IBILBIDEAK

Ibilbideak

senderismo-goierri

Goierriko eskualdea Aralar eta Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko Parke Naturaleen lurralde barruan aurkitzen da. Horren erakusgarri, eskualdean dauden ibilbide seinalizatuak, ibiltzeko, korri egiteko, paseatzeko, etab. Mota guztietako eta zailtasun guztietako ibilbideak daude, familiarteko eta umeekin egiteko ibilbideak ere daudelarik. Naturarekin harremanetan izango zara ibilbide labur bat egiten. Kontsultatu gure ibilbideak webgunean edo Aizkorri-Aratz eta Aralar Parke Naturaleen Interpretazio Zentroetan eta gozatu natura zure neurrira.

Ibilbideak berritzen joango dira.

 

  • Aizkorrira igoera (Zailtasuna: ertaina)

    Aizkorri mendiaren igoera San Adriango tunelaren azpian dagoen aparkalekutik hasten da. Ibilbidea San Adriango tunel ezagunetik igarotzen da, erromatar galtzadatik pasaz, Aizkorriko tontorrera "Los Alaveses" bidetik igoz. Ondoren, Zegama-Aizkorri maratoiko igoeratik jaitsiko gara, Sancti Spirit izeneko bidetik. Igotako bidetik jaisteko au...

    + irakurri
  • Aizpeako labeen jiran

    Ibilbide hau Aizpeako meategien Interpretazio Zentrotik irtetzen da eta bertan ikus daitekeen paisaiari buelta ematen zaio. Ingeniairen bizilekua, labeak, trenbide zaharra, kargaderoa eta kablea ikusiko ditugu ibilbide errez eta eder honetan.  

    + irakurri
  • Aizpeako minatatik ibilbidea

    Ibilbide honek Aizpeako meategien eta aintzinako meatze trenbideen inguruan barneratzen da.

    + irakurri
  • Arriarango urtegiari bira

    Ibilbide zirkular hau Arriarango urtegiaren presan hasten da. Bertan XX. mendeko Nestor Basterretxea eskultore euskaldun famatuaren eskultura dugu. Ibilbide erraza da, laua, umeekin egiteko aproposa eta une askotan zuhaitz artean doana, beraz, bero egunetan eguzkitik babesta ahalbidetzen du. Ibilbidearen azken kilometroan urtegiaren alboan dagoen p...

    + irakurri
  • Axari Trail

    Ibilbide hau, Idiazabalgo (gazta ezagunari izena ematen dion herria) herrian ospatzen den Axari Trail lasterketaren ibilbidea da. Ibilbidea urte guztian zehar markatuta dago seinalitika puntu hori batzuekin eta honek edozein egunetan ibilbidea egiteko aukera ematen digu. Ibilbidea lasterketa bat egiteko erabiltzen bada ere, oinez egiteko bira ederr...

    + irakurri
  • Gaintza PR-GI 29 (Zailtasuna: erraza)

    Ibilbide zirkular hau Gaintzako plazan hasiko dugu, eta plazatik pasatzen den GI-3371 errepidea hartuz Zaldibirantz abiatuko gara baina 50 metro inguru egin eta gero eskuinetara geratzen den pista hartuko dugu, Altzagaraterantz. Bidean seinale hori eta txuriei jarraitu beharko diegu bideari zuzen jarraitzeko. Altzagarate pasa eta gero Bilkoin-go bi...

    + irakurri
  • Ibilbide mitologikoa Ataun (Zailtasuna: ertaina)

    Ibilbide zirkular hau Urkillagako mendatean hasiko dugu, eta ibilbidearen zatirik gehientsuena GR-20-ko seinaleez horniturik izango dugu. Ibilbidearen hasieran pistan goraka hasi eta segituan ezkerretara dagoen langa pasako dugu, eta bertatik senda bideari jarraituko diogu. Bidearen hasierako zatian aldapa gora murgildu beharko gara 3 kilometro ing...

