Zaldibia

Zaldibia

Zaldibia
Zaldibiko Santa Fe eliza

Txindoki mendiaren magalean dagoen landa herri honetatik oinezko ibilaldi paregabeak egin daitezke Erdi Aroko galtzada erromanikoan zehar, besteak beste, Auza Gaztelu eta Aralar mendilerrora. Donostia-San Sebastián hiritik 33 minutura dago.

Larraitzerako bidean ere, Zaldibia dugu atsedenaldia egiteko herri interesgarria.

Bertako eraikuntza aipagarrienak: Santa Fe Parrokia (1.574) eta bertan dagoen XIII. mendeko bataioko pontea, San Saturnino ermita, Kanpaingo monastegia (1.766), Iztueta eta Albitsu etxeak eta ezin ahaztu XVII. mendetik zutik dirauen sarrerako zubia.

Urrian ospatzen diren jai nagusietan herriko plater tipikoa, mondejua alegia, jateko aukera aparta izaten da. Mondejua, odolkiaren antzekoa da baina txuri horixka kolorekoa: ardi hestez, porru, piper, arraultza, ardi gantza eta espeziaz egina dago.

Zaldibiko webgunea

  • Zaldibia
    Zaldibiko Udaletxea
  • Zaldibia
    Zaldibiko Saturdi auzoko San Saturnino ermita
  • Zaldibia
    Zaldibiko perratokia
  • Zaldibia
    Arkaka