ESKALADA

Eskalada

escalada-goierri

Kirol hau praktikatzeko badira harkaitz egokiak Goierri eskualdean, Ataunen hain zuzen ere.

Harkaizti hauetako fauna eta landaretza babestearren, eskalada gune batzuetara mugatzen da. Sastarriko paretetan adibidez debekatua dago, eta baita Ataungo Domoan ere, Aitzarte Eskalada Eskolaren gunean izan ezik. Hau Aitzarte aldeko Ataungo Domoa bezala ezagutzen den eremuan kokatzen da. Jentilbaratzako paretaz gain, Aizkoate, Aizkorrandi, Intzartzu eta beste mailo batzuetan banatzen da (III-7b+). Eskalada egiteko garaia urte osora zabaltzen bada ere Aizkorrondoko gunean mugatuta dago, uztailetik azarora bitartean egin daitekeelarik bakarrik, inguru honetan dagoen sai eta babestutako beste hegazti batzuen kabi eta ernalketa-garaiko leku delako. Guztira 250 bide daude irekita eta zailtasun mota guztietakoak daude. Ezagunenak Jentilbaratza, Aizkoate eta Aizkorrandi inguruak dira.

Informazio guztia, Mikel Saez de Urabain eskalatzaile Goierritarrak egina da. Argazkiak eta korkisas bere blogean http://aralarreneskaladak.blogspot.com.es/

Artzateaitza

Ataun aldeko eskalada eskola txiki onek, ondoko Jentilbaratza edo Intzartzu baino gazteagoa da. Jaio zenetik kirol eskalada kontzeptuarekin hasi zen. Bi toki desberdin aurki ditzakegu. Frikiena izateaz gain zailtasun gehien Korta sektorean aurki genezake: hemen esanguratsuena paretaren estetika da, kare harri gris perfektu bat. Tamalez elduleku asko fabrikatu behar izan dituzte ekipatzaileek bertatik igo ahal izateko. Paretaren azpiko partea ere komentatzeko gauza da. Ardiek erabiltzen dute atseden leku bezala eta bertan ardi kaka kiloka aurki genezake. 

Bigarren sektorea Basoarena da, eta bertan kokatua dagoen Erlaitz sektorea ere. Hemengo bideek, zailtasun aldetik, aukera gehiago ematen dute eskalatzeko: 6b-tik hasi eta 7b bitarteko zailtasunezko bideak aurki ditzakegu. Lekua paisajistikoki izugarria da, lasaitasuna ziurtatua dago. Eskalada eskola honetara inguratzeko, baserri batetik pasatu beharra dago, eta bertan dauden zakurrak ez dira oso atseginak.

 

ATAUNGO-MAPABasoa (1) (2)

1. 6b+ A-7b
2. 6c
3. 7a
4. 6b+
5. 6b+
6. 7b
7. 7a
8. 7b

Erlaitz (1) (2) (3)

9. 7b
10. 7b
11. 7a+
12. ¿?
13. 7a

Korta (1)

14. Acorazado Potenquin 7c+
15. Basurde free 7b+
16. Waiting for the sun 7c+
17. Deed forest 7b+
18. No es serio este Zeberio 7a+
19. Cool be wather 6c+

Haitzartea

Zaldibiako lurretan aurkitzen da eskalada eskola txiki hau eta ingurune paregabe batetan dago. Eskalada eskola bezala, interes lokala izango luke. Goiz edo arratsalde on bat pasatzeko aukera ematen du eta hego aldera orientatua dago. Bertara iristeko Zaldibia herritik Olakosaileko (Akapulko) merenderora doan bidea hartuko dugu; hortik aurrerago jarraituz deposituetaraino iristen gara eta kotxeentzako bidea bertan bukatzen da. Presara doan bidea hartuz eta ur kanala segituz, 10minututan Haitzartean gaude. 

