Mutiloa

Mutiloa

Mutiloa
Mutiloako panoramika

Herri honetako baliabide ekonomikoa, Erdi Arotik gaur egun arte, meagintza iharduera izan da. Donostia-San Sebastián hiritik 37 minutura dogoen landa herrixka bat da Mutiloa.

Herriguneak, nekazal tradiziozko herri txikiek eduki ohi duten egitura du; bertan San Migel eliza nabarmentzen da. Herri honetako ingurune ederrenetariko bat Liernia auzoa da; izen bereko baseliza dago bertan eta Amabirjinari kandelak eskaintzea, umeen osasuna eta emakumeen emankortasuna zaintzeko, aintzinako usadioa da. Auzo honetatik, Aizkorriko mendilerroaren bista ezinhobeak ikus ditzakegu.

Aipatzeko modukoa da Zeraingo Aizpeako meategietatik, Ormaiztegiko tren geltokiraino dagoen 4,5 km. luzera duen Bide Berdea, aintzinan, meategiko trenak egiten zuen ibilbidea izanik.

Aizpeako meategitik ateratako burniak zonaldeko burdinolak hornitzen zituen eta ibilbide honek, mineralak egiten zuen ibilbide berbera erakusten digu.

Mutiloako webgunea

  • Mutiloa
    Mutiloa-Ormaiztegi Bide Berdea
  • Mutiloa
    Mutiloako Liernia auzoko ermita
  • Mutiloa
    Mutiloako larreak
  • Mutiloa
    Mutiloako larreak eta Txindoki mendia