Ordizia

Ordizia

Ordizia
Ordiziako asteroko merkatua

Ordizia Ertaroko hiribildu bat da, Segura bezala, eta Gipuzkoako hiriburutik hain gertu egoteak, 30 minutu, derrigorrezkoa egiten du herria ezagutzea. XVI. mendeaz geroztik asteazkenero egiten den azoka dela eta oso ezaguna dugu herri hau (ostiral arratsaldeetan ere kalitatezko produktuen azoka egiten da), eta 2.012. urtean azoka ospatzen hasi zeneko V. mendeurrena ospatu zen. 1.512. urtean, Gaztelako Juana “La Loca” erreginak, hiria erre ostean ikusi zuenean, urteko asteazken guztietan merkatu bat ospatzeko eskubidea eman zuen, herria berriz ere bereraikitzeko. 

XVI. mendetik ospatzen den azoka honetan inguruko herrietako zein bertako baserritarrek beraien produktuak saltzen dituzte, eta bertan ezartzen diren nekazal produktuen salneurriek, prentsan argitaratu ondoren, Euskadiko herrialdeko nekazal produktuen salneurriak finkatzen dituzte. Azoka enparantza nagusian egiten da eta honen inguruan herriaren gune historikoa hedatzen da. Bertako zenbait eraikuntza historiko aipagarriak dira: Udaletxea, Zabala eta Barrena jauregiak, e.a. Barrena jauregiaren ondoan D'elikatuz aurki dezakegu, Elikadura eta Gastronomiaren Interpretazio Zentroa eta Goierri eskualdeko Interpretazio Zentroa.

Ordiziako herrian gaztaren inguruan bi azoka garrantzitsu ospatzen dira; lehena apirilean ospatzen den Artzai Eguna da, eta sasoiean egindako gazta berria dastatzen da; bestea, Ordiziako Euskal Jaiak dira eta bertan irabazten duen gazta erdi bategatik, 12.000 € ordaintzera iritsi den enkante ospetsua egiten da.

Herrigunetik ez oso urrun Oiangurengo Udal Parkea aurkitzen da. Parke honetan topa ditzakegun zuhaizti zabal, mahai, erretegi eta abarrek, inguruaz gozatuz egun ederra igarotzeko aukera ematen digute. Hemendik, Aralar eta Aizkorri-Aratz Parke Naturalen bista ezinhobeak izango ditugu.

Ordiziako udala

  • Ordizia
    Zabala Jauregia eta Fray Andres de Urdanetaren eskultura
  • Ordizia
    Gazteluzar Jauregia
  • Ordizia
    Ordiziako baserria
  • Ordizia
    Oteizaren eskultura: "Conjunción ternaria 1 sobre 2". Lekuona, Sarriegi eta Yoyes-i omenaldia