Bi sektore aurki ditzakegu eta eskalada aldetik oso desberdinak dira biak. Historia pixka bat eginez, eskaladoreak aspalditik bisitatu izan dute inguru hau. Garai bateko aztarnak aurki ditzakegu, iltzeak, kordinoak, etab… Kirol eskaladarako lehen bultzada Erramunek eman zion goiko paretan hiru bide zabalduz. Bide hauek eguneratze bat behar izan dute eskalagarriak izateko. Hurrengo bultzada Iñigo Zeberioren eskutik etorri zen. Beheko paretan kirol eskaladarako lau bide zabaldu zituen eta goiko paretan beste bat. Iñigok zazpigarren gradua ezartzen du inguruan. Nahi izan ezkero eta lan pixka bat eginez bide on batzuk gehiago zabaldu daitezke.

mapa-haitzarteaHaitzartea 1 (1) (2)

Haitzartea 2 (1) (2)

Intzartzu

Dorre ikusgarri honetan bide bakarra aurki genezake. Artifizialeko marra da ausardiaz pareta gora egiten duena. Bakarka zabaldu zuen 1998an Mikel Saez de Urabain eskalatzaileak. Harriaren kalitatearen aldetik harkaitz ona da orokorrean. Zulotxo ugari eta arrakala finak topatuko ditugu. Hegaztiek ere aprobetxatzen dituzte zuloak beraien kabiak bertan egiteko. Oso ugariak dira hemen putreak, beleak, etab... bezalako espezieak; beraz errespetatu beharra dago beraien kumaldiak abendutik abuzturarte. Interesgarria litzateke zona alpino moduan geratzea jendearen etorrera mugatzeko. Kirol eskalada ondoko guneetan egin dezakegu.

ATAUNGO-MAPAIntzartzu (bidea) (krokisa)

Jentilbaratza

Ataungo herrian aurkitzen da pareta hau. Kokaleku ezinhobean dagoenez, bere gailurrean aintzinako dorre baten aztarnak daude. Diotenez bertatik kontrolatzen zuten soldaduek Naparren etorrerak. Kondairak, bertan Jentilen gorputzak lurperatzen zituztela dio.

Jentilbaratzako eskalada historia modernoan, 80. hamarkadan kokatu dezakegu. Goierriko gazte koadrila bat hasten da harkaitzetik igotzen; kirol eskaladaren ikuspegiaz goitik ekipatzen hasten dira 90. hamarkadan, Goierriko beste koadrila bat eta orduan sortzen dira gaur egungo biderik esanguratsuenak. Gaur egun gradu baxuko eskalada eskola bat aurkitzen dugu.

ATAUNGO-MAPAJentilbaratza (1)

1. Destinu petrala 7a+,
2. Holydais in Hawai 7c,
3. Dalton Travesía A1,V,6b+,A2, "frienak"
4. Allien el octavo pasajero 7b+, a- 6b,
5. Matxinsalto 6b+,
6. Kattagorri 6b+,
7. Suicidate cabron 7a+,
8. Bimba mazinga 7b,
9. 7b,
10. 6b+,
11. Mamarroak 6a+,
12. Hussein 7a,
13. Tártaro 6c,6b,
13a. 6a,
14. ke te peto el kakas 6b+,
15. 7a,
16. 6c,
17. U2 6c+,7a,
18. Aizan 6ª+,7a,
18a. Variante Aizan V+, C- 6c,
19. Manolo Rastaman 6a,
20. Sumendi 6a, 6a,
21. Txunpletin 6b, b-7a+
22. Plastikolaris zuzena 6b+, 6b, 6a+,
23. 6c+,
24. Magnesio ez 6c,6b,
25. Popeye 7a,
26. ¿7c?
27. Proiektua
28. 6b+
29. Trespas 6b+
30. Momo 6a, 6a
31. Basajaun 6b, 6b
32. Piro on shai 6c
33. A lo perruno 7ª
34. Seapoto IV+, V
35. Arrakala 6c "frienak", d- 7a

jenti DEFINI

Lizarrusti

Eskola berri honek egokiak diren gauza asko ditu. Kotxea gertu uzteko parking egokia, bertaratzeko bide erraza, paraje ederra eta lasaia, pareta azpian eroso egon daiteke eta bideen kalitatea ona da. Oraindik lan pixka bat badago bide gehiago zabaltzen.

Planoan ikus daiteken bezala, kotxea Lizarrustiko aterpearen parkinean utziko dugu, eta 15 minututan paretean jarriko gara ibilbide atsegin bat eginez. Udan, bero asko egiten duen egunetan, eta gehien bat goizetan, freskotasunean eskala genezake eskola honetan.

ATAUNGO-MAPALehena (1) (2) (plano)

1. 6a
2. ¿8a+?
3. ¿8a?
4. 7b
5. 6a

Bekoa (1) (2) (plano)

1. 6c
2. 6a
3. 6a
4. 7a
5. 7b

Goikoa (1) (2) (3) (plano)

6. A0/6a
7. 7a
8. 7b+
9. ¿?