    + irakurri
  • Lizarrusti-Lareo (Zailtasuna: erraza)

    Lizarrustiko Parketxea Aralar Parke Naturaleko Interpretazio Zentroa eta Aralarreko sarbide nagusia da. Bertan, Aralarko hainbat baliabideren berri jasotzeko aukera izango duzu. Informazio guneaz gain, aterpetxea, jatetxea eta taberna zerbitzuak biltzen ditu. 620 metroko altueran kokatua, Gipuzkoako pagadirik handiena dago hemen. Ingurune paregabe ...

    + irakurri
  • Mutiloa-Ormaiztegi (Zailtasuna: ertaina)

    Goierri eskualdeko Bide Berdea, Ormaiztegi eta Mutiloa artean kokatzen da. Goierriko meatzaritza gune bezala ezagutzen den haran honetan, burdina ustiatzen zen lurretik eta Ormaiztegiko tren geltokira bidaltzen zen; minerala, bide hau zeharkatzen zuen tren batekin garraiatzen zen. Ibilbide lasai eta eder honi buruzko informazio gehiago, Ormazitegik...

    + irakurri
  • Olaberria - Idiazabal (Santiago Bidea)

    Ibilbide hau Santiago Bidean barrena doa Olaberria eta Idiazabal artean dauden baserri guztien ondotik. Baserri hauen artean Oiarbide dorretxeak protagonismo berezi bat bereganatzen du bere itxura sendoa eta gainontzekoengandik ezberdina dela eta. Idiazabalgo herrira iristean Santiago Bidea alde batera uzten dugu Idiazabal Gaztaren Museo inguruan e...

    + irakurri
  • San Adrian-go begiratokia SL Gi-3003 (Zailtasuna: ertaina)

    Zegama duzu Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko sarrera nagusietako bat. Bertatik abiatuz, Parke Naturaleko txokorik adierazgarrienetara iritsiko zara; Euskadiko tontorrik garaienetara, Idiazabal gaztaren jatorri diren Urbiako larreetara nahiz Gipuzkoako historian giltzarri izan den San Adriango koba (Sandrati) ospetsura. Halaber, Aizkorri-Aratzeko int...

    + irakurri
  • Santiago Bidea (Zegama - San Adriango Tunela)

    Zegamatik Barnealdeko Santiago Bidea igarotzen da, erromesek gutxiago erabiltzen dutena eta Bidearen bakardadea eta lasaitasuna erakusten diguna. Zegamatik abiatuta bi aukera ditugu erromesen erreferentzia puntua den San Adriango kobara iristeko. Iparraldeko Donejakue bidea eta berarekin, San Adriango edo Leizarrate tunela, Gizateriaren Ondare bila...

    + irakurri
  • Sara ibilbidea, Ataun (San Gregorio-San Martin)

    Lazkaoko industrialdetik irteten den ibilbide hau, Agauntza errekaren bazterrak jarraiki Ataungo herrian barrena hedatzen da, San Martin auzotik San Gregorio auzora bitartean hain zuzen ere. Ataunen, Joxemiel Barandiaranekin lotura handia duen ibilbidea da honakoa: ibilbidearen izena ere, Ataungo jakintsuak Iparraldeko Sara herrian pasa zituen herb...

    + irakurri
  • Segura, Bizi Iturri Naturala

    Seguran aurkitzen den ibilbide zirkular hau hiribildutik, baserri arteko auzo batetik eta Oria ibaiaren ertzetik igarotzen da eta bertan hiribilduko ezaugarri nabarmenenak islatzen dituzten gai desberdinetako panelak aurkituko dituzu: inguratzen duen natura, Erdi Aroko egitura, Santiagoko Bidea, merkataritza, uraren erabilerak... Guztiek, Segura es...

    + irakurri
  • Zaldibia-Arkaka (Zailtasuna: erreza)

    Zaldibia, Urtsuerreka eta Amundarainerreka errekek zizelkatutako ibarretan kokatzen da, Aralar mendilerroaren iparraldeko magalean. Industria heltzearekin batera bertako eguneroko jarduerak metamorfosi itzela pairatu bazuen ere, Zaldibia lurrari, mendiari eta hauek eskaintzen dituzten baliabideei oso lotuta egon da. Gizaldi askotan berauek izan dir...

