Ormaiztegi

Ormaiztegi

Ormaiztegi
Ormaiztegiko zubia

Herri honen ezaugarririk nabarmenetariko bat trena pasatzen den zubia da, hots, Irundik Madrilera doan trenbideak pasa ahal izateko eraiki zen burnizko zubia; Mutiloa-Ormaiztegi Bide Berdeari ere puntu honetan ematen zaio hasiera.

Gaur egun, trena (Ormaiztegi-Donostia-San Sebastian, 37 minutu) zubi zaharraren aldamenean egin zen zubi berri batetik igarotzen da: Alexander Lavalley ingeniaria da zubi honen egilea; berak egina da, halaber, Suezko kanala eta Paris-eko Eiffel Dorrea eraiki zuen Gustave Eiffel arkitektoaren irakasle izan zen.

Ormaiztegira inguratzean ezinbestekoa da Zumalakarregiren Museoa bisitatzea, karlistadei, aipaturiko general ospetsuari eta XIX. mendeari eskainia; herrigunean badira ere ikustekoak diren eraikuntzak: Udaletxea, Iriarte baserria (museo etxea), Lizarralde baserria, Kultur Etxea eta San Andres eliza, Gipuzkoan gaur egun dirauten bataiarri zaharrenetarikoa bertan dagoelarik.

Aipatzekoa da Mutiloa-Ormaiztegi Bide Berdea, erabili gabe gelditu den trenbide azpiegitura, bizikleta edo senderismorako errekuperatu dela, 4,5 km-ko luzera duela eta Zeraingo Aizpeako meategietatik Ormaiztegiko tren geltokira doala; Aizpeako meategietatik inguruko burdinolak hornitzen zituen eta ibilbide honek mineralak egiten zuen bidea erakusten digu.

Ormaiztegiko webgunea

  • Ormaiztegi
    Ormaiztegiko San Andres eliza
  • Ormaiztegi
    San Andres elizako bataio pila
  • Ormaiztegi
    Tomas de Zumalakarregi general Karlistaren estatua
  • Ormaiztegi
    Ormaiztegiko San Andres elizako ataria