Legorreta

Legorreta

Donostia-San Sebastián-etik 25 minutura kokatuta dagoen herri txiki bat da Legorreta.

Salbatore izeneko Parrokia, inguruetako ederrenetarikoa da: bere hormak, altuak eta harri landukoak dira; barnekaldean, aipatzekoa da Ezeizaren artelana; berau, El Eskorialen eraikuntzan parte hartu zuen hargin ospetsua zen. Parrokiak, nabe bakarra, behe errektangularra, aldareburu poligonala, koruko sabaia gurutzeriazkoa eta Ezeizaren berrikuntzaren ondorengo erlojudun dorre hexagonala ditu ikusgai.

Eraikuntza artistiko honetaz gain, Legorretan bada Santa Kruz izeneko “humilladero” delakoa eta Santa Ana, Guadalupe eta Santa Marina izeneko ermitak.  Legorretan zutik diraute Santiago Bidearen garaiko bi zubi.

Herriko jaiak Azintzioaren ohoretan ospatzen dira. Halaber, Gorpuzti egunean jaien errepikapena ematen da; egun horretan Udalak eskainitako ardoa barraskiloekin batera hartzea usadiozkoa delarik.

Legorretako weba

  • Legorreta
    Legorretako humilladeroa
  • Legorreta
    Legorretako kale Nagusia
  • Legorreta
    Belarra jasotzeko ganbara Legorretan
  • Legorreta
    Legorretako panoramika