruetan Larraondoko zerrategi hidraulikoa ikus dezakegu.

Zeraindik 5 minutura, Aizpeako Burdinaren mendia dugu; meatze gune honetan, XI. mendetik XX. mendeko erdialdera minerala ustiatu da. Guzti horren erakusgarri bezala, landa eremu eder batean kokaturik dagoen meategiaren instalazioak bisita daitezke.

Zeraingo webgunea

  • Zerain
    Zeraingo panoramika
  • Zerain
    Zeraingo Jauregi baserria
  • Zerain
    Zeraingo baserri bateko sarrera
  • Zerain
    Ikur paganoak