Zegama

Zegama

Zegama
Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko ibilbidea

Donostia-San Sebastián hiritik 38 minutura kokatzen da eta Aizkorri mendiaren magalean dago estrategikoki kokatua; aintzinan, Gipuzkoako edozein eskualdetan sartzeko bide bakarra zen.

Zegama, aintzinatik pasatoki nabarmena gertatu zen Gipuzkoako edozein bailaratara sartu ahal izateko. Erromatarren garaiko galtzada batek gurutzatua, San Adriango tunela da honen adierazgarririk nabarmenena; tunela gotorleku batek babesturik zegoen eta gaur egun, bere barnean ermita bat aurki dezakegu. Halaber, beste hiru ermita topa ditzakegu tuneletik bailararako bidean (Sancti Spiritu, Iruetxetakoa eta San Pedroren ermita). Aizkorritik, Euskadiko tontor altuena 1.528 metrorekin, Goierri, Gipuzkoa nahiz Arabar lautadaren ikuspegi ezin hobeaz goza dezakegu; gailurrean Gurutze Deunaren ermita dago kokaturik eta bertako gurutzea Gipuzkoako arte sakratuaren osagarri garrantzitsua da.

Herrigunean honako eraikuntzak aipa daitezke: San Martin eliza (Zumalakarregiren mausoleoa eta Aizkorriko gurutzea duena), Udaletxea, Arakamako errota eta Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko Interpretazio Zentroa.

Aipatzekoa da herrian bertan ospatzen den Zegama-Aizkorri mendi maratoia ere; bertara munduko korrikalari onenak gerturatzen dira urtero.

Zegamako webgunea

  • Zegama
    Zegama gainean dagoen Aizkorriko mendilerroan egunsentia
  • Zegama
    Erromatarren hilobia Zegaman
  • Zegama
    San Adriango tunela
  • Zegama
    Zegamako San Martin de Tours eliza