BTT

BTT

btt-goierri

Txirrindarekin ibiltzea gustoko baduzu, bizikletaz egiteko ibilbide asko eskaintzen ditugu Goierriko eskualdean. BTT bizikleta zalea bazara, Aizkorri-Aratz eta Aralar Parke Naturaleetan murgiltzerik izango duzu guk proposatutako ibilbideak segiz.; luzera eta zailtasun desberdineko ibilbideak daude eta Euskadiko barrukaldea ezagutzeko beste aukera bat izango duzu.

  • Ataun-Urkillaga-Lareo-Uidui-Ataun (Zailtasuna: ertaina)

    Ataungo San Martin auzotik irteten da ibilbide hau eta Lizarrausti alderantz doan errepidea hartuko dugu. Kilometro eskas bat egin ondoren ezkerrerantz hartuko dugu Urkillagako mendaterantz. Gorantz 4 km egin eta gero mendatearen gainean ibilbidearekin jarraitzeko ezkerrerantz hartuko dugu pista batean sartzen garelarik. Pistari jarraituta Lareoko ...

    + irakurri
  • Beasain-Aralar-Ataun-Olaberria-Beasain (Zailtasuna: altua)

    Beasaindik irteten da ibilbide hau eta Lazkaomendirantz doa hasieran; ondoren Enirio ingurutik pasatzen da Aralar Parke Naturalean sartuz. Igoera gorra eta luzea da, batez ere Igaratza ingurura iristen ari garenean. Hemendik aurrera, jetsiera eder bat izango dugu Lareoko urtegira iristeko. Hemendik Ataun aldera jetsiko gara errepidez eta hemendik O...

    + irakurri
  • Beasain-Usurbe-Arriarango urtegia-Beasain (Zailtasuna: erraza)

    Beasaingo Nafarroa etorbidetik hasiko dugu ibilbidea, tren geltokiaren aurrean dagoen kaletik zehazki. Bertatik Beasainmendi auzorantz igoko gara GI-3191 errepidetik, non igoeraren amaiera partean errepidea pista bihurtzen den. Bideari jarraituz Usurbe mendira iritsiko gara. Igo ondoren igoeraren azken 500 m-etatik jaitsiko gara non bertan dagoen b...

    + irakurri
  • Ordizia-Lazkaomendi-Lareo-Ataun-Ordizia (Zailtasuna: ertaina)

    Ibilbide zirkular hau Ordiziako herri-gunean hasi eta amaituko dugu. Ordiziatik Lazkaomendira abiatuko gara Lazkaoko bidetik. Lazkaomendin, eskola zaharra dagoen ingurutik, Aralar eta Aizkorri mendizerren bista bikainak dauzkagu. Eskola zaharretik ezkerrera joko dugu baserri arteko bide batetik. Pista batean bihurtzen den bide honetan lau iturri au...

    + irakurri
  • Urdalur urtegia-Txaradigorri-Iramendi-Allarte-Arbarrain (Zailtasuna: zaila)

    Aizkorri Aratz parke naturalaren barruan kokaturik dagoen ibilbide zirkular honek Urdalur-ko urtegian izango du bere abiapuntu eta baita helmuga ere. Ibilbidea urtegiaren albotik doan bidetik hasiko dugu, non 3 kilometro egin eta gero lehen bidegurutzean eskubitara hartu beharko dugu, Txaradigorrirantz igoera hasiz. Bertatik pistari jarraituz Beund...

    + irakurri
  • Zaldibia-Pikoeta-Auza Gaztelu-Zaldibia (Zailtasuna: ertaina)

    Zaldibiako plazatik hasiko dugu ibilbide hau, bertatik pasatzen den Santa Fe kaletik barna gorantz eginez. Arrese jatetxea pasa eta hurrengo bidegurutzean ezkerretara joko dugu, Egileor auzorantz, non baserri bidean barna 3km egin eta gero Olakosaroi-ko parkera iritsiko garen. Bertan pistari eskuinetara jarraituko diogu eta bideari jarraituz Pikoet...

    + irakurri