Txotxaren erritua: sagardoaren kultura

Txotxaren erritua: sagardoaren kultura

Zerain
Sagardoa egiteko sagarra

Ibili eta ibili, eta azkenean, Gipuzkoako benetako sagardotegi baten abegi onera iritsi zara. Txotx! entzun, eta kupeletik zuzenean etxean egindako sagardoa zerbitzatzeko errituarekin bat egiten duzu. Sagardogilearekin hitz egiten duzu hainbat sagardo mota eta sagardotegiko menu zaporetsua dastatzen dituzun bitartean; elkarrizketa animatzen doa, eta konturatzen zara hitzak baino gehiago partekatzen ari zarela: benetako euskal tradizio baten parte izatearen esperientzia hain zuzen ere.

Euskadiko sagardotegiak txotxarengatik dira ezagunak; txotxa sagardotegien garaiari hasiera ematen dion erritua da, eta botiletan sartu baino lehen, kupeletan egiten ari den sagardo berria dastatzean datza, ñabardurak esperimentatzeko eta horiek komentatzeko. Txotx! oihukatzen denean, edalontzia zuzenean kupeletik betetzen da, sagardotegiko menu tipikoa dastatzen den bitartetan. Menu horren barruan bakailao tortilla, bakailaoa saltsan edo piperrekin, txuletoia txingarretan errea, gazta, irasagarra eta intxaurrak sartzen dira. Hori dena, sagardoz lagunduta, eta gainerako mahaikideekin batera.

  • Zerain
    Oiharte sagardotegia
  • Zerain
    Otatza sagardotegia
  • Ordizia
    Tximista sagardotegia
  • Zerain
    Txotx mugikorra
  • Urtarriletik irailera bazatoz, «txotxaren denboraldia» esperientzia proposatzen dizugu, eta urteko gainerako hilabeteetan bazatoz, berriz, «sagardoaren kultura» esperientzia.

    Nahi baduzu, Oiharte sagardotegian bisita gidatua egin ahalko duzu eta bertan sagardoa egiteko prozesua ezagutu eta erabiltzen diren sagar motak bereizten ikasiko duzu. Sagardoaren kulturan bete betean sartuta zaudenean, menu tipikoa dastatzea gomendatzen dizugu gure sagardotegietan, hauetako batzuk urte osoan irekita aurkitzen direlarik eta bertan jatetxea dutelarik.

    Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserria bisitatzea gomendatzen dizugu. Lehenengoan, museo-espazioa bisitatzeaz gain, sagardoa dastatu ahal izango duzu, baita txotxaren erritua gehiago ezagutu eta hainbat jarduera egiteko erabiltzen den sagardia bisitatu ere. Bigarrena Euskadiko baserri zaharrenetako bat da, eta sagardoa egiteko prozesua azaltzeaz eta sagardoa dastatzeaz gain, euskal baserrien mundua gehiago ezagutu ahal izango duzu.

    Ingurua udazkenean bisitatzen baduzu, Igartubeiti baserri-dolarea bisita dezakezu; bertan, bisita gidatuak eskaintzen dituzte eta, urrian, muztioa egiteko prozesua ikusi ahal izango duzu; eta ondoren, zure lagunekin batera dastatu. 

     

    Sagardotegiak

    Aulia (Legorreta): 943 806 066
    Oiharte (Zerain): 686 299 158
    Olagi (Altzaga): 943 887 726
    Otatza (Zerain): 943 801 757
    Tximista (Ordizia): 943 881 128