Idiazabal

Idiazabal

Idiazabal
Idiazabalgo Txomenane parke botanikoa

Gazta eder hau..., barkatu, landa eremuko herri eder hau, Aizkorri-ko mendizerraren magalean aurkitzen da, Donostia-San Sebastián hiritik 32 minutura. Artzai gaztari jatorrizko deitura emateko garaian, bertako artzai gaztak izan duen fama dela eta, “Idiazabal” izena jarri zitzaion. Ardi latxaren esne gordinez egindako gazta dugu berau, Euskadi eta Nafarroko ohizkoa den ardi mota eta Goierriko larreetan maiz ikus dezakeguna.

Idiazabalen, betidanik, artzantzak garrantzi handia izan duenez ekonomia eta gizarte mailan, bere omenez, artzaiari eskainitako estatua dugu San Migel enparantzan eta Gaztaren Dastaketa eta Interpretazio Zentroa. Zentro honetan, gaztaren ekoizpenari buruzko gauzak ikasteaz gain, gazta dastatu ahal izango dugu, baita gaztandegi bat ezagutu ere.

Idiazabalen, jauntxo dirudunek eraikitako jauregiak aipagarriak dira, baita indianoek XX. mende hasieran eraikitako palazioak ere. Horiez gain, San Migel parrokiko portada Euskadin dagoen portada erromaniko-gotikorik onenetakoa dugu.

Idiazabalgo webgunea

  • Idiazabal
    Artzaiari monumentua
  • Idiazabal
    San Migel parrokia
  • Idiazabal
    Idiazabalgo artzaia bere ardiekin
  • Idiazabal
    Idiazabalgo elizako atari protogotikoaren detailea