Oroitzapenean gordetzeko batailak: Karlistak Euskadin

Oroitzapenean gordetzeko batailak: Karlistak Euskadin

Ormaiztegi
Ormaiztegiko Zumalakarregi museoa

Ezagutu oraindik bizirik dirauen historia, bizitza ikasgaiak, eskaintza ohoretsuen ipuinak eta gure herriaren XIX. mendeko historia, pertsonai mitiko baten bitartez: Tomas Zumalakarregi jeneral karlista.

Ibilbide honen hasiera Ormaiztegiko Iriarte-Erdikoa etxean hasten da, XVIII. mendeko baserri tipikoa, egun Zumalakarregi Museo eta turismo bulego bihurtua. Bertan, Zumalakarregi familiako kide aipagarrienak (Tomas, jeneral karlista eta Migel, politikari liberala) ezagutzeaz gain, XIX. mendeko Euskal Herria ezagut dezakezue. Gizarte, kultura, ekonomia eta politika aldaketa handien aroa, gaur egungo munduaren hasiera. Museoak haurrentzako aproposak diren jokoak ditu, XIX. mendea jolasten ezagutzeko.

Museoa bisitatu ostean, ibilbideak Ormaiztegiko Biaduktura eramango zaituzte. Bertan, zubi bakar honen historia ezagutuko duzue, XIX. mendean eraikia, tamaina harrigarria eta burdina maisutasunez landua duena. Bide Berdera iristeko, oinez egin dezakezuen aldapa malkartsu baina labur bat hartu beharko duzue, zubiaren azpitik paseo atsegin bat eginez, edo kotxea Ormaiztegiko tren geltokian utz dezakezue.

Bisita ezazu Zerain, bertan bizi baitzen jeneralaren konfiantzazko sendagilea.  Hurbil zaitez Zegamara, bertan hil eta lurperatu zutenez, pertsonaia ahaztezin honi buruzko hainbat sekretu ezagutuko dituzu.

  • Zegama
    Zegamako San Martin de tours elizan kokaturik dagoen Tomas de Zumalakarregiren mausoleoa
  • Zerain
    Motibo paganoak
  • Ormaiztegi
    Ormaiztegiko Zumalakarregi museoa
  • Ormaiztegi
    Ormaiztegiko Zumalakarregi museoa
  •  

    Zumalakarregi museoa, Ormaiztegi

    Telefonoa: 943 889 900
    E-mail: mzumalakarregi@gipuzkoa.net
    Web: www.zumalakarregimuseoa.net