Olaberria

Olaberria

Olaberria
Olaberriako plaza

Olaberria “Goierriko balkoia” ezizenez ezagutzen dugu.

Donostia-San Sebastián hiritik 32 minutura dagoen landa herria da; muino batean kokaturik dagoen alde zaharretik Goierri guztiko paraje zoragarriak ikuska daitezke; bertan, XVII. mendeko San Juan Bautista eliza nabarmendu daiteke eta Aizkorri-Aratz eta Aralar Parke Naturalen bista ederrak ikusten dira.

Biztanleak hiru gune nagusitan banaturik daude: alde zaharra, Errekalde auzoa eta Yurre auzoa. Lehenengo bien jarduera ekonomikoa, batez ere, nekazal arloan datza, honek garai bateko paisaiaren edertasuna mantenarazi duelarik. Yurre auzoa, batez ere industriaren inguruan kokatzen da, Arcelor Mittal industriaren inguruan alegia, eta beronekin erlazionaturiko zein erlaziorik gabeko beste zenbait enpresa ere badira.

Olaberriako webgunea

  • Olaberria
    Olaberriako Bengoetxe Txakolindegia
  • Olaberria
    Olaberriako eskultura industriala
  • Olaberria
    Olaberriako San Juan Bautista eliza
  • Olaberria
    Olaberriako bolatokia