Izan zaitez meatzari

Izan zaitez meatzari

Ormaiztegi
Ormaiztegiko biaduktoa

Goza ezazu Bide Berdean zehar ibilaldi atsegin batez eta barneratu Goierriko meategian, hainbat urteetan herritar askoren lan nekaezinaren testigu izan den eremu honetatik burdin minerala lurraren erraietatik atera eta Ormaiztegiko tren geltokira eramaten zen handik Europako herrialde ezberdinetara bideratzeko.

Ibilbideak Ormaiztegin du hasiera, hainbat ondare industrialeko pieza pilaturik ikusiko dituzue. 4,4 km-ko bideak Lierniako ermitaraino eramango zaituztete; bertako Ama Birjina, emakume antzuen eta oilotegiko hegaztien babesletzat jotzen da. Bideak Mutiloa herriraino jarraitzen du.

Paseatu lasai aintzinako trenbidea jarraituz eta benetako meatzari baten paperean sar zaitez Zerain herrian kokaturik dagoen Aizpitta Adieraztegira, Aizpeako Meategiko meazuloak eta kaltzinazio labeak bisitatuz.