Segura

Segura

Segura
Segurako Guevara jauregia

Segura herriaren eraikuntza, Alfonso X.ak agindu zuen 1.256an eta Pirineoez bestalderako bideak babesteko asmotan gauzatu zen. Segura, ezagutzea pena merezi duen Erdi Aroko hiribildua da, bai bere herriguneak duen albendrola egiturarengatik, baita Donostia-San Sebastián-etik duen gertutasunarengatik ere (37 minutu). Landa eremu eder batean dago kokaturik, A1 errepidetik 5 minutura.

Urte askotan zehar, Gaztela eta Frantzia arteko ezinbesteko pasabide izan zen Segura eta garai hartako zenbait jauregi oraindik badiraute, Ardixarra etxea (Ertaroko Interpretazio Zentroa), Lardizabal  Jauregia (Udaletxea), baita Jasokunde eliza ere. Herriak bere albendrola egitura oso osorik mantentzen du.

Aste Santuan egiten diren prozesioengatik da ezaguna bereziki; Ostegun eta Ostiral Santu arratsaldean ateratzen diren pasoak hamar dira: ezagunena Jesus Gurutz Hiltzatuaren pasoa da, Juan Martínez Montañés Sevillako irudigilearena. Beste zenbait gertakizun aipagarri honako hauek dira: Nikolas deunaren eguna, Euskadiko dantza txapelketa eta bi urtez behin eta herria Erdi Arora eramaten duen Erdi Aroko azoka.

 

Segurako webgunea

  • Segura
    Segurako bidea
  • Segura
    Segurako etxe batean dagoen idatzia
  • Segura
    Segurako armarria
  • Segura
    Lardizabal Jauregia - Segurako Udaletxea