    + irakurri
  • Zegama - Arrietaldea

    Ibilbide zirkular hau Zegamako Anduetza baserrian hasten da eta Aizkorri mendizerraren magalean barneratzen da. Ez du aparteko zailtasunik eta basoa nagusitzen denez itzala izan ohi dugu puntu gehienetan, beraz, egun eguzkitsuetan ibilbideak haritzen, gaztainondoen, pagoen etab.en babesa ziurtatzen digu. Ibilbidea Zegamako apeaderoatik igarotzen da...

    + irakurri
  • Zegama - Tunelaundi

    Ibilbide zirkular hau Zegamako Anduetza baserrian hasten da eta Aizkorri mendizerraren magalean barneratzen da. Ez du aparteko zailtasunik eta basoa nagusitzen denez itzala izan ohi dugu puntu gehienetan, beraz, egun eguzkitsuetan ibilbideak haritzen, gaztainondoen, pagoen etab.en babesa ziurtatzen digu. Arrietaldeako ibilbide hau Zegamako apeadero...

    + irakurri
  • Zegama-Aizkorriko kanala (Zailtasuna: ertaina)

    Ibilbidea, Aizkorriko magaletik doan kanal baten inguruan doa. Kanal honek, menditik datozen errekatxoak eta urak jasotzen ditu. Kanal hau, 1.925. urtean eraiki zen eta indar elektrikoa lortzeko egin zen, gehienbat Zegamako papelerak erabiltzen zuena baina argi indarra ez zuten baserri askok ere erabili zutena. Gaur egun biodibertsitate ibilbide sa...

    + irakurri
  • Zegama-Murgizelai

    Kilometro eta erdi besterik ez duen ibilbide hau, Aizkorriko gailurrik garaienen itzalpean burutzen da. Zegamako Anduetza baserrian dagoen Interpretazio Zentrotik irteten da bidea. Baserri arteko bideetan barrena eta hamaika ametzen gerizpean, familia giroan egiteko ibilbide aproposa da.

    + irakurri
  • Zerain PR Gi-26 (Barbari, Aizkorpeko larreak)

    Ibilbidea Zeraingo plazatik abiatzen da (345 m) eta Goikoaldaban barrena Barbari-mendiri buelta emanez plazara bueltatzen da. Lehenego tramua Santiago bidea eta GR-34 Donostia-Arantzazu ibilbidearekin batera egiten du, Arrola errekara arte (400 m). Atal honetan garai bateko bide eta estradetatik igarotzen da baso mardul artean. Arrola errekari jarr...

    + irakurri
  • Zerain SL Gi-34 (Burgomendiko Bira)

    Ibilbidea Zeraingo Plazan abiatzen da (345 m), eta herriko kaleetan barrena, pilotaleku ondotik, Ostatu aldera jaisten da (320 m). Aralar Parke Naturala eta Txindoki aurrez aurre dituela, Antxaputzutik Burgomendiko basoan barneratzen da (340 m). Mendixkari buelta emanez, Antxaputzuko errotondan Plazarako bidea hartzen du, bolatoki, aterpetxe, museo...

    + irakurri
  • Zerain SL Gi-35 (Baserri artean)

    Ibilbidea Zeraingo Ostatu Plazatik abiatzen da, 320 metroko kotatik. Plazatik Segura eta Zerain lotzen dituen galtzada zaharrean barrena jarraitzen du Martitze aldeko baserri auzora. Ibilbideko kotarik baxuena Segurako Madurara inguratzean hartzen du (220 m inguru), eta ondoren, garai bateko gurdi bidea segituz Kozmendi alderdiko baserrietara igotz...

    + irakurri
  • Zerain SL GI-36 (Aizpeako meategira)

    Ibilbidea Zeraingo Plazan abiatzen da (345 m) eta Antxaputzuko errotondan, Burgomendi azpialdean, hartzen du Aizpea aldeko norabidea. Maldan behera Arane, Iñurrategi eta Etxeaundi baserrien ingurutik Presagainera (265 m) jaisten da. GI-4262 errepidearen beste aldean, Aizperrekaren aldemenetik, Aizpitta Interpretazio Zentrora (425 m) zuzenean doan o...

    + irakurri