MAPA

Goierrin non jan

Goierrin non jan

Ongietorri Goierrira, benetazko Euskadira, jatorrizko bertsioko Euskadi, Euskadiko Basque Highlands-ak, Euskadiko lurralde garaienak, azken finean, Euskal Suitza.

Gastronomia Goierrin, jatea baino zerbait gehiago da. Gastronomia Goierrin kultura, ohitura eta bizitzeko era bat da. Goierri, Arzak, Argiñano eta Castillo bezalako sukaldari famatuen jaiolekua da eta beraiek mantendu dute bizirik euskal gastronomia tradizionala, sasoiko eta lurreko produktuekin egiten dena. Goierrin aukera gastronomiko zabala eta maila haundikoa dago. Euskal sukaldaritza tradizionaletaz hitzegiten ari gara, gure baratzetako eta larreetako kalitate haundiko produktuez eginiko sukaldaritza,.....gure aiton amonen sukaldaritza, ondo eginaren herentzia.

Euskal sukaldaritza tradizional hau garatzeko lehen mailako produktuak behar ditugu; lehenik eta behin, artzantzarekin erlazionaturik daudenak aipatuko ditugu: ardi latxa Aralar eta Aizkorriko mendietako belardietan ikus daiteke, eta hauen esnearekin egiten den gazta ezagunari, Goierriko herri batek ematen dio izena, Idiazabal gazta hain zuzen ere. Arditik ere Zaldibiko mondejuak egiten dira, iraila eta urria bitartean baserrietan egiten den hestebete artisaua; urte sasoi honetan zenbait azoka, dastaketa eta lehiaketa ospatzen dira. Besaingo odolkiarekin gauza bera gertatzen da eta bere omenez Kofradia bat duen eskualdeko ohiko beste produktu bat da.

Nazioarteko hainbat sari jaso dituen Idiazabal gaztak, bere izena Goierriko herri batetik hartzen du izena. Ardi latxaren esne gordinez egiten den gazta da, Goierriko larreetan errez ikus daitekeen ardia; garrantzi haundiko jakia izanik, Idiazabal gaztaren interpretazio zentroan, gazta eta artzaien bizimoduari buruz gehiago ezagutuko dugu.

Sagardotegiak eskualdeko gastronomian garrantzi haundia dute; jakitunek diotenez, Goierriko sagardoak puntu berezi bat du. Sagardotegietan eskualdeko eta lurreko ohiko produktuak dastatu ahal izango ditugu: Idiazabal gazta, intxaurrak, irasagarra, gure baserrietako haragia, etab. Txakoli bodega bat ere aurki dezakezu Goierrin; ardo mota hau, kostaldeko ardoa izanik, eskualdeko mahastietan oraindik bereziagoa egiten duten ezaugarriak garatu ditu. Upeltegi honek, nazioarteko hainbat sari jaso dituen ardo ekologikoa ekoizten du.

Gozogintzan ere, Goierrin Unanue-ko merlitoiak, Gipuzkoa tarta, Beasaingo Martintxoak eta Segurako tarta ditugu, postre ezin hobeak gozozaleentzat.

Guzti hau erakutsi ahal izateko, erakuslehio aproposa dugu: Ordiziako azoka, duela 500 urte ospatzen den euskal azoka ezagunena, asteazkenero eskualdetik eta inguruko herrietatik datozen erosle eta ekoizle-saltzaileak elkartzen dituen azoka da (ostiral arratsaldeetan ere ospatzen da azoka). Ordiziako azokan, Euskadi osoko produktuen salneurriak ezartzen dira aste osorako eta honek ematen dio duen garrantzia, landa produktuen burtsa bezala ezagutzen dena. Ez duzu horrelako delicatessen dendarik inon aurkituko.

Ibilbide Gastronomikoa

Produktu guzti hauek ezagutu eta disfrutatzeko, asteazkeneko Ordiziako azokatik eta d´Elikatuz, Elikadura eta Gastronomiaren Interpretazio Zentrotik hasiko gara; bertan, azoka ezagunari buruzko sekretuak eta elikadurarekin erlazionaturiko gauza oro ezagutuko dugu.

Ordizia bisitatu ostean, munduko gazta ezagunenetako bat egiten den gaztandegietako bat ezagutu ahal izango dugu: Idizabal gazta. Iraileko Ordiziako Euskal Jaietan, gazta erdi bat saltzen den enkante ezaguna egiten da eta gazta erdia 12.000 € arteko salneurrira iritsi daiteke! Gaztandegian, artzai baten eskutik ikasiko dugu produktu honen inguruan ezagutzen ez ditugun sekretuak eta ganaduarekin udara osoa igarotzen duten txabolak ezagutu ahal izango ditugu, Aralar eta Aizkorri-Aratz Parke Naturaleetan kokaturik.

Sukaldari izatearen esperientzia bizi ahal izango duzu (Ordiziako merkatuan produktuak erosi eta sukaldari baten eskutik sukaldatuko duzu), artzai izan (gaztandegiak ezagutu eta artzaiekin hitzegin), txakoli eta gaztaren arteko maridajeak egin eta Euskadin dagoen agroaldea bakarra ezagutu ahal izango duzu (eskualdeko produktuen salmenta eta euskal baserriko bizimoduari buruzko bideoa)

Azkenik, zenbait produktu gastronomikoen inguruan ospatzen diren hainbat azoka gastronomiko ezagutu ahal izango dituzu, udazkena izanik gehien ospatzen den garaia.