MENDI LASTERKETAK

Mendi Lasterketak

carreras-montana

Mendiko lasterketak geroz eta jende gehiago erakartzen duen kirola bilakatu da. Kirol modalitate honek hazkunde izugarri bat jasan du azken urte hauetan ikuspuntu guztietatik begiratuta: ospatzen den lasterketa kopurua hazi egin da, bertara joaten den jende kopurua hazi egin da, etab.

Goierri eskualdea, kirol honetan aintzindari dela esan dezakegu. Horren erakusgarri, mendi lasterketen munduan garrantzi duten frogak ditugu, kirol honen bi adarrak betetzen dituztelarik gainera: mendi maratoiak eta ultratrailak.  Zegama-Aizkorri mendi maratoia, Goierriko Bi Haundiak traila eta Ehunmillak ultratraila dira.

Ehunmilak / Goierriko 2 Handiak / Marimurumendi

Logo 3ak

Ultratrailaren munduan, Goierri eskualdean, Estatu mailan garrantzi handia hartzen ari diren bi froga ospatzen dira. Ehunmilak eta Goierriko 2 Haundiak frogei buruz ari gara. Lehenak, Gipuzkoako 28 udalerri igarotzen ditu eta Beasainen dauka irteera eta helmuga. Froga honek Aralar eta  Aizkorri-Aratz Parke Naturalak igarotzen ditu eta 168 kilometrotako ibilbidea du eta 11.000 metroko desnibel metatua; Goierriko 2 Haundiak frogak, Beasainen du baita ere irteera eta helmuga eta Goierri eskualdea igarotzen du bere bi Parke Naturaletan barrena, Aizkorri-Aratz eta Aralar, eta Goierriko eta Euskal Herriko mendi tontor esanguratsuenak igarotzen ditu, Aizkorri eta Txindoki hain zuzen ere. Ibilbideak 88 kilometro dauzka eta 6.000 metroko desnibel metatua.
Asteburu berean eta korrikalari gehiagori eskaintza luzatzeko, Beasaingo mendiak inguratzen dituen mendi maratoi bat ospatzen da. 2300 metro desnibel positibo dituen maratoia, Mariren mendi eta kobazuloak zeharkatzen dituena.

Web: www.ehunmilak.com

Zegama-Aizkorri

zegama-aizkorri-logoZegama-Aizkorri mendi maratoia, Aizkorri-Aratz Parke Naturalean ospatzen da eta Zegamako herrian du irteera eta helmuga. 2002. urtetik ospatzen da eta gaur egun mundu mailan ospatzen den kirol honetako froga esanguratsuenetakoa da. Horren erakusgarri da, urtero Zegamara hurbiltzen diren mundu mailako korrikalariak eta kirol hontako jarraitzaileak ez diren nahiz diren jendearen artean sortzen duen grina. Froga hau herrian ospatzen den ekitaldirik nagusiena suertatzen da urtean eta herri guztiak egiten ditu bolondres lanak. Froga ospatzen den asteburuan, giro ezinhobea bizi daiteke Zegaman nahiz Aizkorri-Aratz Parke Naturalean.

Web: www.zegama-aizkorri.com