Idiazabal lurraldea: jatorrizko deitura duen gazta

Idiazabal lurraldea: jatorrizko deitura duen gazta

Ordizia
Iraileko euskal festatan ospatzen den Idiazabal gazta lehiaketa-enkantea

Etorri Idiazabal Jatorrizko Deitura duen benetako gaztaren nondik norakoak gertu gertutik ezagutzera. Larrez larre dabiltzan artaldeekin izango zara, eta artzainek baserrietako ateak irekiko dizkizute, gazta nola egiten den ikus dezazun. Gainera, animatzen bazara, zerorrek ere egin ahal izango duzu gazta, gero Parke Natural lasai eta eder batean dastatzeko. 

Gipuzkoako barnealdea tradizioz artzaintzari lotutako lurraldea eta Idiazabal gaztaren sorlekua da. Hain zuzen ere, nazioartean izen handienetakoa lortu duten euskal produktu gastronomikoen artean dago Idiazabal gazta. Izena Goierri eskualdeko Udalerri batetik datorkio. 

Ordizian aurkituko duzu Idiazabal gaztaren salmenta gune nagusia, lurraldeko azoka aintzinakoenean, etengabe egin baita asteazkenero, 1.512tik hona.  

Herri askotan egiten dira gazta lehiaketak baina Ordiziakoa da garrantzizkoena, han erabakitzen baita urtero, irailean, urteko Idiazabal gaztarik onena. Epaimahaia euskal gastronomiako chef handienek osatzen dute: Juan Mari Arzak, Karlos Arguiñano, Martín Berasategui, Pedro Subijana… 

  • Ordizia
    Ordiziako D´Elikatuz museoa: elikadura eta gastronomiaren Interpretazio Zentroa
  • Idiazabal
    Idiazabalgo Idiazabal gaztaren Interpretazio Zentroa
  • Aralar
    Artzai bat bere ardiekin Aralargo txabolatan
  • Idiazabal
    Idiazabal gaztaren Interpretazio Zentroa
  •  

    Nolanahi ere, gozamen gastronomiko hori sakonago ezagutu nahi baduzu, D’Elikatuz Gastronomiaren Interpretazio Zentroa bisita dezazun aholkatzen dizugu, Ordizian dagoena urte osoan zabalik. Gomendagarria da Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroa ere, izen bereko herrian, non gazta dastaketa auto-gidatu bat egin ahalko duzun. Talde handian bazatozte eta gaia sakonago ezagutu nahi baduzue, D’Elikatuz zentroan gazta dastaketa bat erreserbatzea zenukete onena, dastatzaile ofizial batek edo Idiazabal gaztaren inguruko artzain batek zuzenduko du saioa. 

    Goierrin sakabanatuak dauden gaztandegietako bat bisitatzea ere oso gomendagarria da. Bisita egiteko data onenak maiatzetik uztailera bitartekoak dira, urte sasoi horretan baitago bete betean gaztagintza prozesua. 

    Azkenik, eskualdeko landetxeren batean ostatu hartzea iradokitzen dizugu; ikusten duzun bezala, zaila egingo zaizu horrelako plana ez onartzea. Igo zaitez oinez, gidari bat lagun duzula, artzainek Aralar eta Aizkorri-Aratz mendietako Parke Naturaletan dituzten artzain txabola batera. Ekainetik irailera, artzainek mendi horietako goi larreetara eramaten dituzte artaldeak. Izadia gertutik gozatzeko aukera ez ezik, bista zoragarriak izango dituzu aurrez aurre, artzain batekin solasaldi atseginean jarduten duzun bitartean. 

    Komenigarria da gazta dastaketak, gaztandegietara bisitak eta artzain txaboletarako joanaldiak aurrez erreserbatzea; kasu batzuetan gidari baten laguntza beharko duzu.

     

    Ordiziako turismo bulegoa, D´elikatuz

    Telefonoa: 943 882 290
    E-mail: delikatuz@ordizia.eus
    Web: www.delikatuz.com



    Gaztandegiak:

    -Aranburu, Gaztiñatxulo eta Arimasagasti (Idiazabal): 943 882 290
    -Basozabal eta Garoa (Zerain): 943 801 505
    -Baztarrika (Gabiria): 943 882 290
    -Ondarre (Segura): 943 801 664
    -Otatza (Ordizia): 943 882 290