Lazkao

Lazkao

Lazkao
Infantadoko Dukearen palazioa eta Bernardatarren komentua

Lazkaoko herria landa eremu eder batean kokatzen da baina aldi berean, A-1 errepidetik oso gertu dago. Herriak eskaintzen dituen aukerak eta dibertsitatea kontutan izanik, herri honek berezko xarma du; Aralarreko mendizerraren magalean dago kokaturik, Agauntza ibaiak osatzen duen haranean, bere urek herria hegoaldetik iparraldera zeharkatzen dutelarik. Lazkao, Donostia-San Sebastián-etik 32 minutura dago kokaturik.

Herrigunean, XVII. mendeko eraikuntza batzuk daude eta Gipuzkoako ondare historikoaren gunerik nagusienetarikoa osatzen dute.

San Migel eliza nagusia, Infantado Dukearen jauregia edo Lazkanotarren jauregia, Beneditarren komentua (bere liburutegiak 40.000 aletik gora ditu eta hauen artean inkunable batzuk aurki daitezke), Udaletxea, etab. XII. mendekoak dira San Prudentzio eta San Juan Ante Portam Latinam ermitak, azken hau Lazkaomendin kokatzen delarik.

San Prudentzio eta Lazkaomendi, udalerriko lekurik ederrenak dira eta ibilbide askoren abiapuntua; handik bista apartak daude Aralarrera, Aizkorrira eta Goierriko herri batzuetara.

Aipatzekoa da “Astotxo egunaren” ospakizuna (errege egunaren osteko igandean): asto baten gainean San Jose, Maria eta Jesusen ihesa kontatzen duen Bibliako pasartea irudikatzen duen desfile batean datza; jai hau, XVII. mendean hasi zen ospatzen Lazkaon.

Lazkaoko webgunea

  • Lazkao
    Infantadoko Dukearen palazioa
  • Lazkaomendi
    Lazkaomendi auzoa
  • Lazkao
    Lazkao Txiki bertsolariaren monumentua
  • Lazkao
    Lazkao herriko panoramika