Ordiziako azoka: zentzumenentzako oparia

Ordiziako azoka: zentzumenentzako oparia

Ordizia
Asteazkenetako Ordiziako azoka

Munduko sukaldaritza onenetako baten sekretuak ezagutuko dituzu. Giro alai eta jostagarrian, sukaldaritza onak eskatzen duen grina eta maitasuna hauteman ahal izango duzu, herriko chef onenetako batzuen eskutik, euskal plater goraipatuenetako batzuk nola prestatu irakatsiko baitizute. Gero, zeuk etxean prestatu eta sorpresa zaporetsua eskaini ahal izango diezu zure lagunei. 

Hauta itzazu behar dituzun osagaiak, herriko chef bat lagun duzularik; Ordiziako azoka ospetsuan produktu aukera zabala aurkituko duzu. Ez da alferrik Gipuzkoako aintzinakoena, asteazkenero egin izan baita, etenik gabe, 1512tik hona.

Dasta paregabea eta freskotasuna bermatuak dituzten denboraldiko produktu hauek gure nortasunari lotutako fruitu estimatuak dira: gure tradizioarekin, ingurumenarekin eta izadiaren zikloarekin lotzen gaituzten sustraiak. Gure lurraren emaitzak, gure baserrietan ekoiztuak eta onenean daudenean baratzetik bilduak, ekoizleen beraien eskuetatik jasoko ditugunak.

  • Ordizia
    Asteazkenetako Ordiziako azoka
  • Ordizia
    d´Elikatuz museoa
  • Ordizia
    d´Elikatuz museoa
  • Ordizia
    Bertako sukaldari batekin tailerra
  • Menu osasungarri bat prestatzeko osagaiak eskuratu dituzunean, elkarte gastronomiko batera joan zintezke, eta ez pentsa hori edozeinen esku dagoen pribilegioa denik. Chefak irakatsiko dizu jakia prestatzen eta hainbat nutrizio aholku partekatu ahal izango dituzu berarekin, otordua dastatzen duzuen bitartean.

    Arratsaldean, D’elikatuz izeneko elikadura eta gastronomia gunera bisita egitea gomendatzen dizugu Ordiziako azokaren historia eta urte sasoi bakoitzean eskaintzen dizkigun produktuak ezagutzeko aukera izango duzu. Horietako bat, eskualdeko estimatuenetakoa, Idiazabal gazta da. Elikadura eta gastronomia gune hori haur eta helduei zuzenduta dago eta euskal gastronomiako hainbat alderdiren berri ematen du oso modu grafikoan eta interaktiboan. Nahiago baduzu, hurbil zaitez Oianguren aisialdi gune publikora. Handik, paseo atsegin bat eginez, Lazkaomendira iritsi zintezke eta Gipuzkoako postal zoragarrienetako bat izango duzu aurrez aurre.

     

    Ordiziako turismo bulegoa, D´elikatuz

    Telefonoa: 943 882 290
    E-mail: turismo@ordizia.eus
    Web: www.delikatuz.com